Erakundeek eta enpresek premiazko neurriak hartu behar dituzte Euskal Herriko 2022ko datu dramatikoak errepika ez daitezen: 69 heriotza, 358 istripu larri eta 2.500 hildako gaixotasun profesionalen ondorioz.

 

Bihotza billeteekin barruan 'Bihotzean Jo' testuarekin

 

« Benetan nahi al duzue  saihets daitezkeen heriotzei  istripu deitzen jarraitzea ? »

 

Euskal Herrian, 2022an, 69 pertsona hil ziren lan istripuz. Gainera, 358 istripu larri gertatu ziren eta 2.500 pertsona hil ziren lanbide-gaixotasunen ondorioz. Horietako askok ez zuten aitorpen ofizialik jaso. Enpresen eta administrazioen axolagabekeriaren ondorioz, langileok egunez egun lantokietan bizitza eta osasuna arriskuan jartzen jarraitzen dugu.

Lan-istripuak ez dira kasualitatez gertatzen, ez dugu arrisku hori geure gain hartu behar. Kausa bakarrak inbertsio falta, gero eta handiagoa den prekaritatea, arrisku psikosozialei ematen zaien arreta txikia, azpikontratazioa eta patronalaren eta administrazioen arduragabekeria dira. Benetan nahi al duzue saihets daitezkeen heriotzei istripu deitzen jarraitzea?

 

Prekaritateak hil egiten du

Lan-baldintzek prekarioak izaten jarraitzen duten bitartean, laneko osasunak errealitatetik oso urrun egoten jarraituko du.

Enpleguen partzialtasunaren, azpikontratazioaren eta bizitza duinak izateko nahikoak ez diren soldata irrigarrien ondorioz, langileon % 50 baino gehiago lan-prekaritatean murgilduta bizi gara. Emakume langileak batez ere; izan ere, enplegu prekarioak dituzten langileen artean, % 60 baino gehiago emakumeak dira.

Laneko prekaritateak hil egiten du; zenbat eta handiagoa izan enpleguaren ezegonkortasuna, langile klasearen pobretzea eta azpikontratazioa, orduan eta ugariagoak dira lan-istripuak. Guk badakigu, eta administrazioek eta patronalak ere badakite. Azken horiei, ordea, langileen baldintzak kaxkartuz handitzen dituzten mozkinak baino ez zaizkie interesatzen.

 

Protesta por la muerte de un trabajador en accidente laboral

« Harreman zuzena dago  arrisku psikosozialen  eta garuneko infartuen eta bihotzekoen artean »

 

Azpikontratazioa: zenbat eta prekaritate handiagoa, orduan eta heriotza gehiago

Azpikontratazioak langileen lan-baldintzak okertzen ditu baita segurtasunari eta laneko osasunari dagokienez ere, eta horretarako administrazio publikoen konplizitatea beharrezkoa da.

Industrian gertatzen diren lan-istripuen % 40 azpikontratatutako langileek pairatzen dituzte. Azpikontratazioak zuzeneko ondorioak ditu soldatetan eta lan-baldintzetan, bai eta laneko osasunean eta segurtasunean ere. 2022an Euskal Herrian izandako istripu hilgarrien % 15 azpikontratazio-erregimenean lan egiten zuten pertsonenak izan ziren. Gainera, INSSTaren arabera, azpikontratatutako pertsonek laneko istripuak izateko % 65 probabilitate handiagoa dute, eta gaixotasun profesional bat pairatzeko % 50 aukera gehiago.

 

Arrisku psikosozialak

Urtero ugaritu egiten dira traumatikoak ez diren lan-istripu hilgarriak. Intzidentzia ikaragarria izaten dute bihotzekoek eta garuneko isuriek. Harreman zuzena dago heriotza horien eta lan-eremuko arrisku psikosozialen eraginpean egotearen artean. 2022an heriotza hauek % 38 egin zuten gora. Prekaritateak, gizartean aintzatesten ez diren lanek eta jasaten dugun estresak ondorioak dituzte.

Depresioagatiko kontsultak % 40 igo dira eta lan-mundua da Europan detektatzen diren depresio kasuen % 17tik eta %35era bitarteko eragile zuzena. Prekaritatea hertsiki lotuta dago arrisku psikosozialekin. Prekaritate-egoeran, depresioa izateko aukera % 77koa da, laneko segurtasunik gabeko egoeran % 71koa, eta antsietatearekin % 77koa. Hezkuntzan, esaterako, arrazoi horrengatiko bajak % 45 hazi dira, eta ezin dugu ahaztu horrek ikasleengan duen eragina.

Arrisku psikosozialak arazo larria dira lantokietan eta, hala ere, patronalak, administrazioak, mutualitateek eta prebentzio-zerbitzuek ez ikusiarena egiten jarraitzen dute. Lan-erritmo azkarregia, enpresa-kultura toxikoa, agintaritza oldarkorrak, zeregin eta funtzio gainkarga… Arrisku hauek emakumeek pairatzen dituzte neurri handiagoan, gizonek baino gehiago sufritzen baitute ‘presentzia bikoitza’; hau da, lanaldi bikoitz eta hirukoitzetan pilatzen duten zaintza-lanekiko etengabeko ardura.

Oraindik ere ez zaie irtenbiderik ematen arrisku psikosozialek eragindako gaixotasun psikologiko eta psikiatrikoei. Mutualitateek eta prebentzio-zerbitzuek ezkutatzen jarraitzen dituzte estresa, antsietatea, depresioa eta, azkenik, suizidioa, lanekoak ez diren gaixotasun gisa tratatzen dituzte, enpresen erantzukizuna saihesteko.

 

Azpikontratazioaren aurkako kartela

 

Neurriak

ESKn eta STEILASen argi dugu sindikatuen ekintza eta konfrontazioa areagotu behar dela; baina presazko neurriak ere beharrezkoak dira. Horregatik, EAEko eta Nafarroako gobernuei honakoak EXIJITZEN dizkiegu:

  • Azpikontratazioa ahalik eta gehien mugatu dezaten.

  • Mutualitateak eta prebentzio zerbitzuak publifikatu ditzaten.

  • Osalani eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari baliabide eta ahalmen gehiago eman diezaieten. Erakunde horien xedapenak eta txostenak nahitaez bete beharko lirateke, eta, gainera, zigortzeko gaitasuna izan beharko lukete.

  • Laneko Ikuskatzailetzaren eta Gizarte Segurantzaren egungo baliabideak handitu ditzaten.

  • Administrazio publikoek ez ditzaten kontratatu prebentzio arloan zigortutako enpresak.

  • Enpresa guztietan arrisku psikosozialen gaineko ebaluazioak eska ditzaten, eta aldian-aldian eguneratuta egon daitezen.

 

Laneko Arriskuen Prebentzioari Buruzko Legea bete dadin exijitzen dugu, ez gaitzaten gehiago hartu erabili eta botatzeko salerosgai gisa, eta laneko segurtasun eta osasun arloan irizpide ekonomizistak erabiltzeari utz diezaioten.

 

Gure bizitzek beren onura guztiek baino gehiago balio dute!

 

Aldizkaria deskargatu

 

Lanean hiltzen eta gaixotzen gara, patronalak zigorrik gabe jarraitzen duen bitartean

Patronalak lan-osasunerako araudia urratzen jarraitzen du, erakundeek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Urkullu agintaldian izandako 444 heriotzak gogora ekarriz Irakurri

Lan osasunaren defentsan, antolatu eta aktibatu!

Azken hiru hamarkadetan patronalak lan-osasunari buruzko araudia behin eta berriz urratu ondoren, erakundeei eskatzen diegu lan-ikuskatzaileen kopurua handitzea, enpresak zigortu Irakurri

Erakundeen utzikeriaren aurkako ekimen sindikal berriak lan-osasunaren inguruan

Otsailaren 14an Bilbon egingo den protestan parte hartzera deitzen dugu, lan-osasunaren arloan patronalaren eta erakundeen gelditasuna zifra ikaragarriak salatzeko. Sindikatuok Irakurri

Lan-osasunari buruzko araudia betearazteko benetako neurriak eskatzen dizkiegu gobernuei

Gaur aurkeztu dugun 2023ko lan-ezbeharrei buruzko txostena irakurtzera animatzen zaituztegu. Txosten honek azken urteetako heriotza kopurua berresten du. Patronalak zigorgabetasun Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua