Datorren urtarrilaren 16an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren 5. urteurrena ospatzera animatzen zaitugu. Borrokak darrai!

 

 

« Mobilizazioek erakutsi dute  pentsioen sistema publikoa guztiz bideragarria dela  eta bideragarria izango dela »

 

Bost urte igaro dira Euskal Herriko pentsiodunak kalera bota ziretenetik pertsona guztientzako Pentsio Sistema Publiko baten alde.

Bost urte hauetan, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak konstantzia eta elkartasun lezioa eman digu; izan ere, Osasun Publikoaren defentsan, Mendekotasuna Artatzeko Zerbitzu Soziosanitarioen defentsan, langile-klasearen lan-baldintzen aldeko mobilizazio ugarien alde, etab. etengabe eta nabarmen agertu da.

 

Euskal Herriko Pentsiodunen 5 urte

 

Urtarrilak 16

Borrokak merezi duela erakutsi duten urteetako borrokan, mobilizazioek erakutsi dute pentsioen sistema publikoa guztiz bideragarria dela eta bideragarria izango dela, eta gobernu eta alderdi desberdinen pribatizazio-nahia herrialde honetako pentsiodunen eta langile guztien aurkako eraso zuzena dela.

Horregatik, datorren astelehenean, urtarrilak 16, ESK gure herri eta hirietako plaza eta kaleetan izango da, lortutako garaipen guztiak Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduarekin batera ospatuz eta gure afiliazioa eta herritar guztiak gure Pentsio Publikoen alde kaleak hartzen jarraitzera animatuz.

 

LGSren pareko gutxieneko pentsio baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

EAJri eta PSEri exigitzen diegu ez dezatela eragotzi 144.000 herritarrek baino gehiagok sostengatu duten eskaria. Salatzen dugu bi alderdi horiek Irakurri

Eusko Jaurlaritzak pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko HEL-a errefusatu du

Eusko Jaurlaritzak HEL-a izapidetzeari uko egitea herritarren parte-hartzeari harrapaketa bat da eta agerian uzten du euskal gizarteak dituen premieikiko duen Irakurri

Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura

Alderdi eta erakundeek ezin dute alde batera utzi aurrekaririk gabeko sinadura bilketa hau. ILP horrek oso itxaropen handia sortu du Irakurri

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin parekatzearen aldeko manifestazioak

Pentsiodunen Mugimenduak apirilaren 5erako deitutako manifestazioekin bat egiten dugu, langile eta pentsiodun guztiei bizi-baldintza duinak bermatuko dizkieten soldata eta pentsio Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7