Abenduaren 22an, osteguna, Eusko Legebiltzarrak DSBEaren erreforma onartuko du. EAJk eta PSEk gure gizartean pobreziari eustearen alde egin dute. Elkarrekin-Podemosen babesak eta EH Bilduren abstentzioak lagundu egiten dute pobrezia are gehiago kriminalizatuko duen arau hori zuritzen.
«Akordio horri baietz esatea da ontzat ematea DSBEaren eta EPOren hartzaileen %54 pobrezian mantentzen dituen lege bat , prestazioak kobratu arren»
EAJ, PSE eta Ellarrekin-Podemos Ezker Anitzak lortutako akordioa aurrerapen handitzat saldu da publikoki arrazoi hauengatik:
- Jasotzaile izateko eskubidearen adina 23 urtetik 18 urtera jaisten da. Praktikan ikusiko dugu 23 urtetik beherako zenbat gazte izango diren gai akordioak ezartzen dituen baldintza guztiak betetzeko.
- Pertsona bakarreko bizikidetza-unitate baten DSBEa Espainiako estatu osoan ezartzen den pobrezia-atalasearen berdina izango dela bermatzen du. Indize hori ez da EAEko DSBEa handitzeko berme bat; 2023rako, aplikatzekoa den pobreziaren atalaseak, 2021ekoa denak, hilean 803 euroko DSBEa bermatzen du; beraz, Espainiako pobreziaren atalasearekin lortuko den aurrerapena hilean 3 eurokoa izango da. Beste gauza bat, guztiz logikoa, EAEko pobrezia-atalasea ezartzea zitekeen, 2021ean 900 €-tik gorakoa.
Akordio horri baietz esatea da ontzat ematea DSBEaren eta EPOren hartzaileen %54 pobrezian mantentzen dituen lege bat, prestazioak kobratu arren.
Baina, EAJ-PSEk eta Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak adostutako bi zuzenketa nagusiek ez ezik, akordioak jas-tzen dituen beste 10 zuzenketek ez dute ezertarako balio lege-proiektu bat aldatzeko orduan. Lege-proiektu hori, batetik, pobreziarekin ez amaitzera bideratuta dago, eta, bestetik, jende pobrearen gaineko kontrola eta errepresioa sakontzera.
Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak onartu duen akordioak bai esatera behartzen du Lanbideko polizia berria sortzera, 25 pertsonako plantilla duen ikuskaritza-kidegoa, eta hori ez da batere beharrezkoa: izan ere, prestazio mota horietan iruzurra ez da %1era ere iristen. Laburbilduz, lege berri honi baietz esateak EAJren eta PSEren proiektu hau legitimatzea da, eta, gure ustez, gehiengo absolutuaz gain beste babesik gabe geratu beharko luke proiektu bat da.
« Laburbilduz, lege berri honi baietz esateak EAJren eta PSEren proiektu hau legitimatzea da , eta, gure ustez, gehiengo absolutuaz gain beste babesik gabe geratu beharko luke proiektu bat da. »
Maila ezberdin batean, baina norabide berean, EH Bilduren jarrerak ere tristuraz bete gaitu. EH BIilduk, abenduaren 22ko bozketan abstenziora jotzeko erabakiarekin, akats politiko larria egin du; izan ere, DSBEren erreforma legitimatzen ari da ezkerreko jarreretatik, eta erreformak ez du pobreziarekin amaituko, azken bi hamarkadetako mailan mantenduko du, gutxi gorabehera.
Horregatik guztiagatik, Argilan-ESK-k eta ESK-k DSBE erreformatzeko lege berri hau arbuiatzen dugu, Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak lortutako akordioa eta EH Bilduren abstentzioa barne.
Ziur gaude etorkizun hurbilean errealitateak arrazoia emango digula, eta bai Elkarrekin/Podemos-Ezker Anitzak, bai EH Bilduk, lege honek persona txiroetan izango dituen gertakarien froga mingotsaren aurrean, azkenean onartuko dute koherenteena EAJren eta PSEren DSBEren erreformaren aurka borrokatzea izango litzateke, lege bihurtzea saihestezina izan arren, hori baita etorkizunean lurperatu nahi dugun lege txar bati zilegitasuna kentzeko modua.
Erreformaren kontra mobilizatuko gara
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformaern aurrean, ESK eta Argilan-ESK Gasteizen mobilizatuko gara.
- 2022ko abenduaren 22an
- 10:30etan
- Eusko Legebiltzarra
Pobreziarekin amaitu daiteke, borondate politikoa baino ez da behar!
60 erankunde sozial eta sindikal baino gehiagoak bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin
Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde
Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10