Gaur CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuak Bilbon mobilizatu gara eta talde politikoekin bildu gara Eusko Legebiltzarrean.
« PNV, PSE eta PP-CIUDADANOS -ek ez dute proposamenarekin bat egin nahi izan »
Hitzarmenaren negoziazioaren egoeraren berri eman diegu, eta Ertzaintza gatazka honetan duen jarrera eta papera salatu ditugu.
Alderdiei proposamena
Hori dela eta, legebiltzar-talde bakoitzari legez besteko proposamen bat aurkeztu diogu, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzeko:
- Askatasun sindikala, oinarrizko eskubideen errespetua eta administrazio publikoen bitartekaritza aitortu eta bermatzea, legez deitutako mobilizazio eta greben aurrean. Horien helburu bakarra langileentzako lan-baldintza egokiak lortzea delarik, bizitza duina izan dezaten.
- Grebarako eskubidea legitimoki baliatzen duten pertsonen aurkako neurri errepresiboak ez erabiltzea eta salaketak, inputazioak, ikerketak eta isunak ezartzeko jarrera bertan behera uztea. Era berean, metalaren arloko grebalariak jasotzen ari diren zigor, isun eta salaketa judizial guztiak zuzendu eta deuseztatuko ditu.
- FVEMeri eskatzea sektorean sortutako aberastasuna zuzen banatzeko eta Bizkaiko metaleko langile guztien erosteko ahalmena bermatzea.
Bilera horietan, EH BILDUk eta ELAKRREKIN PODEMOS-IUk soilik adierazi dute bat egiten dutela aurkeztu dugun legez besteko proposamenarekin. EAJk, PSEk eta PP-CIUDADANOS kezkatuta agertu dira helarazten ari ginenarekin, baina gaur behintzat ez dute proposamenarekin bat egin nahi izan.
Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu
Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,…
Irakurri
Vicinay-n 60 langileren kaleratzeak eta ABEE berria gaitzesten ditugu
Vicinayko 60 kaleratzeak eta 2027ra arteko ABEE berri bat baztertzen ditugu, eta enplegua eta industria-jardueraren jarraitutasuna bermatzeko eskatzen dugu. Erakundeek…
Irakurri
Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da
Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,…
Irakurri
Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu
Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15












