Kursaaleko garbitzaileek, batasunarekin eta mobilizazioarekin, hobekuntza ekonomiko nabarmenak dituen hitzarmena lortu dute.

 

 

« Borroka da bide bakarra eta funtsezkoa  langileen batasuna  »

 

Kursaaleko garbitzaileek soldata izoztuta zuten 2019tik. Ez zegoen langileen ordezkaririk zentro horretan, eta 2022ko ekainean hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK sindikatuak irabazi zituen hauteskunde horiek, eta ordezkari bat aukeratu zen.

Garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunarekin (Servicios Auxiliares de Mantenimiento SLU, VECTALIA-SAMSA) hainbat bilera egin ondoren negoziazio-mahaian, ezin izan zen akordiorik lortu langileen nahiak betetzeko.

 

Greba mugagabea Kursaal-en

Horren aurrean, batzarrean erabaki ondoren, 2022ko azaroaren 7tik greba mugagabera jotzea erabaki zen. Langile guztiek bat egin dute grebarekin, eta hori funtsezkoa izan da akordioa lortu ahal izateko.

Plantillaren asmo nagusia soldata-igoera izan da, eta greban hainbat negoziazio eta elkarrizketa egin ondoren, enpresak honako eskaintza hau egin zuen, konsolidablea eta soldata-kontzeptu guztietarako:

  • 2022. urtea: % 5 2022ko azaroaren 1etik aurrera
  • 2023. urtea: % 4.
  • 2024. urtea: % 3,5.
  • 2025. urtea: % 2,5.

Horri honako berrikuspen-klausula hau gehitu behar zaio: 2023-2025 artean KPIa %10etik gorakoa bada, taulei diferentzial hori gehituko zaie, taulak eguneratuz 2026ko urtarrilaren 1ean, inolako mugarik gabe.

 

Batasunatik, akordiora

Planteatutako eskaintzaren aurrean, langileek aho batez erabaki zuten eskaintza onartzea, eta azaroaren 14an, astebeteko grebaren ondoren, hitzarmen kolektiboaren balioa duen akordio bat sinatu zuten. Alderdiek konpromisoa hartu dute hitzarmen kolektiboaren negoziazio-batzordearen azken akta idazteko, Servicios Auxiliares de Mantenimiento SA enpresaren I. hitzarmen kolektiboa erregistratu eta argitaratzeko.

Beste behin ere, agerian geratu da borroka dela bide bakarra, funtsezkoa izan delarik langileen batasuna eta langile guztiek egitea bat grebarekin hasieratik, Kursaal aurrean egunero mobilizatuz.

Besterik gabe, eskerrak eman nahi dizkiegu langile hauei babesa eman dioten guztiei eta langileei zorionak eman.

Lortu dugu!

 

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri

Bizkaiko garbikuntza: murrizketarik gabeko eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena orain!

Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa 11 hilabetez negoziatu eta gero, blokeatuta dago. 10.000 langileri eragiten dien hitzarmen honetan murrizketarik ez egotea Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13