Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Karta Soziala osatzen dugun sindikatu eta eragileek eta beste hainbat kolektibo eta sindikatuk Azaroaren 19an Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egingo diren konfluentzia mobilizazioetan bat egingo dugula iragarri dugu.

 

 contra empobrecimiento reparto de riqueza

 

« Modu berezian  emakumeoi* eragiten digun soldaten eta pentsioen erosteko ahalmenaren galeraz gain  , gure eskubideen aurkako aurrez aurreko erasoa jasaten dugu, eta horrek, besteak beste, honako hauek dakartza »

 

Konfluentzia mobilizazioa

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Karta Soziala osatzen dugun sindikatu eta eragileek eta beste hainbat kolektibo eta sindikatuk Azaroaren 19an Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean egingo diren konfluentzia mobilizazioetan bat egingo dugula iragarri nahi dugu.

Era berean, gaitzetsi nahi dugu egungo krisi sistemikoaren aurrean, botere publikoek duten alternatiba langile klasea pobretzean sakonduz pertsona gutxi batzuek gero eta aberastasun handiagoa metatzea, zerbitzu publikoak murriztea, emakumeak zaintza lan ikusezin aitortu gabekoetara kondenatzea eta planetako ekosistemak eta biodibertsitatea suntsitzea izatea.

Modu berezian emakumeoi* eragiten digun soldaten eta pentsioen erosteko ahalmenaren galeraz gain, gure eskubideen aurkako aurrez aurreko erasoa jasaten dugu, eta horrek, besteak beste, honako hauek dakartza:

  • Etxebizitza eta alokairuaren prezioa neurrigabea: Pertsona askok, ezin dute prezio horiek ordaindu, ezin izango dira emantzipatu, eta kalean bizitzera behartuak izaten dira. Etxegabetzeek ez dute etenik, eta Euskal Herrian ia ez dago etxebizitza parke publikorik.

  • Zerbitzu publikoen okertzea: Prekarizatzen eta murrizketak eragiten dituen eredu baten aurrean, premiazkoa da inbertsioak sakonki hobetzea bai hezkuntzan bai osasungintzan, baita zaintza sistemaren garapena.

  • Ekosistemak eta bizitza defendatzeko erabaki ausartak galdegiten dituen krisi klimatikoa: Zoritxarrez, lehenesten dira oligopolio energetikoen etekinak, eta hori langile klasea ordaintzen ari da oinarrizko produktu, energia eta elikagaien prezioen gorakadaren bitartez.

Onartezina da langileoi, pentsiodunoi edota gizarte-prestazioak jasotzen ditugunoi eskubideak murrizten zaizkigun bitartean eta soldatak, pentsioak eta zerbitzuak erasotzen dizkiguten bitartean, Ibex 35eko enpresek mozkin-errekorrak lortzea.

  • 2021ean, irabaziak % 83 igo dituzte 2019aren aldean, enpresen zerga-iruzurra handitu da, eta bankuek 2008ko erreskatearen 100.000 milioi € kontu publikoetara transferitu dituzte, baina ez dituzte itzuliko.

  • 2022an, krisi energetikoaren erdian, enpresa horiek mozkinen errekorrak dituzte.

 

Zatiketaren aurrean elkarrekin borrokatu

Konponbidea posible bezain beharrezkoa da. Gu zatitzeko asmoa argia dute, gure artean apurren arteko lehian murgiltzea nahi dute, baina hori ez da gertatuko. Elkarrekin borrokatuko dugu guztioi dagokiguna. Aberastasunaren banaketa justua. Soldata eta pentsioen erosahalmena berreskuratzea eta hauek KPIaren arabera igotzea aldarrikatzen dugu; baita, soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakalarekin amaitzea.

Zerbitzu publiko unibertsalen bermea, pertsona guztientzat bizi-baldintza materialak, etxebizitza, energia, elikadura eta eskubide sozialak besteak beste ziurtatzeko eskaria da gurea. Bakearen aldeko agertzen gara ondorio lazgarriak izaten ari den eta areagotzen ari den agertoki beliko honen aurrean eta baliabide naturalak eta bizitza bermatzea exijitzen dugu.

 

«  EAEko eta Nafarroako gobernuei haien ardurari muzin egiteari utzi diezaiotela  eta egin beharrekoa egin dezatela zerbitzu publikoak, pentsioak eta soldata duinak bermatzeko eskatzen diegu »

 

 

Aldarrikatzen dugu

  • Gutxienez 1400 €-ko soldata Euskal Herriarentzat.
  • Gutxieneko 1080€-ko pentsio duinak orain, helburua izanik aldarrikatzen dugun soldata minimoaren %90-era heltzea.
  • Soldatetan %24koa eta eta pentsioetan %37koa den genero arrakalarekin amaitzea.
  • Arreta- eta zaintza zerbitzu soziosanitarioen sare publiko unibertsala.
  • EAE-n Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Nafarroan Bermatutako Errentan ematen ari diren murrizketak berehala geldiaraztea.

 

Gobernuei galdegiten diegu

EAEko eta Nafarroako gobernuei eskatzen diegu EAEko eta Nafarroako gobernuei haien ardurari muzin egiteari utzi diezaiotela eta egin beharrekoa egin dezatela zerbitzu publikoak, pentsioak eta soldata duinak bermatzeko, pertsona guztiek, gizon eta emakumeek, pertsona migratu edota arrazializatuek, gazteek edo adinekoek bizitzeko moduko bizi-baldintzak izan ditzaten. Sistemaren eta, beraz, une honetan aplikatzen diren politika publikoen norabidea errotik aldatzeko unea da.

Hau ez da manifestazio deialdi soil bat, gure aldarrikapen urgenteenak lortzeko aukera historikoa baizik. Horregatik, herritar guztiei azaroaren 19an antolatu diren 4 manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Bataila hau irabazteko beharrezkoak ditugun manifestazio partekatuak dira hauek eta gure aldarrikapenak errealitate bihurtu ditzakegu.


Deitzaile eta babesleak

Movimiento de pensionistas de Euskal Herria Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, CGT, CNT, Emakume Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Mujeres libres, Trabajadoras No domesticadas, Oneka, Zaintza Babesten, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Sos Arrazakeria Nafarroa, AZET etxebizitza sindikatua, Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea, Berri Otxoak, Uribarri Prest, REAS Nafarroa, Plataforma Navarra por la Salud, Ernai, Gu ere Bagara Bilbo, Gazte Komunistak, Ikama, Ikasle Sindikatua, AHT Gelditu Nafarroa, Kakitzat, Gune Ekosozialista, Sukar Horia, Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Trantsizioan, Olatukoop.



Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde

Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dugu maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko. Irakurri

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez 2024 otsailak 21 Dozenaka erakundek manifestazioa deitu dute otsailaren 24rako Bilbon etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari Irakurri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministari babesa adierazi dio ikasturteko asanblada orokorrean. Irakurri

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua