Ertzaintzaren bortizkeria gogor pairatu arren, Bizkaiko metaleko borrokak irmo eta tinko jarraituko du hitzarmen berri duin bat lortu arte. ESK sindikatuak, LAB, CCOO, UGT, CGT eta CNT sindikatuekin batera presioa areagotzea erabaki du.

 

Bizkaiko metalaren greba

 

«  Borrokan jarraituko dugu  erosteko ahalmena bermatuko duen eta sektoreko langile guztientzat eskubideetan aurrera egingo duen hitzarmen bat lortu arte »

 

Greba egun arrakastatsuak Bizkaiko metalean


Pasada den azaroaren 2an Ertzaintzak eta, ondorioz, EAJren eta PSEren Eusko Jaurlaritzak izandako jarrerak sektoreko 50.000 langileen aurkako gerra-deklarazioa suposatzen du. Borroka honen seigarren greba eguna izan den honetan, aurreko 5 egunetan bezala, %85eko jarraipena izan du, oso zabala, lurralde osoko enpresetan. Goizeko lehen orduetatik ikusi ahal izan dugu nola enpresa ugarik jasan duten eragina beren ekoizpenean, eta horietako asko guztiz gelditu dira.

Greba deialdi bateratua egin dugun sindikatuok (ESK, LAB, CCOO, UGT, CGT eta CNT) publikoki salatu nahi dugu Ertzaintzak azken hiru greba egunetan izandako jarrera, baina, bereziki, azaroaren 2ko goizean, Bizkaiko metalgintzako grebalariek poliziaren erasoak, atxikipenak, identifikazioak eta atxiloketa indiskriminatuak jasan behar izan ditugunean, hainbat pertsona zauritu baitira. Greba-eskubidea oinarrizko eskubidea dela gogorarazi nahi dugu. Ildo horretatik, badirudi poliziaren jarrera, Eusko Jaurlaritzaren aginduetara, lehenagoko garaietakoa dela, ilunagoetakoa, bere burua demokratikotzat duen herri batena baino.

Horregatik guztiagatik, FVEMi eta gatazka honetan bazkide duen Eusko Jaurlaritzari esaten diogu: langile klaseak borrokan jarraituko du pertsonen erosteko ahalmena bermatuko duen eta sektoreko langile guztientzat eskubideetan aurrera egingo duen hitzarmen bat lortu arte.

 

Bizkaiko metalaren greba

 

« Azaroaren 8ko bileran aurrerapauso argirik ematen ez bada,  aste bateko greba erregistratuko dugu sektorean   »

 

Bizkaiko metaleko intersindikalak presioa areagotzea erabaki du

Azken greben arrakastaren ondoren, aurreratu nahi dizuegu Bizkaiko metaleko intersindikalak patronalaren gaineko presioa handitzea baloratzen ari garela, bai mahaian bai kaleetan, Bizkaiko metalako hitzarmen duin bat lortzeko.

Horri dagokionez, CCOOek, LABek, UGTek, ESKak, CGTek eta CNTek argi daukagu, ezin garela lasaitu, jarraipen paregabea lortu dugula grebekin , patronalak badaki, beldur da eta egoera hau aprobetxatu behar dugula!

Horregatik, esan bezala, mahaian eta kalean presioa areagotuko dugu. Datorren astearteko bilerara hitzarmen duin baten bila joango gara. Baina, FVEM ez badago klabe horretan eta negoziazio-mahaiak datorren astearte arratsaldean egingo duen bileran aurrerapauso argirik ematen ez bada, aste bateko greba erregistratuko dugu sektorean, azaroaren 28tik abenduaren 2ra hain zuzen ere.

FVEMen esku dago gatazka beharrik gabe luzatzen jarraitzea, eta Eusko Jaurlaritzaren eta bere errepresio aparatuaren esku dago demokraziaren eta Herriaren irudia zikintzea.


Borroka da bide bakarra!
Gora Bizkaiko Metaleko Borrokan!
Gora langile borroka!

 

Mecaner: Itxieraren aurrean, alternatiba ekosoziala

La educación es un aspecto esencial de la vida de los estudiantes. Nos proporciona conocimientos y habilidades que son necesarios Irakurri

Laminaciones Arregui: gardentasuna eta plantaren etorkizuna bermatzeko neurriak

Enpresa Batzordeak ekimena hartu du erakundeen opakutasunak eta UGT, CCOO eta USO (gutxiengo sindikala Laminaciones enpresan) sindikatuek estatu mailan egin Irakurri

Metalaren hitzarmen ona Gipuzkoan... enpresentzat

Araban eta Bizkaian erakutsi dugu negoziazioaren eta borrokaren bidez Gipuzkoan gatazkarik gabeko negoziazioaren bidez lortu ez diren hobekuntzak lortzen direla. Irakurri

Gipuzkoako Metalaren hitzarmenaren. Negoziazio-mahai sektoriala osatuta

Urtarrilaren 12an Gipuzkoako Metalaren hitzarmen kolektiboa berritzeko mahai sektoriala eratu da. Eguneratzeko eta berritzeko garaia iritsi da. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6