Patronalaren azken proposamenaren aurrean, ESKk bilera eskatuko dio EAEko Hezkuntza Sailari; bertan enpresek erabilitako argudioak kontrastatu nahi ditugu.

 

 
 

«  ISS patronal nagusiak proposamen zehatz bat ekarri du gure soldatan urteko 2.485,44 € gordineko  lanaldi zatituko plusa onartzeko  »

 

Garbikuntza hezkuntza hitzarmenaren negoziazioa

Datorren asteartean, urriak 25, UPV/EHUko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikastetxeetako Garbiketa-enpresen Hitzarmen Kolektiboa negoziatzeko hurrengo negoziazio-bilera izango dugu, 72. zenabakia.

Hurrengo bilera hau garrantzitsua da, ISS patronal nagusiak proposamen zehatz bat ekarri baitu gure soldatan urteko 2.485,44 € gordineko lanaldi zatituko plusa onartzeko aldarrikapenari dagokionez.

 

Garbikuntza Hitzarmena

 

« Urteetako  borroka, mobilizazio eta greben ondoren  orain gauden puntura iristeko gai izan gara »

 

Urteetako borrokak fruituak ematen hasi da

Horregatik, urriak 18, batzarrak egin ditugu, eta bertan proposamena baloratu eta gure jarrera zein izango den erabaki dugu. Gainera, pankartak eta kartelak jarri ditugu berriro, eta UPV-EHU zabor-poltsaz bete dugu, borrokan ari garela gogoratzen jarraitzeko, eta guk gelditzen badugu UPV-EHU eta Hezuntza Sailak bera ere gelditzen direla ohar daiteen.

Jakin badakigu borrokan, mobilizazioetan eta grebetan eman ditugun urte hauengatik bakarrik izan garela gai plus hori gure soldatan nola ezarriko den negoziatzen aritzeko.

Baina enpresek ez digute erraz jarriko, proposatzen dutena baita gure hirurtekoen zenbatekoa aldatzea.

Horregatik, ESKk azalpenak eskatuko dizkiogu Hezkuntza Sailari, eta bilera bat eskatuko dugu enpresak erabilitako argudioak egiazkoak diren ala ez egiaztatzeko.

Era berean langileria aktibatzea proposatuko dugu, gure aldarrikapena egitate bihurtzen den unea benetan izan dadin, eta gure soldatan 2.485,44 € gordineko plusa sar dadin.

 

Lan bera, eskubide berberak!

 

Bilboko udal-zentroetako garbitzaileekin elkartasuna!

Bilboko eskolen eta gainerako udal-zentroen garbiketa-zerbitzuko grebak 9 aste bete dituen honetan, berriro exijitzen diogu FCCri hitzarmena negoziatzeari ekin diezaiola, Irakurri

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14