Trelleborg Izarrako langile gehienek argi utzi dute greba-batzordeak egindako lana babesten dutela; izan ere, langile guztientzako bidezko hitzarmen bat adosteko solaskide legitimoa izaten jarraitzen du.

 

Trelleborg Izarra

 

« Plantilla gehienak  langile guztientzat hitzarmen bat  lortzearen alde egin du »

 

Urriaren 18an Trelleborg Izarran egin ziren hauteskunde partzialetan, non 3 ordezkari aukeratzen ziren, 1 espezialistak eta 2 teknikariak, langileen gehiengoak argi utzi zuen greba-batzordeak egindako lana babesten zuela, eta konfiantza adierazi zion, emaitza hauekin:

  • Espezialisten eta kualifikaziorik gabekoen kolegioa (93 pertsonako errolda, % 91,40ko partaidetza)
    • Trelleborg Borrokan: 57 boto (ordezkari 1)
    • Langile independenteak: 24 boto.
    • Zuriak: 4 boto.
    • Abstentzioa: 8 pertsona ( % 8,6)

  • Teknikarien eta administrarien kolegioa (31 pertsonako errolda, % 77,42ko partaidetza)
    • CCOO: 24 boto (2 ordezkari)
    • Abstentzioa: 7 pertsona ( % 22,58)

 

CCOOren azalpenik gabe

CCOOk deitutako hauteskunde-prozesu benetan zaila izan da, zaila da ulertzea hauteskunde deialdia ordura arte egiten zuen greba-deialdia utzi eta 17 egunera, langileei inolako azalpenik eman gabe, ez greba uzteko erabakiaren inguruan, ezta hauteskunde partzialak deitzeko arrazoien inguruan ere.

Guretzat, argi dago martxotik enpresan bizi den gatazkaren egoera korapilatsua are gehiago ezegonkortzea besterik ez zutela helburu. Kasurik txarrenean, 3 ordezkari batu nahi zituzten, maiatza arte defendatu zituzten bidezko aldarrikapenei uko eginez.

 

Hitzarmen bat plantilla guztirako

Zalantzarik gabe, joan den asteartea oso egun garrantzitsua izan zen gatazka konpontzeko, Trelleborg Izarrako langile gehienek euren ordezkariengan konfiantza mantentzearen eta langile guztientzako hitzarmen bat lortzearen alde egin dute, non helburu nagusia lantegian dagoen prekarietateari aurre egitea den (parekatzea, karrera-plana, aldi baterakoak).

 

Trelleborg Izarra
Argazkia: Hala Bedi

 

«  Jada ez dago argudiorik  greba-batzordearekin eta enpresa-batzordearen gehiengoarekin ez negoziatzeko »

 

'Bahiketarik' gabe

Hauteskunde partzialekin, behera etorri da enpresaren tesia, alegia, enpresaren zati txiki batek langileen gehiengoaren borondatea bahituta duela, eta jada ez dago argudiorik greba-batzordearekin eta enpresa-batzordearen gehiengoarekin ez negoziatzeko. Trelleborg Borrokan hautagaitzak 57 boto lortu zituen, Langile Independenteen eta CCOOren hautagaitzak guztira 48 (horietatik boto asko hitzarmenetik kanpoko langileenak dira).

Horregatik, eskerrak eman nahi dugu Trelleborg Borrokan grebalarien batzarrak adostutako hautagaitza bateratua babestu duten langile guztiei, ELA, UGT, ESK eta LAB sindikatuen babesa duena.

Lau sindikatuen helburua langile guztientzako hitzarmen duin baten alde borrokatzen ari direnekin duten konpromisoa berrestea zen; horregatik, 4 sindikatuek beren siglak borrokan ari diren langileen kolektiboaren aurretik jartzeari uko egin izanak dakarren konpromisoaren erakustaldia.

 

Trelleborgen norabide aldaketa

16 greba egunen bezperan egindako hauteskunde partzialetan, langileek argi eta garbi adierazi zioten enpresako zuzendaritzari zein den gatazka konpontzeko solaskide balioduna.

Espero dugu enpresako zuzendaritzak bere jarrera aldatzea eta behingoz gatazkaren konponbidean inplikatzea, hauteskundeen emaitzak errespetatuz eta bere erabakien norabidea aldatuz. Hilaren 19an hasi ziren 16 greba egunak baino lehen konponbide bat lortzeko aukera galdu da, enpresak irailaren 29an greba batzordearekin negoziatzeari uko egin baitzion, hurrengo bilera urriaren 27an deituz eta 20 egun pasatzen utziz greba-deialdirik egin gabe, non bilerak egiteari uko egin dion.

Grebalarien aldetik, beti bezala, gure asmoa gatazkaren konponbidea negoziatzea da, eta prest gaude edozein unetan negoziazioei ekiteko.

 

Manifestazioa

Trelleborg Izarra Borrokan!! Irabazi dugu eta irabaziko dugu!!

Datorren astean, urriaren 27an, 12:00etan Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazatik manifestazio batera deituko dugu, langile guztientzako bidezko hitzarmen bat aldarrikatzen jarraitzeko.

Bitartean, zorionak ematen dizkiegu Trelleborg Izarrako langile guztiei, eta ongietorria egiten diogu enpresa-batzordeari Alex lankideari, eta Pablori ere, biak greba-batzordean parte hartuko dutelako oraindik aurrera.

Elkarrekin jarraituko dugu hitzarmen duin bat lortu arte.

Trelleborg Izarra Borrokan!! Irabazi dugu eta irabaziko dugu!!

 

Trelleborg Izarran, borrokak merezi izan du

Trelleborg Izarran lortutako hobekuntzak borrokaren ondorioz lortu dira, eta ez Batzarraren erabakiak errespetatu ez dituenarena, ezkutuan sinatu duenarena eta langileei Irakurri

Trelleborg: 52 egun greban, langile guztientzako hitzarmen justu baten alde

Trelleborgeko bidegabekeriekin amaitzeko lehen urratsa izan daitekeen hitzarmen baten alde borrokatzen ari gara. Trelleborg borondateak erostera eta lan-baldintzak banaka salerostera Irakurri

Trelleborg Izarrak hitzarmen bat lortzeko borrokan jarraitzen du hauteskunde partzialen ostean

Trelleborg Izarrako langile gehienek argi utzi dute greba-batzordeak egindako lana babesten dutela; izan ere, langile guztientzako bidezko hitzarmen bat adosteko Irakurri

8 greba egun gehiago Trelleborg Izarran

9 greba egunen ostean, Trelleborg Izarrak bere azken proposamena erretiratu zuen, beraz, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dago. Horren aurrean, langileek 8 Irakurri
  • 1
  • 2