Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile eta sindikatuok gizartearen pobretzeari aurre egiteko asmoz martxan jarriko dugun dinamika mobilizatzailearen xehetasunak iragarri ditugu.

 

 Stop pobretzea

 

« Elite ekonomikoak dira gehiengoaren pobretzea eragin eta egoera honekin  etekinak pilatzen  ari direnak »


Egoera jasanezina bilakatzen ari da. Inflazioak gora egin eta egiturazkoak ziren arazoak azkartzen ari diren honetan, langileon eta herri sektoreon diru sarrerak  eta beharrezkoak ditugun zerbitzu publikoak murrizten ari dira. Langile klasearen pobretze prozesua areagotzen ari da.

 

Gehiengo sozialaren pobretzea

Europako Banku Zentralak interes-tasa igotzea erabaki du, Madriletik hartutako neurriak epe laburrekoak eta eznahikoak dira eta Urkullu eta Chiviteren gobernuek ez dira erabiltzen ari indarrean dauden eskumenak herritarren bizi baldintzak ziurtatuko dituzten politikak egiteko. Finantza sektorea, oligopolio energetikoa, Patronala eta oro har elite ekonomikoak dira gehiengoaren pobretzea eragin eta egoera honekin etekinak pilatzen ari direnak.

Udazken gogorra iragartzen digute, datorrena fenomeno meteorologikoa balitz bezala, Baina ez, eliteen diru-gosea eta hori bermatzeko politikak dira herritarron egoera gogortzea dakartenak. Europako Funtsen baldintzapenetik Espainiako Gobernuak pentsioen erreformaren bigarren zatia aztertzen ari da. Euskal Herrian aurrekontu berriak zehazten ari dira gobernu desberdinek, gehien dutenek gehiago ordain dezaten eragingo duen zerga erreforma sakonik gabe eta politika publiko asistentzialistetan oinarrituz. Ezin dugu onartu. Hau ez da bidezkoa ez eta jasangarria langile eta herritarrontzat.

 

Pobretzearen aurkako mobilizazioak

Horregatik Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugunok mobilizazio dinamika berri bati hasiera emango diogu. Burujabetza eta eraldaketa sozialaren bidean, elkar saretu, indarrak batu, gure eragina biderkatu eta langile jendearen mesedetara dauden politikak egiteko exigentziarekin aterako gara kalera.

Hauek dira gure aldarrikapenak:

Langileon lana duindu

  • Gutxieneko Soldata 1400 eta gutxieneko pentsioa 1260 euro, bietan gutxienez KPI errealaren igoera
  • Emakumeon arrakalarekin bukatu.
  • Zaintza lanak aitortu eta banatzeko politikak zehaztu.


Energiarako eskubidea eta trantsizio ekologikoa

  •    Energia-sektorearen publifikazioa, kontrol publiko eta soziala.
  •    Produktu energetiko guztien prezioak kontrolatu eta mugatu.
  •    Trantsizio energetikoa demokratikoki planifikatzeko bideorria.

Zerbitzu publikoen defendatu

  •  Kalitatezko Zaintza Sistema unibertsala eta doakoa garatu.
  •  Osasun-zerbitzua indartu.
  •  Hezkuntzari bideratutako inbertsioa handitu

Oinarrizko eskubide eta beharrizanak ziurtatu

  •   Etxegabetzeak debekatu, alokairuak eta hipoteken prezioa mugatu. Turistifikazioa gelditu, desazkunde turistikoaren norabidea hartu. Etxebizitza eskubide subjektibo erreala
  •   Elikadura osasuntsua eta bertakoa sustatu. Oinarrizko elikagaien eskuragarritasuna arautu
  •   Garraio publiko azpiegitura hobetu, prezioen jaitsiera iraunkorki eta sakondu.
  •   Bermatutako oinarrizko errentan eta DSBEn Kartatik egindako HEL-a kontuan hartu. 
  •   Pertsona guztien egoera erregularizatu.  

Aberastasunaren bidezko banaketa

  • Zerga erreforma egin. Enpresen mozkinengatik, aberastasunarengatik eta errenta altuengatik ordaindu beharreko zergak nabarmen handitu.
  • Zorrari dagokionez, herritarren zorraren auditoria.    

Bakea eta Burujabetza

  • Gerrari ez, irtenbide baketsuaren aldeko elkarrizketa bidea sustatu
  • Demokrazia eta erabakitzeko eskubidean aurrera egin: Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako euskal esparruaren aldeko urratsak eman.

 

«  Azaroaren 19an  hiriburuetan beste eragile eta borrokekin batera konfluentzia mobilizazioak antolatuko ditugu »

 

Mobilizazioak

  • Urriaren 20an propaganda eguna izango dugu.
  • Urriaren 26an energiari buruzko hitzaldia Gasteizen.
  • Urriaren 27an azoka gardenak antolatuko ditugu Bilbo eta Iruñean.
  • Azaroaren 3an etxebizitza eskubidearen alde eta turistifikazioaren kontrako ekimena Donostian.
  • Azaroaren 10ean berriz Bilbon eta Iruñean bilduko gara diru sarrera duinen aldeko ekimenak eginez.

eta amaitzeko, azaroaren 19an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan beste eragile eta borrokekin batera konfluentzia mobilizazioak antolatuko ditugu:

  • 12:00etan Gasteizen artiumetik
  • 17:30tan Bilbon Jesuen bihotzetik; Iruñean Baluartetik eta Donostian Boulevardetik.


Lan eta bizitza duinak bermatu eta merkatuan esku hartzeko garaia da. Udazken honetan, Herri honetan inor atzean ez gelditzeko borroka egiteko prest gaude eta langile eta herritar orori deialdi hauekin bat egitera dei egiten diogu.

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri

Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa

Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9