Premiazkoa da etxeko langileak Langileen Estatutuan sartzea, gainerakoen baldintza berberetan eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean.
« Etxeko langile guztiak, gainerako langileak bezala tratatzea eskatzen dugu. Eskubide berdinekin »
Espainiako Gobernuak joan den ekainaren 9an LANEren 189. hitzarmena berretsi zuen. Inflexio-puntu honek lan- eta gizarte-araudietan aldaketak ekarriko ditu Etxeko Langileentzat. Aldaketa horiek 28.000 langileri baino gehiagori eragingo diete EAEn, eta 7.000 langileei inguru Nafarroan.
Hainbesteko eskaria jaso duen berrespenak agerian utzi du, berriz ere, sektoreak diskriminazio larria jasaten duela gainerako langileekiko. Etxeko Langileak erreformatik erreformara, sekula ez dituzte aintzat hartu eta sistematikoki ukatu zaie bere lan-eskubideen aitortza.
Hamaika urte pasa behar dira azkenik Espainako Gobernuak aipaturiko hitzarmena berresteko. Historiako gobernu aurrerakoiena dela esaten duen horrek, Lan Ministraren esanetan “araudi hori premiaz erreformatzeko eta 2023rako aldaketa horiek gauzatzeko borondatea” azaldu du. Hala ere aldaketa hauek ez dute borondatearekin zerikusirik baizik eta Europar eta Nazioarteko legediarekin bat egiteko beharrarekin. Azken urte hauetan EBJA-k hainbat epai eman ditu non argi uzten duen Espainiako araudiak langile hauek diskriminatzen dituen gutxieneko eskubideak ez aitortzea, langabezi prestazioa esate baterako.
Erreforma bat ez da nahikoa
Ez dugu nahi gaur egungo araudiaren erreforma, urteetan eskatu dugu etxeko langileen aitortza gauzatzea eta beste edozein langileak bezala hartzea, eskubide berdinekin. Auzia ez da gaur egungo araudiaren erreforma, sektoreko langileak ezin dute lan eta gizarte-segurantzako erregimen berezi baten barne egon. Premiazkoa da langile hauek Langileen Estatutuaren barne egotea eta Erregimen Orokorrean beste langileen baldintza berberetan.
« Borroka areagotzeko eta eskubideak parekatzeko eskatzeko unea da »
Etxeko langileen garaia da
ESK-k oso argi izan du beti. Orain, sektore honek pairatzen duen diskriminazio ta ahulezia egoera eztabaida politikoaren erdigunean jartzeko unea heldu da. Etxeko langileak beste sektoreetan ematen ez den salbuespen egoera bat bizi dute, eta gu oso argi dugu zergatik emate den hau. Etxeko langileen sektorea, sektore feminizatua delako eta estuki lotuta dagoelako zaintza lanekin. Hau da, dudarik gabe, borroka areagotzeko momentua eta eskubideen parekatzea eskatzeko unea. Bestetik ezin dugu beste alde batera begiratu zaintza lanak, prekarizazio egoera larriak sortzen dituen negozio bat izaten jarraitzen duen bitartean. Administrazioek ere erantzukizuna dute guzti honetan eta behingoz zaintza zerbitzu publikoa martxan jarri beharko lukete.
Hau da ESK sindikatuak mantenduko duen jarrera pasadan ekainaren 9an EAEko negoziazio mailan egon ginen sindikatuen aurrean. Gure helburua erantzun bateratu ta bakar bat ematea da eta eragile guztien baliabideak eskaintzea datozen aldaketak lehenengo aldiz eta behin betirako Etxeko Langileko sektorearen eskubide guztien aitortza lortzeko mesedetan.
Parekatzea orain!
Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa
Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aurreakordioa
Etxeko langileen erregimenaren erreforma ez da nahikoa
Etxeko langileen sektorearen erreforma: ez informaziorik, ez parte-hartzerik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5