Prekarietatea, prebentzio-neurri oinarrizkoenen gabezia eta onura osasunaren eta segurtasunaren aurretik jartzea dira, besteak beste, 2020an Euskal Herrian lan-istripuz 78 pertsona hiltzea eragin duten arrazoiak.

 

 

« 2008tik  900 pertsona  baino gehiago hil dira Euskal Herrian lan-istripuz »

 

Azken bi urteotan, krisi sanitarioak bete-betean baldintzatu du gure bizitza, bai arlo pertsonalean bai lanekoan. Laneko osasunaren arloan, erdigunea COVIDaren larrialdia izan da, baina, horren ondorioz, funtsezko beste gai batzuk ere ezkutuan gelditu dira.

Lehenik eta behin, ezin dugu ahaztu pandemiako azken bi urte hauetan etengabe salatu dugula prebentzio neurri eraginkorrik ez zegoela ia COVID-19aren aurka sektore askotan, eta, bereziki, eremu soziosanitarioan. Administrazio publikoek eta enpresek erakutsi digute lehentasuna ez zela langile soziosanitarioen eta erabiltzaileen bizitza eta osasuna babestea.

Hezkuntza arloan lan gainkarga ere jasan da gure betebeharrekin bat ez zetozen lan eta erantzukizunekin gainkarga hain zuzen ere. Horrek guztiak estres handiko egoerak sortu ditu; izan ere, hezkuntza komunitatearen inplikazioari esker, administrazioaren utzikeriagatik sortutako arazoei erantzun ahal izan zaie.

 

Segurtasuna eta osasuna, bigarren planoan

Jasan ditugun olatu pandemikoek itzalean utzi dituzte langileen segurtasuna eta osasuna. Arlo horretako diagnostikoa oso garbia da; 2020an 78 langile hil ziren lan istripuetan Euskal Herrian (900 baino gehiago 2008tik). Argiak dira ere heriotza horien arrazoiak: prekaritatea, oinarrizko prebentzio neurri eza, eta beti etekina lehenestea osasunaren eta segurtasunaren aurrean.

Gaixotasun profesionalak oraindik ere ezkutuan daude, prebentzio zerbitzuek, mutuek eta administrazioak berak sekulako zabarkeriaz heltzen baitiote gaiari (Osalan, NOPLOI eta abar). Zer gehiago esan daiteke, COVID-19a eremu soziosanitarioan gaixotasun profesional gisa aitortzea ere ez bada baketsua izan. Amiantoarekin kontaktuan egoteak eragindako gaixotasunek 17 pertsona hil zituzten 2021an, eta icebergaren tontorra besterik ez da hori.

 

« Estresa, antsietatea, depresioa eta, azken buruan, suizidioak, oraindik ere  ezkutatu  egiten dituzte mutuek eta prebentzio zerbitzuek »

 

Arrisku psikosozialak

Arrisku psikosozialak oraindik ere itzal-itzalean daude mutuentzat eta prebentzio zerbitzuentzat. Lan erritmo gehiegizkoak, enpresa kultura toxikoak, aginte oldarkorrak, gehiegizko zereginak eta funtzioak... Arrisku horiek gogorren emakumeek jasaten dituzte, gizonek baino gehiago sufritzen baitute “presentzia bikoitza”, beren lanaldi bikoitzetan pilatzen diren zainketa lanen etengabeko kezka.

Oraindik ere ez dira neurtzen, aztertzen edo konpontzen arrisku psikosozialei lotutako gaixotasun psikologikoak eta psikiatrikoak. Estresa, antsietatea, depresioa eta, azken buruan, suizidioak, oraindik ere ezkutatu egiten dituzte mutuek eta prebentzio zerbitzuek eta, ondorioz, lan gaixotasunak izango ez balira bezala tratatzen dira, eta, beraz, enpresen erantzukizuna estali egiten da.

 

Neurriak

Langileon segurtasunaren eta osasunaren inguruko kezkarik eza ikusita, ESK-k eta STEILASek garbi dugu zein neurri irmo ezarri behar diren berehala:

  • Mutuak eta prebentzio zerbitzuak publifikatzea. Organismo hauen lehentasunak bizitza eta osasuna babestea direla bermatzeko modu bakarra baita.

  • Baliabide eta ahalmen gehiago ematea Osalani eta NOPLOIri. Organismo horien xedapenek eta txostenek nahitaez betetzekoak izan beharko lukete, eta ez gomendio hutsak.

  • Nabarmen handitzea egun Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak dituen baliabideak, egiaz kontrola ahal izan dezaten lan guneetan prebentzio neurriak betetzen direla.

 

Gure bizitzek haien etekinek baino gehiago balio dute!

 

ESK - STEILAS

 

Lan-ezbeharrak eta azpikontratazioa salatu ditugu Telefonican

Telefónicako azpikontratetako bi langilek lan-istripuak izan dituzte, bata hilgarria eta bestea larria. Telefonica salatzen dugu, azpikontratatzeagatik; Eusko Jaurlaritza, ikuskaritzan ez Irakurri

Laneko ezbeharren aurrean, ESK-k batasunatik lanean jarraituko du

ESK sindikatuak, orain arte egin duen bezala, lan-istripuen aurkako borrokan zalantzarik gabe ahalik eta eremu bateratuenetik lan egiten jarraitzearen alde Irakurri

Amurrioko Tubos Reunidos Groupen izandako lan-istripu larria salatzen dugu

Amurrioko Tubos Reunidosen, azpikontratatutako 2 langilek erredurak izan dituzte lan-istripu batean. Ez da kasualitatea zaurituak azpikontratatuak izatea. Ikerketa sakona eta Irakurri

Ez eman mutuei zure historia klinikoa

Zure historia klinikoaren lagapena ez sinatzeko eskubidea duzu eta, aurretik sinatu baduzu, atzera egiteko eskubidea duzu.Osakidetzari exijitzen diogu osasun publikoaren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8