ESK sindikatuak datorren apirilaren 7an STEILAS sindikatuak zentro publikoetan eta Partzuergoko Haurreskoletan deitutako lanuzteari babesa ematen diogula adierazten du.

 

Paro en la Educación vasca - 7 abril 2022

 

Egun horretan bertan Legebiltzarrean bozkatuko da Euskal Hezkuntza Sistemarem Akordioaren hitzarmenaren oinarrien dokumentua. Gure ustez parlamentuko alderdi politiko gehienek adostutako dokumentu honek ez du eskola publikoarekiko benetako konpromezurik adierazten.

Euskal Eskola Sistemak erabateko aldaketa jaso behar duela uste dugu, dualtasunarekin (publiko -pribatu kontzertatua) amaituz eta eskola publikoari benetako lehentasuna eta behar duen finantziazioa emanez.

ESK-k uste du EAJ, PSE , EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdiek sinatutako hezkuntza-itunak ez duela inolako aurrerapenik egiten publikoa benetako erdigunea izango den eskola-eredu baten alde. Ildo horretan, STEILASek deitutako mobilizazioak eta lanuzteak babesten ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen ditugu gure afiliatuak eta, oro har, herritarrak.

 

Eskola segregazioaren kontra, eskola publikoa da bidea

ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza Irakurri

Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuek gaizki biltzen dute eta okerrago birbanatzen dute. Ostegun honetan, abenduaren 19an, arlo publikoaren aldeko apustua egingo Irakurri

Euskal Eskola Publikoaren defentsa eta garapenaren aldeko apustua

Ez dugu etsiko pribatizazio eta segregazio bizitzen ari garen prozesuaren kontra egiten eta hezkuntza publikoaz defendatzen jarraituko dugu hainbat eragile Irakurri

Nafarroako hezkuntza publikoa: gure txanda da!

Nafarroako hezkuntza publikoko greba, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da. ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4