SEA patronalak ez du negoziatzeko benetako borondaterik erakutsi. Fase aktiboagoa eta sendoagoa irekitzeko unea da. Apirilaren 8an, lanuzteak eta mobilizazioak Arabako metalean.

 

Lanuzteak eta grebak Arabako metalean

 

« Negoziazio-mahaiaren 4 urte eta 22 bilera egin ondoren, SEAk  hitzarmen-proposamen eskasa  mantentzen du »

 

Azken egunak frenetikoak izan dira Metalgintzako hitzarmen duin baten aldeko borrokan. Pasa den astelehenean, 5 sindikatuk, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGTk, aurrerapauso bat eman genuen eta apiri­laren 8rako 2 orduko lanuzteak deialdia zabaldu ginen. Lanuzteen orduak: 4:00etatik 6:00etara; 12:00etatik 14:00etara eta 14:00etatik 16:00etara.

Deialdi hau egin dugu, SEA patronalak negoziatzeko benetako borondaterik erakutsi ez duelako negozia­zioa hasi zenetik. Hitzarmena amaitu zenetik 5. urtean gaude, 4 urte baino gehiago pasatu eta 22 bilera egin ondoren, SEAren hitzarmen-proposamena, argi eta garbi ez da nahikoa: soldata-igoerak KPIaren azpitik eta atzerapenik gabe, urteko lanaldia 1735 ordutan mantentzea, subrogazioaren arloko konpromisorik ez,...

 

Indarrak batu

Horregatik, jauzi kualitatibo bat emateko eta sekto­reari borroka-proposamen sendoagoa eskaintzeko unea dela uste dugu. Arabako metalak hilabeteak daramatza borrokan, sozializazio dinamikekin, mobi­lizazioekin, manifestazioekin... eta fase berri batean sartu behar dugu, lan baldintza duinak modu aktibo eta irmoan defendatzeko.

Arabako metaleko langileok ezin dugu gehiago itxa­ron. Indar guztiak batu eta lantegiak gelditzeko garaia da, gehiago atzeratu gabe. Hala, lanuzteen egun hau mobilizazio bateratuen lehen urratsa izango da, eta SEAk konpontzen ez badu, gora egingo dute.

 

Maiatzaren 18, 24 eta 26an greba Arabako metalean

Horrela, atzo, maiatzaren 18, 24 eta 26an sektorean 3 greba egun egiteko deialdia iragarri zen. Deialdi horretan, ostiraleko lanuztearen deialdia egin ditugun 5 sindikatuez gain, oraingoan ere ELA gehitu da.

Argi dugu soilik lanuzteekin eta grebekin lortuko ditu­gula lan-baldintza duinak sektorean:

  1. Soldata duinak, KPIren gainetik
  2. Lanaldia jaistea
  3. Azpikontratetan benetako subrogazioa
  4. Prekarietatearekin amaitzea
  5. Lan osasunean neurri eraginkorrak
  6. Benetako berdintasuna, diskriminaziorik gabe
  7. Errelebu-kontratua
  8. Formazio duala eta praktikak duinak

 

Apirilak 8 lanuzteak eta mobilizazioak

Horregatik guztiagatik, Arabako Metaleko langileei dei egiten diegu protestetan parte hartzeko:  apirilaren 8an 2 ordu gelditzeko eta deitutako mobilizazioetara joateko.

  • 2 ordutako lanuztea
    •  4:00 - 6:00 h.
    • 12:00 - 14:00 h.
    • 14:00 - 16:00 h.

  • Mobilizazioak
    • Gasteiz
      • 13:00 h. Duna rotondan (Gamarra-Betoño)
      • 13:00 h. Esmaltacioneseko rotnodan (Uritiasolo-Ansoleta)
      • 13:00 h. Eraikuntza eskolan (Los Huetos etorbidea 33)
    • Gojain
      • 13:00 h. 1. rotondan
    • Aiaran
      • 12:30 h. Laudio - Aldai Plaza
    • Oion
      • 13:30 h. Industrialdeko rotondan


Era berean, sektoreko enpresen ahaleginak areagotzeko eta borrokak batzeko deia egiten dugu, batzarrak deituz eta hitzarmenaren aldeko borroka zabalduz, SEA patronalak negoziazioan duen immobilismo posizioan 180º-ko biraketarekin gainditzen ez badu, maiatzaren 18an, 24an eta 26an deitutako grebak mugarri izan daitezen Arabako metalaren hitzarmenaren defentsan.

Unea da, lortuko dugu!

#ArabakoMetalaBorrokan

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Vicinay-n 60 langileren kaleratzeak eta ABEE berria gaitzesten ditugu

Vicinayko 60 kaleratzeak eta 2027ra arteko ABEE berri bat baztertzen ditugu, eta enplegua eta industria-jardueraren jarraitutasuna bermatzeko eskatzen dugu. Erakundeek… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15