Kontratetako garbitzaileen hitzarmen berrian Osakidetzako langileekiko homologazioa kendu nahi digute, baina argi utzi nahi dugu homologazioa ez dela ukitzen.

 

Osakidetzako garbiketa-kontraten langileen homologatzea

 

« Txaloen eta errekonozimenduzko hitzen ondoren, orain  lehendik genituen  eskubiderik gabe ere utzi nahi gaituzte »

 

2015ean, hitzarmen bat sinatu zen, garbikuntzako langileak Osakidetzako langileekin homologatzeko. 2022an, Osakidetzak babestutako blokeo bati aurre egin behar diogu, duela zazpi urteko errealitatean geldi gaitezen bilatzen duena. Enpresak ez du inolako malgutasunik eta ez dute langileen ordezkariekin bildu nahi; homologazioa kentzeko asmoa dute.

Hilabete hauetan, hainbat eskubide aitortu dira, hala nola proba inbaditzaileetara laguntzeko baimena, gaueko plantillari koefiziente murriztaileak aplikatu zaizkio 55 urtetik gora dituztenei, txanda-kontratuagatiko erretiroa, eta Osakidetzako langileentzako deialdi profesional berri baterako akordioa ere ixten ari da, baina gu kanpoan uzten gaituzte.

 

Homologazioa

Homologazio printzipioa lapurtzen ari zaizkigu eta ez dugu onartuko!

Gero eta zeregin gehiago ditugu, garbiketa-azalera handiagoa, maiztasun gehiago, lan gehiago, eta, hala ere, gero eta plantilla eta eskubide gutxiago. Noiz arte eutsiko diogu? Gu lehen lerroan gaude, funtsezko langileak gara, baina txaloen eta errekonozimenduzko hitzen ondoren, orain lehendik genituen eskubiderik gabe ere utzi nahi gaituzte.

Bada garaia hitzarmen berri bat negoziatzeko eta argi uzteko homologazioa ez dela ukitzen.

 

 

Mobilizazioak

Horregatik guztiagatik, ESK, LAB, CCOO eta UGT mobilizatuko gara

  • Otsailaren 24an 11:00etan Gurutzetako ospitalean.
  • Martxoaren 3an 10:30etan Donostia ospitalean.

Egoera desblokeatu behar dugu.

 

Bilboko udal-zentroetako garbitzaileekin elkartasuna!

Bilboko eskolen eta gainerako udal-zentroen garbiketa-zerbitzuko grebak 9 aste bete dituen honetan, berriro exijitzen diogu FCCri hitzarmena negoziatzeari ekin diezaiola, Irakurri

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14