Gipuzkoako Foru Aldundiak azpikontratatutako EULENeko garbitzaileek hitzarmen bat eskatzen dute non soldata-igoera KPIarekin lotzen den. Aldundiak ordea, ez ditu bere erantzukizunak bere gain hartzen.
« Planteamendu ekonomikoak KPIarekin ez lotzeak langileak zuzenean pobretzea dakar »
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuak 120 langile inguru ditu, ia guztiak emakumeak dira, eta sektorean dagoen partzialitatea % 80 ingurukoa da.
KPIarekin lotura
2021eko maiatzaz geroztik, sektorearen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari gara EULEN enpresarekin, zerbitzuaren egungo arduradunarekin. Hainbat bileraren ondoren, negoziaketaren egoera erabateko blokeora iritsi da. EULEN enpresak argi utzi du negoziazio-mahaian ez duela inolako borondaterik langileei erosmen ahalmena ziurtatzeko.
EULENek KPIarekin inolako loturarik ez duten planteamenduak egiten ditu, eta hau ELA, LAB eta ESK sindikatuontzat onartezina da. Planteamendu ekonomikoak KPIarekin ez lotzeak langileak zuzenean pobretzea dakar, eta ez dugu onartuko. Puntu honetan, patronalak negoziazio kolektiboan duen jarrera salatu nahi dugu, sektore maskulinizatuetan KPIarekin lotura egiten duelako eta feminizatutako sektoreetan horri buruz hitz egiten entzun nahi ez duelako. Guk ez dugu kasualitateetan sinesten eta KPIaren lotura lortzeko borrokatuko dugu.
Baina ez hori bakarrik, EULEN enpresak, KPIarekin loturarik ez planteatzeaz gain, 2021erako soldatak izoztea planteatu du. 2021erako, pandemia urterako, funtsezko zerbitzuen urterako. Baina zertarako dira funtsezkoak garbitzaileak? Gutxieneko zerbitzuak ezartzeko? Politika- eta enpresa-propagandarako? Onartezina da enpresek soldata-izozteak planteatzea zerbitzua ez denean gelditu, baizik eta indartu eta handitu egin denean. Beste behin ere, langileekin jolasten ari dira beren enpresaetekinak handitzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundia erantzunle
ELA, LAB eta ESK sindikatuetatik argi daukagu Gipuzkoako Foru Aldundia dela zerbitzu horren azken arduraduna. Gu Aldundiaren beraren erabaki politiko eta ekonomikoz azpikontratatutako langileak gara, estrategia ekonomizista bati soilik erantzuten diotenak. Horregatik, erantzukizunak eskatzen ditugu.
Hiru bilera eskatu behar izan ditugu, eta grebaren aurreabisu batekin baino ez digu bilera eskaini Diputazioak. Zerbitzuaren pleguak martxan daude eta gaur bilera izan dugu Aldundiarekin. Bileran eskatu dugu pleguak irizpide ekonomikoen arabera ez esleitzeko. Aldundiaren esku dago zerbitzua ez esleitzea plateamendu ekonomiko baxuenari, baina, zer egingo dute? Enpresa-interesak edo langileen interesak defendatu? Aldundiak berak zerbitzu horretarako aurrekontu-zenbatekoaren estimazioa egiten badu, zerbitzu bera aurrekontuaren % 15 gutxiagorekin berma daitekeela uste dute? Nori eragiten dio eskaintza ekonomikoa jeisteak?
« KPIa gabe eskularruak ere ez ditugu jantziko! »
Ez dugu onartuko
Administrazio publikoak argi utzi digu ez duela negoziazio-mahaian parte hartuko eta ez duela gatazkan esku hartuko, baina gutxieneko zerbitzuen alegazioak egin dituela esan digu. Orduan, administrazioak esku hartu du ZZMM-ak dekretatu diezaguten, baina ez gure lan-baldintzak hobetzeko? Hortaz, Aldundiarentzat, ZZMMetarako bakarrik gara funtsezkoak? Oso larria iruditzen zaigu administrazioaren jarrera.
Horregatik guztiagatik, grebara aterako gara otsailaren 22, 23, 24 eta 25ean. Ez dugulako onartuko ez enpresa pribatuek ez administrazioek gu behartsuago eta otzanago nahi izatea. Nahikoa dela esan dugulako eta erosteko ahalmena ez galtzeko borrokatuko dugula argi daukagulako. Garaia delako 22, 23, 24 eta 25ean kalera irtengo gara, KPIa gabe eskularruak ere ez ditugulako jantziko!
ELA - LAB - ESK
Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren garbiketako aurreakordioa sinatu da
Donostiako Udalaren garbiketa-aurreakordioa sinatu da
Bizkaiko Diputazioko garbitzileek % 24ko gutxieneko soldata-igoera lortu dute
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12