Sindikatu eraldatzaileok ez dugu onartzen Diputatuen Kongresuan edozein preziotan onartu nahi izan duten lan-erreforma.

 

Apenas eskubiderik berreskuratzen ez dituen lan erreforma errefuxatzen dugu

 

« Ezkerreko alderdiekin negoziatu beharrean,  alderdi ultra-liberalekin eta eskuinekoekin  akordioa lehenetsi da »

 

Adierazpen hau sinatzen dugun estaturik gabeko nazioetako sindikatu eraldatzaileok uko egin nahi diogu Diputatuen Kongresuan onartutako lan erreforma. Honek ez baitu apenas eskubiderik berreskuratzen langile klasearentzat. Goernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek kontrakoa esan arren, Madrilgo gobernuak ez ditu bete hauteskunde-garaian herritarrei emandako hitza ezta legegintzaldian beste erakunde batzuekin sinatutako itunak. Aurrekari oso arriskutsu baten aurrean gaude, bere hitza betetzen ez duen ezker batek eskuineko eta argi eta garbi ultraeskuineko diskurtso populistak indartzeko bidea zabalik uzten baitu.

 

Lan-erreforma edozein preziotan onartzea

Joan den osteguneko ikuskizun lotsagarriak, UPN bezalako alderdi ultraeskuindar baten babesa onartu zen, adierazpen xenofoboengatik Iruñeko alkatea ez gaitzestearen truke. Jokabide honek argi eta garbi erakusten du noraino iristeko prest egon diren dekretu hau onartzeko.

Horri gehitu behar zaio estaturik gabeko nazioetako ezker eta ezkertiar subiranistekin negoziaziorik bilatu beharrean, erreforma hori inposatzen saiatu direla, akordioaren koma bakar bat aldatzeko aukerarik utzi gabe, eta, beraz, Ciudadanos bezalako alderdi ultra-liberal eta eskuindarrekin akordioa lehenetsiz.

 

« Lan-erreforma honek ez du  PPren lan-erreformatik  ezer aldatu kaleratzeak bezalako gai garrantzitsu batean »

 

Lan-erreforma patronalaren neurrira

CEOE patronalak sinatutako lan-erreforma baten aurrean gaude, eta, besteak beste, langile-klasearen eta herri-klaseen interesak defendatzeari gutxi emandako erakundeek (FAES Fundazioa eta Banco de Santander, besteak beste) bermatu eta txalotu dute. Lan-erreforma da, Bruselak Europako Funtsetan sartzeko eskatutako parametroen arabera diseinatua, eta, beraz, beto-eskubidea eman zaion patronalaren interesen arabera egina.

Sindikatu sinatzaileok salatu nahi dugu lan-erreforma honek ez duela ia eskubiderik berreskuratzen langileentzako ezta herri-klaseentzako lan eta bizibaldintzak hobetu ahal izateko. Alde batetik, ez dira ukitzen negoziazio kolektiboaren estatalizazioa eta estatuko hitzarmenen nagusitasuna lurralde-hitzarmenen gainetik; izan ere, legeria horrek, de facto, langile-klasearen lan-baldintzak okertzen ditu. Beraz, exijitzen dugu erreformaren alderdi sinatzaileak ez dezala esan negoziazio-esparru propioen nagusitasuna eskatzea eskari nazionalista dela; eskaera hau ezinbesteko beharra da gure nazioetako lan-baldintzak hobetzeko. Azkenik, nabarmendu behar da lan-erreforma horrek ez duela ezer erreformatu PPren gobernuaren lan-erreforma kaleratzeak bezalako gai garrantzitsu batean; patronalak urte hauetan langileak kaleratzeko erabili duen erreformaren alderdi bat da, alde bakarrekoa eta oso merkea, eta inolako bermerik eta defentsarik gabe utzi gaituena.

 

Lan-erreforma honen aurka gaude

Beraz, adierazpen hau sinatzen dugun sindikatuok, guretzat oso garrantzitsuak diren bi gauza baieztatu nahi ditugu:

  • Gure indar eta ekintza sindikal guztiekin aurka egingo diogu lan-erreforma hori gure nazioetan.

  • Borrokan jarraituko dugula gure herrietan aldaketa politiko eta sozialerako baldintzak sortzeko; baldintza horiek ez dira ematen gaur egun Espainiako Estatuan. Beraz, uste dugu beharrezkoa dela mugimendu sindikal eraldatzailea aliantzak ehuntzen joatea eraldaketa politiko eta sozialeko prozesuak indartzeko, eta eraldaketa hori herrien determinazio askerako eskubidea gauzatuz baino ez da posible izango. Herrien arteko batasunaren eta aliantzen bidez, aldaketa prozesu horietan aurrera egin ahal izango dugu, joan den osteguneko bozketan erretratatutako 78ko erregimenaren aurka indar eta determinazio handiagoz borrokatzeko.

 

 

Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde

Eragile sozial, sindikatu eta mugimendu ezberdinek mobilizazioak deitu dugu maiatzaren 11rako Alternatiba Ekosozial Justua aldarrikatzeko. Irakurri

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez

Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez 2024 otsailak 21 Dozenaka erakundek manifestazioa deitu dute otsailaren 24rako Bilbon etxebizitza-prestazioak eskuratzeko orduan ematen ari Irakurri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministari babesa adierazi dio ikasturteko asanblada orokorrean. Irakurri

Pobreziari buruzko beste kontaketa bat

Aberastasuna banatzeko garaia da, ongizate orokorrak behera egiten duen eta Euskadin prestazio-sistemaren bidez artatutako biztanleria oraindik ere txiroak pobreziatik ateratzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10