Euskal alderdiek euskal langileen ahotsa eta aldarrikapenak Madrilen defendatzea eta langileek beren lan eta bizi baldintzak duintzeko behar dituzten aldaketak defendatu behar dituzte.

 

Mobilizazioak lan-erreformaren bozketaren bezperan

 

« Lehentasunez bereziki larriak diren bi gai  moldatzeko beharra dago : estatalizazioa eta kaleratze merke eta errazak »

 

Euskal gehiengo sindikalak deituta, lantokietara eraman da gaur lan erreformaren aurkako aldarria, hamaika mobilizaziorekin Hego Euskal Herri osoan. Lan zentroetan ez ezik, lau hiriburuetan ere mobilizazioak izan dira, erreformaren indargabetzeaz gain, lan harremanetarako euskal esparrua eskatzeko.

Bihar bozkatuko da Madrilgo Kongresuan lan erreformaren dekretua eta ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek iragarri bezala, konbalidazioaren bezpera mobilizazio eguna izan da Hego Euskal Herriko lantokietan. Milaka langile mobilizatu dira lan erreformaren indargabetzea eskatzeko eta lan harremanetarako euskal esparruaren defentsan, lantokietatik eragiteko.

 

Kaleratze merke eta errazak

Lehentasunez bereziki larriak diren bi gai moldatzeko beharra dago: euskal lan harremanen esparrua erasotzen duen estatalizazioa batetik, eta, bestetik, kaleratze merke eta errazak ahalbidetzen jarraitzeko aukera. Horregatik, aipatu puntuak indargabetzearekin bat, 2010 eta 2012ko lan erreformak erabat derogatzea eskatu dute langileek gaurkoan, langileen lan baldintzak prekarizatzeko tresna direlako.

Euskal Herrian lan harremanetarako esparru propioa eratzeko urratsak eman beharra aldarrikatu dute, euskal langileon lan eta bizi baldintzen inguruko erabakiak hemen bertan hartu ahal izateko. Dei egin diete EAEko zein Nafarroako instituzioei ikusle izateari utzi eta urratsak eman ditzaten, esparru propioaren alde.

 

Mobilizazioak lan-erreformaren bozketaren bezperan

 

«  Kaleratzeetan eta estatalizazioan  aldaketarik ez badago , erreformari 'ezezko' botoa emateko eskatzen diegu alderdiei »

 

'Ez'

Gaur lantokietan bezala, joan den asteburuan Gasteiz, Iruñea, Bilbo eta Donostiako kaleetan mobilizazio jendetsuak egin ziren. Halaber, gehiengo sindikalaren ekimenez bilera-erronda egin da hainbat alderdi politikorekin (EHBildu, Podemos-Ahal Dugu, EAJ), eta eskakizun argia helarazi zaie: konbalidazioan, eta beti lan erreformak erabat indargabetzeko bidean, aurretik aipatutako bi gaietan (kaleratzeak eta estatalizazioa) moldaketarik egongo ez bada, ezezko bozka emateko erreformari.

Beharrezkoa da euskal alderdiek euskal langileen ahotsa eta aldarrikapenak Madrilen defendatzea eta langileek beren lan eta bizi baldintzak duintzeko behar dituzten aldaketak bultzatu eta defendatzea. Gaurkoan lantokietan mobilizatuz, bide horretan beste urrats bat egin da.

 

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri

Pobretzearen aurrean: energia publikoa eta aberastasunaren banaketa

Maiatzaren 26an soldaten, pentsioen eta prestazioen erosahalmenaren aldeko manifestazioetan parte hartzera animatzen zaitugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9