Fundación Aliados-eko zuzendaritzak elkarrizketarako borondaterik ez duenez eta Bizkaiko Diputazioak ezer egin ez duenez, langileek egindako batzarrean, 5 eguneko greba egitea erabaki dute.
Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako Ibarrako Mercedaria egoitza-zentroak 80 pertsona baino gehiago jasotzen ditu. 43 langilek lan egiten dute zentro horretan. Langileen ordezkaritza LABeko bi ordezkarik eta ESK-ko batek osatzen dute.
Bizkaiko Aldundia da zerbitzu publiko horren titularra eta arduradun nagusia. Bizkaiko Aldundiak, hitzarmen baten bidez, Madres Mercedarias kongregazio erlijiosoaren esku uzten du zerbitzu horren kudeaketa. Era berean, Madres Mercedarias-ek enpresa bati utzi diote Ibarra Orozkoko egoitza-zentroaren kudeaketa: Fundacion Aliados.
« Fundación Aliados-ek murrizketa larriak ezarri ditu langileen lan-baldintzetan, eta plantillarekin zuen ituna aplikatzeari utzi dio »
Murrizketak Fundación Aliadosen
Fundación Aliados-ek murrizketa larriak ezarri ditu langileen lan-baldintzetan, eta plantillarekin zuen ituna aplikatzeari utzi dio. Murrizketa horien ondorioz, lanaldia handitu, jaiegun gehiagotan lan egin eta KPIaren igoera itundua ezabatu da.
Ordezkariek lantokiaren datu ekonomikoak eskatu dizkiote enpresari, eta elkarrizketarako bide bat ireki dute. Enpresak uko egin dio horri, eta bere kabuz ezarri ditu murrizketak. Fundación Aliados-ek eta Madres Mercenarias-en gardentasun eza are larriagoa da, zerbitzuaren titulartasuna Bizkaiko Aldundiaren ardura delako.
Bizkaiko Aldundiko erantzunkizuna
Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua egiten dugu egoera honen erantzule nagusi. Egoeraren berri dute eta beste aldera begiratzen dute, murrizketa horiek langileen eta egiten duten zerbitzu publikoaren baldintzak larriki okertzeak axola zaie.
« Enpresak eta Aldundiak beste biderik ez die uzten »
5 greba egun
Langileek hainbat mobilizazio egin dituzte enpresari elkarrizketa bidea ireki dezan eskatzeko eta Bizkaiko Aldundiaren inplikazioa eskatzeko. Fundación Aliados-eko zuzendaritzak elkarrizketarako borondaterik ez duenez eta Bizkaiko Diputazioak ezer egin ez duenez, langileek egindako batzarrean, 5 eguneko greba egitea erabaki dute, enpresak eta Aldundiak beste biderik uzten ez dietela ulertuta.
Grebak egun hauetan izango dira:
- Urtarrilak 28
- Otsailak 1, 4, 9 eta 11
Gizarte osoari egun horietan deituko ditugun mobilizazioak babestera dei egiten diogu. Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu ez dezala debekatu langileok dugun grebarako eskubidea, gutxieneko zerbitzu gehiegizkoak ezarriz.
Mercedarias Ibarrako Enpresa Batzordea (Orozko)
Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa
Greba Madres Mercedarias Ibarran prekarietatearen eta ixteko mehatxuaren aurka
Aliados por la Integración fundazioa eta Madres Mercedarias salatutak
Bost greba egun gehiago Orozkoko Madres Mercedarias zentroan
- 1
- 2