Erosteko ahalmena eta baldintza duinak bermatzen dituen Bizkaiko garbiketa-sektorerako hitzarmena eskatzen jarraitzen dugu.

 

 

« Patronalak  proposamen barregarriak  egitera mugatzen dira eta urte honetarako 0,5 euroko igoerak planteatzera ausartu dira »

 

Gure hitzarmenaren negoziazio mahaia blokeo puntu batera iritsi da, eta beharrezkoa da aurrerapauso bat ematea sektore honetan jasaten ari garen prekarietatearekin amaitzeko.

Testuinguru horretan, negoziazio-mahaiko buru diren patronalak proposamen barregarriak egitera mugatzen dira, eta, are gehiago, urte honetarako 0,5 euroko igoerak planteatzera ausartzen dira, langile horien erosteko ahalmenaren igoera ere bermatu gabe.

Azken bi hilabeteetan, ESK sindikatutik aktibo egon gara gure lan-baldintzak duintzeko planteatutako mobilizazioetan, eta berdin jarraituko dugu akordio duin bat lortu arte.

 

Erosteko ahalmena eta baldintza duinak bermatzen dituen Bizkaiko garbiketa-sektorerako hitzarmena eskatzen jarraitzen dugu.

 

Hitzarmen duina

Garbiketa-sektorean dagoen prekarietatearen aurrean, funtsezkoa ikusten dugu:

  • Lanaldi partzialetarako enplegua finkatzea eta jardueraren egiturazko lanpostuetarako aldi baterako kontratuak benetan ezabatzea.

  • Soldata igoera duina, aurreko hitzarmenetan sinatutako erosteko ahalmenaren galera berreskuratzera datorrena, eta baja mediko guztiak % 100ean ordainduak izatea.

  • Uztartzeko eta lanaldia egokitzeko neurri zehatzak sartzea, eskubide arina eta bermatua izan dezaten enpresan.

 

Bizkaiko garbikuntza hitzarmena 0,5 €-ko igoerarekin... kulerotan uzten gaituzte!

 

Mobilizazioekin jarraitu

ESKn badakigu gure aldarrikapenak haratago joan behar duela, eta horregatik azpikontratazioaren aurka borrokatzen jarraituko dugu, sektore hau prekarizatzen duen arrazoi nagusietako bat baita. Azpikontratazioaren ondorioz, beren lantokietako antzinatasun luzeko langileak zerbitzuaren enpresa azpikontratista ugarietatik igaro behar dira lan-bizitzan zehar, eta, kasu askotan, beren lan-baldintzen oinarrizko eskubideak eskatu behar dituzte aldizka (ordutegi-aldaketa etengabeak, lanaldia, oporrak, nominetako akatsak...), horrek dakarren kalteberatasun-egoerarekin.

Horregatik, ESK-k dei egiten die sektoreko langile guztiei aktibo eta borrokalari egoteko, gure baldintzak defendatzeko eta Bizkaiko garbiketa-hitzarmen kolektibo duin baten alde.

 

Garbiketa-hitzarmen duin baten alde Bizkaian!
Lan bera, eskubide berberak.

 

 

Bilboko udal-zentroetako garbitzaileekin elkartasuna!

Bilboko eskolen eta gainerako udal-zentroen garbiketa-zerbitzuko grebak 9 aste bete dituen honetan, berriro exijitzen diogu FCCri hitzarmena negoziatzeari ekin diezaiola, Irakurri

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14