Dokumentu hau sinatzen dugun sindikatuok, Estatu Espainiarraren Lan Erreforma proposamena, eta herritarron aurrean harturiko beste konpromiso batzuekin gertatu den bezala, berau indargabetzeko harturiko konpromisoa ez bete izana errefusatzen dugu.
« Gobernuaren, UGT, CCOO eta CEOE-ren arteko akordioak ez du 2012ko lan-erreforma, ezta Zapateroren Gobernuaren 2010eko lan-erreforma ere indargabetzen »
Gobernuaren, UGT eta CCOO sindikatuen eta CEOE patronalaren arteko akordioak ez du 2012ko lan-erreforma, ezta Zapateroren Gobernuaren 2010eko lan-erreforma ere indargabetzen. Gobernuak patronala akordiora erakartzeko duen lehentasunak, azken honi beto eskubidea eman dio, eta sindikatu sinatzaileen presio eta mobilizazio faltak patronalaren interesen neurrira egindako Lan Erreforma izatea suposatu du.
Negociazio kolektiboa
Lan Erreformaren proposamen honek ez duela aurreikusten 2010eko eta 2012ko lan-erreformek ezarritako negoziazio kolektiboaren estatalizazioa zuzentzeko neurririk aurreikusten ez dugula bereziki azpimarratu nahi dugu; beraz, gure lurraldeetan adostutako sektoreko lan hitzarmenek estatuko hitzarmenen mende jarraituko dute. Estatuko negoziazio-esparrua hain borrokalaria ez dela izan argi geratu da, eta erreforma honek esparru hori sakralizatzen du, lurraldeetako borroka sindikalak indargabetzeko helburua baitu.
Aldi berean, Lan Erreformaren proposamenak 2012ko lan-erreformak kaleratzeen arloan ezarritako araudia ez aldatzea oso larria iruditzen zaigu. Azken urteotan bizi izan dugun moduan, patronalak erreforma hori langileak alde bakarreko erabakiekin kaleratzeko erabili du, langileak inolako bermerik eta defentsarik gabe utziz. Beraz, erreforma honek, lan merkatuaren prekarizazioa betikotzen du, langileak presionatu ahal izateko, patronalak kaleratzeen arma beti bere eskuetan izango baitu.
« Erreforma honek, lan merkatuaren prekarizazioa betikotzen du, langileak presionatu ahal izateko, patronalak kaleratzeen arma beti bere eskuetan izango baitu »
Europako funtsen xantaia
Lan Erreforma hau Bruselaren eskakizunei eta Europako Funtsak lortzeko xantaien barruan kokatzen dela gogoratzea garrantzitsua da. Bere egunean salatu genuen bezala, Europako Komisioaren funts ekonomikoak ez dira langile klaseak eta klase herritarrak Covid-aren ondorioz eratorritako krisiari modu duinean aurre egiteko diru laguntza batzuk. Diru funts hauek, egoerak beharturik nahitaez egin behar dituzten egiturazko aldaketak egiteko enpresa transnazional handiei emandako laguntza ekonomikoa da, eta hortaz gain, Lan Erreforma honek erakusten duen bezala, eliteen interesen araberako politika ekonomikoak aplikatzearekin baldintzatuta daude.
Lan Erreforma ez indargabetu izanak eta Estatu Espainiarreko gobernuak hainbat hauteskunde hitzemate jan izanak, elkarrizketa sozialaren eta Estatu Espainiarreko marko politikoaren mugak agerian uzten ditu. Estatuko gobernu aurrerakoienak ez badu Lan Erreforma indargabetzeko eta langile klasearen nahiz herri sektoreen aldeko politikarik egiteko gaitasunik, garbi geratzen da, eredua eraldatzeko bide bakarra, baita Espainiar Estatuan ere, herrien erabakitzeko eskubidea aitortu eta praktikara eramatea dela, herriok libre eta demokratikoki gure etorkizuna erabakitzen dugunak izan gaitezen, baita gure eredu sozio-ekonomikoa ere.
60 erankunde sozial eta sindikal baino gehiagoak bat egin dute maiatzaren 11ko mobilizazioekin
Maiatzaren 11an mobilizazioak bizitza duinen alde
Gizarte-prestazioen murrizketa berriei ez
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Greba Orokor Feministarekin bat
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10