ESK beharrezkoak diren ekintza judizialak martxan jarriko ditu Luis Enriqueren heriotza argitzeko.

 

Por el esclarecimiento de la muerte de Luis Enrique Soriano

 

Azaroaren 23an, ESK-ren Donostiako egoitzan eginiko prentsaurrekoan, gure sindikatuak Luia Enrique Sorianoren heriotza argitzeko legezko akzio guztiak hasiko dituela argitara eman zuen.

Luis Enrique Soriano, jatorri dominikarra zuen gaztea, pasadan uztailaren 30ean bere buruaz beste egin zuen bere lantokian. Gazteak, 20 urte zituela zendu zela, lagun zein senitartekoei 3 urteetan zehar erabat gogorra zen egoera pairatzen zuela bere lanpostuan adierazi zien.

Prentsaurrekoan Imanol Aguirre eta Eneko Ibargurenek, ELKAR-EKINeko kideak, parte hartu zuten, baita Silia Castillok, Luis Enriqueren ama. ESKren izenean Fátima Castillok, kasua arduratzen den abokatua eta Iratxe Alvarezek, Koordinakunde Nazionala eta sindikatuko bozeramailea dena, hitza hartu zuten ere.

Gure sindikatuarentzat, hasieratik, eta kasuaren zailtasuna kontutan harturik, lau ildotan baina elkarlanean aritzea oso garrantzitsua izan da heriotza hau modu isolatuan ez hartzeko.

Lehenik uste dugu familiak berebiziko garrantzia duela kasu honi aurre egiterakoan. Edozein erabakia haien oniritziarekin izan behar da haien dolua, denborak eta orokorrean bizi duten prozesua errespetatuz.

 

 

« Kontratuaren arabera egin behar zituen ordu gehiago egiten zituen lanean, ez zituen opor guztiak izan, COVID-19 gaixotasunez jota lanera joatera behartu zuten... »

 

Hiritar sarea, Azpeitiako herria, kontutan hartu beharreko beste elementua da ere eta ESK-k merezitako garrantzia eman nahi izan dio. Halako ezbeharrei aurre egiten diegunean oso garrantzitsua da elkartasun eta samurtasun sareak eratzea, hiritarrek, gertatutakoaren gaitzespena adierazteko espazioak sortzea, herriaren babesa familiarentzat ere oso garrantzitsua delako. ESKrentzat beharrezkoa da ere Luis Enriqueren heriotza gizarteratzea baino langileok gure lantokietan bizi ditugun egoerak ere neurriak hartzeko eta berriz halakorik ez gertatzeko. Zentzu honetan ezinbestekoa izan da ELKAR-EKINen konpromisua eta lana. Azpeitiko eragile honek bertako pertsona migratzaileekin lan egiten du hauetako askok bizi duten egoera zaurgarriaz kezkatuz, elkartasuna eta borroka sozialak uztartuz. Hain zuzen ere eragile hau izan zen Luis Enriqueren heriotza ezagutzera eman zuena herrian, lehengo egunetan, ez bait zen gertatutakoa ezagutzen. ELKAR-EKIN beste behin ere ahotsa eman zien ahotsa ez dutenei.

Gure zerbitzu juridikoak Luis Enriqueren kasuan lanean hasi zirenetik argi ikusi zuten ibilbide judiziala zegoela eta ardura etikoa zein profesionalagatik ESK-k bere ahalmen guztia, judizialki, Azpeitiako gaztearekin gertatutakoa argitzearen zerbitzura jarri du.

Azkenik, familia, sare soziala eta ekintza judizialetatik haratago ezinbestekoa da alde sindikala, esparru honetatik, irakurketa sindikal batetik bakarrik ulertu ahal dugulako ez bakarrik kasu konkretu hau baizik eta orokorrean lan esparruan ematen diren egoerak.

 

Akzio legalak

2021.eko abuztuaren 11ean Luis Enriqueren senideak gurekin harremanetan jarri zirenetik, ESK lanean ari da Luis Enriquek bere buruaz beste egiteko arrazoiak argitzeko. Egoera gogorra, triste eta zail batean aurrean gaude, oraindik argitzeke dauden hainbat alderdi dituena eta gure nahia hasiera hasieratik egia jakitea izan da.

Gaur egun jakin badakigu Luis Enriquek 2018.eko azaroaren 14tik lan egiten zuen enpresak, Manuel Aizpuru S.L, hainbat oker egin zituen gaztearekin zuen lan harremanean. Jakin badakigu kontratuaren arabera egin behar zituen ordu gehiago egiten zituela lanean, ez zituen oporrik izan, edo behintzat ez guztiak, COVID-19 gaixotasunez jota lanera joatera behartu zutela… Jakin badakigu hainbatetan bere etxekoei, laneko egoerari buruz,ezin zuela gehiago” adierazi ziela. Lana, beraz, berarentzat arazo garrantzitsua zen eta horren gazte izan arren. Gaixotasun psikiatriko zein psikologikorik izan ez arren, lanetik kanpo harreman sanoak izan arren, bere buruaz beste egitea erabaki zuen bere lanpostuan 2021.eko 21:30etan (horrela dio behintzat Azpeitiko Instrukzio 1.go epaitegian) herriko jai nagusiaren bezperan. Egun horretan Luis Enriquek bete ez zuelarik berezko jardunaldia zeinek 17:30tan bukatu behar zuen.

ESK-k OSALAN eta Lan Ikuskaritzarekin harremanean dago eta bai Fatima Castillok, kasuaren abokatu arduraduna, bai familiak bi erakundeekin izan dituzte bilerak, zeintzuk beharrezkoak izan diren ikerketen ondoren txostenak egiten ari diren.

Zuhurtasunez eta serio ari da lanean ESK, horren larria den kasu bati dagokion bezala. Hala ere gure ardura da salaketa publikoa egitea eta baditugun zantzu frogagarriekin arlo juridikoan aurrerapauso bat emateko ardura ere, lege mailan egin beharreko ekintza ezberdinak aurrera eramanez kasu hau argitzeko.

 

Por el esclarecimiento de la muerte de Luis Enrique Soriano

 

Testinguru sindikala

ESK sindikatuan kasu honen berri izan genuenetik alarma guztiak piztu ziren. Pertsona batek bere buruaz beste egite duenean eta hau bere lan zentroan egiten duenean argi dago zerbait larria gertatu dela. Guretzako gertatutako lan istripua da, ez dugu dudarik. Gertaera lantokian gertatzeaz gain, berez aurreikusten bait delako lan istripua dela, guretzako Luis Enriquek egunero pairatzen zuen egoera lanean erabakigarria izan zen bere heriotzan.

Ez da horrelako heriotza baten aurrean gauden lehenengo aldia eta gaur egun ditugun lan harremanak mantentzen diren bitartean, instituzioak eta erakunde eskudunak ari diren bezala jokatzen jarraitzen duten bitartean ez da azkenengo aldia izango.


Garrantzitsua da kasu honetatik haratago begiratzea eta testuinguruan jartzea gertatu dena. 2021ean 57 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian, Joaquin Beltran desagerturik dago eta 2008tik hona 894 langile hil dira lanean.

EAEn %19a egin dute gora lan istripu hilgarriak eta hau gertatzen den bitartean, langileak etxera bizirik bueltatuko ote garen jakin gabe lanera joaten garen heinean, Eusko Jaurlaritzak ez du prebentzioa lehen mailako gaia bilakatzeko asmorik.

Pandemia batean gaude, gure lankide asko hil dituenak. Langile klasea, batez ere ezinbesteko zerbitzuen parte izan zirenak, hainbat hilabetetan haien lana egi zuten inolako osasun segurtasunik gabe, prebentzio neurririk gabe, amaitezinak ziren jardunaldietan, gu osasun krisialdia gainditu ahal izateko. Hala ere gaur egun ez da Gobernuen partetik inolako aitortzarik ez egoteaz gain ez da inolako plan estrategikorik martxan jarri gertatutakoari aurre egiteko ezta langileon lanerako buelta kudeatzeko. Itxialdiaren hilabetetan adituek aurreratu zuten pairatuko genituen ondorio psikologiko eta emozionalak larriak izango zirela baina badirudi hau patronala, gobernu eta prebentzioaz arduratzen diren agintedun erakundeentzat garrantzirik ez zuela.

 

« Langileak etxera bizirik bueltatzeko eskubideaz gain segurtasunez eta  baldintza duinetan  lan egiteko eskubidea dugu. »

 

Momentu hauetan depresioa lan bajen arrazoi nagusia da. Depresio kasuak %38 gora egin dute eta estres zorrotza %31. ESK-k hainbestetan salatu du; arrisku psikosozialak ez dira kontutan hartzen.

Langileak etxera bizirik bueltatzeko eskubideaz gain segurtasunez eta baldintza duinetan lan egiteko eskubidea dugu. Hala ere gaur egungo egoerak prekarietatera kondenatzen gaitu. Luis Enriquerena ez da bakarra; gaizki ordaindutako lanak, ERTE/EREtan dauden langileak, ezegonkortasuna, jazarpen egoerak, ordu estrak, jardunaldi mugagabeak… Instituzioen gelditasunaren aurrean. Halako egoerak askoz okerragoak dira langileak emakumeak edota gazteak direnean, egora larrituz, Luis Enriqueren kasuan bezala, pertsona migratzaileak edo arrazializatuak izanez gero. Begi bistakoa da egiten diren kontrolak nahikoak ez direla eta zehatzagoak behar direla izan batez ere Luis Enriquerenean bezala ordezkaritza sindikalik ez dutenen enpresetan.

ESK-k irmoki salatzen du Luis Enriqueren heriotza eta familiarekiko, kasua argitu dadin, gure konpromezua berresten dugu. Beste behin ere premiazkoa da lan istripu zein lan gaixotasunak osotasunean hartzea eta instituzioen exijitzen diegu behingoz honetan lanean hastea.

 

 

Lan osasunaren defentsan, antolatu eta aktibatu!

Azken hiru hamarkadetan patronalak lan-osasunari buruzko araudia behin eta berriz urratu ondoren, erakundeei eskatzen diegu lan-ikuskatzaileen kopurua handitzea, enpresak zigortu Irakurri

Erakundeen utzikeriaren aurkako ekimen sindikal berriak lan-osasunaren inguruan

Otsailaren 14an Bilbon egingo den protestan parte hartzera deitzen dugu, lan-osasunaren arloan patronalaren eta erakundeen gelditasuna zifra ikaragarriak salatzeko. Sindikatuok Irakurri

Lan-osasunari buruzko araudia betearazteko benetako neurriak eskatzen dizkiegu gobernuei

Gaur aurkeztu dugun 2023ko lan-ezbeharrei buruzko txostena irakurtzera animatzen zaituztegu. Txosten honek azken urteetako heriotza kopurua berresten du. Patronalak zigorgabetasun Irakurri

Nafarroa lan istripuetan liderra

Nafarroa lan istripuetan liderra dela salatzen dugu (horietako asko errepidean gertatzen dira) eta Nafarroako Gobernuari odol isurketa honekin amaitzeko neurriak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua