Txaloak eta aintzatespen-hitzak merezi izan genituen pandemian, baina orain lortu duguna lapurtu nahi digute.

 

Por la homologación en las contratas de limpieza de Osakidetza

 

Negoziazio-mahaiak 38 bilera egin ditu, eta dagoeneko enpresen borondatea zein den argi geratu da: ho-mologazioa kendu nahi digute. Homologazioa galtzeko arrisku larrian gaude. Hitzarmen berriaren negoziazioa 2018an hasi genuen, negoziazio erraza izango zelakoan, Osakidetzako langileekin homologatuta egoteak gai jakin batzuk akordio berrietara egokitzea baino ez baitzuen suposatu behar: 2012ko karrera profesionala, lanpostu hutsak betetzeko sistema zabalagoa eta bidezkoagoa, errelebo bidezko jubilazioa, Osakidetzako lang-ilentzat onartu berri dituzten baimen eta lizentziak, etab.

Baina ez negoziazio-mahaian, ez Batzorde Paritarioaren bileretan, enpresek ez dute hitzarmena eduki mini-moetan egokitu nahi izan. Homologazioak ez du esan nahi soilik Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien soldata-igoera berberak izatea. Homologazioa askoz gehiago da, osagarri berberak, lizentzia berak, lanaldiak luzatzeko aukera berberak, erretiratzeko erraztasun berberak eta abar izatea esan nahi du.

 

«  Enpresek homologazioa  kendu nahi digute  eta itxita daude ezer egokitzeko »

 

Egoera desblokeatu behar da

2015ean hitzarmen bat sinatu genuen, homologazio-hitzarmen bat, baina badirudi garai hartan homologazioak islatzen zituen baldintza horiek izoztuta utzi nahi diuztela, 2015eko errealitate estankoan. Enpresak malgu-tasunik gabe azaldu dira, eta mahaia blokeatuta dute. Badirudi blokeo hori Osakidetzak berak babesten duela, eta ez du erantzun egin dizkiegun bilera-eskaera desberdinei. Homologazioa kendu nahi digute eta itxita daude ezer egokitzeko. Azken hilabeteetako bilera guztietara etorri dira esanez ez dutela ezer berririk eskaintzeko. Eta eskaintzeko ezer berririk gabe hilabete asko daramatzagu.

Hilabete hauetan zehar, Osakidetzako lang-ileei senideei proba inbaditzaileetara laguntzeagatiko baimena aitortu zaie, 55 urtetik gorako gaueko langileei koefiziente murriztaileak aplikatu zaizkie, errelebo-kontratuagatiko jubilaziorako eskubidea izaten jarraitzen dute eta, hori gutxi balitz, karrera profesionaleko beste deialdi baterako akordio bat ixten ari dira, honetan ere kanpoan utziko gaituen deialdia. Karrera profesionaleko deialdi berri bat akordatzen ari da Osakidetzako langileentzat, eskabidea egiten den unean plantillak duen antzinatasunaren arabera arautuko dena. Irizpide hori defendatzen ari gara garbiketa-kontratentzat ere, eta enpresek blokeo-puntu gisa erabili dute, Osakidetzak mailaz igotzeko irizpide bakartzat antzinatasuna ez duela baliozkotzen aitzakiatzat hartuta.

 

Nahikoa da!

Homologazio printzipioa lapurtzen ari digute eta ezin dugu onartu!

Gero eta zeregin gehiago ditugu, gero eta azalera handiagoa garbitzea eskatzen digute gero eta maiztasun gehiagorekin. Baina gero eta langile gutxiago gaude, lanaldi txikia-goekin eta gero eta eskubide gutxiagorekin. Noiz arte eutsiko diogu?

Txaloak eta aintzatespen-hitzak merezi izan genituen pandemian, baina orain lortu duguna lapurtu nahi digute.

Atera gaitezen Hitzarmen berri bat eskatzeko mobilizazioetara, atera gaitezen mobili-zazioetara argi eta garbi esatera homologazioa ez dela ukitzen!

 

Mobilizazioak

  • Azaroak 25 Araba

  • Abenduak 2 Bizkaia

  • Abenduak 9 Gipuzkoa

  • Abenduak 15 mobilizazio orokorra Lakuan

 

LAB  UGT  CCOO  ESK

 

Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileek grebei ekin diete

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaile azpikontratatuek grebei ekin diete Bizkaiko Foru Aldundiko langileek dituzten soldatekin parekatzearen alde. Irakurri

Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko hitzarmen probintziala: berandu eta gaizki

Bost urtez hitzarmenik gabe egon ondoren, azkenean Gipuzkoako eraikinak eta lokalak garbitzeko probintzia-hitzarmena sinatu da. Akordio horrek ez ditu helburuak Irakurri

Correos oraindik ez dio Limpiezas J. Cordobari kontratua deuseztatu

Premiazkoa da jakitea nork ordaindu behar dituen garbitzaileei zor zaien soldatak. Correoseko arduradunen dimisioa eskatzen dugu eta helburuak lortu arte Irakurri

Osakidetzan garbiketa-aurreakordioa sinatu da. Langileek borroka luzearen fruitua jaso dute.

Hitzarmena 5 urtez izoztuta egon ondoren, eta 100 egun baino gehiagoko grebaren ondoren, Osakidetzak azpikontratatutako Garbiketako Langileen Hitzarmen Kolektiboaren aurreakordioa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10