Urriak 23, larunbatarekin, Sare Herritarrak manifestazioa deitu du Donostian “Ibilian-ibilian, etxerako bidean” lelopean. ESKk deialdi honekin bat egiten du.

 

 


ESK sindikatuak bat egiten du deialdi honekin eta bide batez gure afiliatu eta oro har jendartea animatu nahi ditugu parte hartzera. Pertsona guztien eskubideak errespetatu behar dira baita preso dauden pertsonena ere. Aste honetan 10 urte bete dira ETAk bere aktibitatea bukatutzat eman zuenetik. 10 urte ere Aieteko deklarazioa izan enetik eta ESKn jakin badakigu egindako bidea zaila, mingarria eta motelegia izan dela askotan baina baita ere guztiz beharrezkoa. Bakearen bide honetan tinko jarraitu behar dugu, elkarbizitzaren aldeko apustua inoiz baino beharrezkoagoa da eta horretarako ezinbestekoa da korapiloak behingoz askatzea.

Dispertsioarekin bukatu behar dugu bai, eta zentzu horretan sindikatuak txalokatzen dituen pausuak eman badira ere legea betetzearen aldarrikapena beste behin ere egin behar dugu, salbuespen lege guztiekin bukatu behar da behingoz. Ez dugu pribilegiorik eskatzen, legea bete dadin, besterik ez da gure eskakizuna.

Beraz urriaren 23an,elkarrekin, salbuespen legeekin bukatzea eta euskal presoak haien ibilbidea bete dezaten aldarrikatuko dugu. Ibili-ibilian, etxerako bidean.

 

#IzanBidea

 

Tortura eta tratu txarren aitortza Nafarroan

ESK sindikatuak Nafarroan torturak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonei egindako aitortza ospatzen du. Irakurri

Etxera bidea gertu ↗ ↙

ESK, beste behin ere, Bilboko kaleetan izango da urtarrilaren 7an, larunbatean, euskal presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatuz. Irakurri

Salbuespen espetxe-politikaren amaiera exijituko dugu berriro

ESK sindikatuak Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean larunbat honetan beteko dituen mobilizazioekin bat egiten Irakurri

'Ibilian-ibilian' ekimenarekin bat egiten dugu

ESK sindikatuak bat egiten du Sare-k antolaturiko 'Izan Bidea' dinamikaren barruan irailaren 29an hasi eta urriaren 2an bukatuko den 'Ibilian-ibilian, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5