Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak urriaren 1ean deitutako mobilizazioekin bat egin du ESK-k.
Urriaren 1a adinekoen eguna da; hori dela eta, Euskal Herriko pentsiodunen mugimendua kalera aterako da, eskubideak adinarekin ez direla iraungitzen argi eta garbi aldarrikatzeko.
ESK sindikatuak bat egiten du zaintza-sistema publiko baten aldeko mobilizazioekin eta adineko guztientzako tratu duin baten alde. Alde horretatik, gure apustua irmoa da pentsio-sistema publiko, unibertsal eta duin baten alde.
Pentsioen erreforma gauzatzeko azken txanpan gaude, asko dugu jokoan. ESKn argi daukagu gobernuak eta patronalak presionatzeko unea dela. Gure apustua mobilizazioaren bidea egitea da.
Erreformak baldintzatu
Hego Euskal Herrian, mobilizatzeko gaitasuna eta aukera dugu, Madrilen egingo diren erreformak baldintzatzeko, baita ere administrazioen aurrekontuak baldintzatzeko ere, administrazio horiek baitira adineko guztientzako zaintza-zerbitzu publiko duinetan inbertitzeko arduradunak.
- Bilbo 12.00 h udaletxea.
- Iruñea 12.00 h Baluarte.
- Gasteiz 18.30 h Artium.
- Donostia 12.00 h Alderdi Eder.
- Bergara 18.30 h San Martín Aguirre plaza.
- Eibar 12.00 h Untzaga plaza.
- Tolosa 12.00 h udaletxea.
- Ordizia 11.00 h plaza Nagusia
Pentsionistak Aurrera!!
1.080 euroko gutxieneko pentsioa Nafarroan orain!
Pentsio Sistema Publiko baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdiarekin bat
Euskal Herriko pentsiodunak: 5 urteko borroka eta lorpenak