“Desamparados"eko Jantoki Soziala itxi ondoren, Gasteizko Udaleko “Arquillos” Jantoki Sozialeko jankideen kopurua handitu da, 30etik 50era, baina ez langileen kopurua.

 

El Ayto. de Gasteiz debe reforzar el servicio del Comedor Social de Arquillos

 

Maiatzaren 14an langileen ordezkariek eta Adinekoen eta Haurren Gizarte Politiketako arduradunekin egindako bileran, erakundeek otordu-zerbitzuan 50 erabiltzailerentzako garbitzaile-zerbitzari bakarra gure ingurunean onartutako ratioen barruan sartzen zela adierazi zuten. Sukaldari ratioei buruz galdetuta, 60 erabiltzailekin sukaldari bat gehiago jarriko zutela adierazi zuten. Bilera horren ondoren,mahaikide-kopuruaren arabera eska daitekeen ratioaren berri eskatu zuen parte sozialak.

Ekainaren 30ean, enpresak Udala ematen ari den beste zerbitzu batzuekin alderatu daitekeen ratiorik ez dagoela erantzun du. Hala ere, badakigu CMASen (65 jankideentzako bazkariak eta afariak lekua du) Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak bi lagunekoak direla. Halaber, Adinekoen Gizarte Zentroetan, kanpora ateratako jantoki-zerbitzuekin, Udalak kontratuaren pleguan, 63. orrialdean, jantoki-zerbitzua bi profesionalekin ematea eta erabiltzaile-kopurua 30 pertsonatik beherakoetara jaisten denean, profesional bakar batek zerbitzua ematea derrigortzen du. Kontutan izan behar dugu Ariznabarra, Txagorritxu, Abetxuko, Lakua-Arriaga (40) eta San Martin (48) Adinekoen Gizarte-Zentroek Arquillos Jantoki Sozialean dituzten erabiltzaile kopuru bera edo txikiagoa dutela.

Udalak enpresa esleipendunei laneko ratioen eta zerbitzuaren kalitatearen antzeko zerbitzuen irizpideak eskatzen zaizkienak baino txikiagoak ezin ditu izan.

 

Kontratazio berria Arquillosen

Horregatik, ESKtik Arquillos Jantoki Sozialaren zerbitzua indartzeko pertsona bat gehiago berehala kontratatzea eskatzen dugu, Udalak berarentzat lan egiten duten gainerako enpresei eskatzen dizkien baldintzetara eta Eusko Jaurlaritzak derrigortzen dituen gutxieneko zerbitzuen ratioetara egokituz. Hori ez egiteak Arquillos Jantoki Sozialari gisa eman nahi zaion zentzua debaluatuko lukeela uste dugu.

 

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri

Baskonia-Maccabi partida bertan behera uztea exijitzen dugu

Ezin dugu onartu Palestinako herriaren genozidioa normalizatzen duen ekitaldirik eta Baskonia eta Maccabiren arteko saskibaloi partida bertan behera uztea exijitzen Irakurri

Asparrenako Udalaren lanpostuak baloratzeko proposamena deusestatzen dugu

Asparrenako Udalaren proposamena ez dugu onartzen, feminizatutako lanpostuei balio handiagoa kenduko liekeelako eta kontratazio berriak diskriminatu egingo liratekeelako, soldata txikiagoa Irakurri

Hitzarmen txarra Arabako okindegietarako

CCOO patronalarekin elkarlanean aritu da mobilizazioak saihesteko, eta ESK-k eta ELAk sektore oso prekario honetako lan-baldintzak hobetzeko egin dugun lana Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32