Salatu nahi dugu etxeko langile eta zaintzaileek inolako prestaziorik gabe jarraitzen dutela. Sektorearen egoera, COVID-19aren aurretik oso prekarioa zena, gaur egun jasanezina da.
Pandemian zehar etxeko eta zaintza lanak
Pandemian zehar etxeko eta zaintza lanen sektoreak inoiz ez bezalako babesgabetasun-egoera jasan zuen. Etxeko langile eta zaintzaileek lan egiten jarraitu behar izan zuten, birusetik babesteko inolako neurririk hartu gabe, ezta iristear zegoen prekarietatearen olatutik babesteko ere.
Pandemiaren hilabete gogorrenetan, 2020ko martxoan eta apirilean, emakume horietako askok beren enpleguak galdu zituzten, ez zuten inolako babesik izan administrazio publikoen aldetik eta ez zen neurririk hartu ezta planik garatu sektore feminizatu honen premiei erantzuteko.
Langile asko laguntzarik gabe
Gainerako sektoreentzako ezohiko neurrien aplikazioaren testuinguruan, hala nola soldatapekoei eta/edo autonomoei eman zitzaizkien langabezia-prestazioak, ezinbesteko ERTEak... Sektore honi begira hartu zen neurri bakarra aparteko subsidio bat izan zen. Diru laguntza hori eskatu zuten langileek, bai baldintzak betetzen zituztelako, bai dokumentazioa aurkeztea lortu zutelako, hilabete asko behar izan zuten kobratzeko. Emakume horietako askok ez zuten lehenbiziko subsidioa uztailera arte jaso, eta gehienek ez zuten SEPEren inolako erantzunik jaso.
Subsidioak 2020ko uztailaren 21era arte iraun zuen, eta ordutik aurrera ez du inolako luzapenik izan. Etxeko langile eta zaintzaileak funtsezko zerbitzua dira, eta, gainera, administrazioak betetzen ez dituen zaintza beharrak betetzen dituzte. Hala eta guztiz ere, bigarren mailako langileak izan dira beti, gainerakoek baino eskubide gutxiago dituzte, eta administrazioek ez dituzte kontuan hartzen ezta duintzen. Horren erakusgarri da neurririk hartu ez dela. Zer gertatzen da langile horiekin? Ez al dira salbuespenezko egoera bat pairatzen ari, gainerako enpleguak bezala? Haien lana ez al da funtsezkoa?
Eskubideen parekatzea
ESK-tik zera exijitzen dugu: parekatu daitezela behingoz etxeko eta zaintzako enpleguaren sektoreko lan-eskubideak gainerako sektoreekin. Emakume horien lana mespretxatzen jarraitzea aitzakia baino ez da, emakume langile horien lana eta eskubideak ez aitortzeko.
Etxeko langile eta zaintzaileen eskubideen gida deskargatu
Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa
Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aurreakordioa
Etxeko langileen erregimenaren erreforma ez da nahikoa
Etxeko langileen sektorearen erreforma: ez informaziorik, ez parte-hartzerik
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5