Gida honek tresna bat izan nahi du eskubideak bermatzeko eta baita ere etxeko langileen eta zainketen sektorea ikusaraztarazteko.

 

Etxeko langile eta zaintzaile eskubideen gida

 

Gida deskargatu

 

Ekainaren 16an 10 urte bete dira LANEk etxeko langile eta zaintzaileei beste edozein langileren aitortza onartu zienetik, 189. hitzarmena eta hura osatzen duen 201. gomendioa onartuta.

Espainiako Estatuak, gaur egun, hitzarmena berretsi gabe jarraitzen du, eta egoera luzatu besterik ez du egiten, berrespena atzeratuz eta nazioarteko akordio hori urratuz. Berrespena berriro ere atzeratu du Madrilgo Gobernuak, 2022ra arte. Era berean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ez dute neurririk ezarri sektoreak beste langileen aldean pairatzen duen desparekotasunei aurre egiteko.

 

Etxeko langile eta zaintzaileen gida

Hala, efemeride hau aprobetxatu nahi izan dugu, alde batetik, sektore honen egoera berriro ere salatzeko, bai erakundeen esparruan, bai lan esparruan. Eta, bestetik, ESKren etxeko langileen eta zaintzaileen lan-eskubideen gida aurkezteko. Gida honek beste tresna bat gehiago izan nahi du, baina, aldi berean, modu bat da sektoreari merezi duen garrantzia emateko eta ikusarazteko ikuspegi sindikaletik ere. Gure ustez, tresna eraginkorra da emakume langileen lan-eskubideak borrokatzeko eta aldarrikatzeko.

Etxeko langile eta zaintzaileen sektoreak ez du merezi duen aitortza inoiz jaso. Gainerako sektoreekiko "desparekotasun" guztiak gorabehera, eta araubide berezi baten barruan dagoen arren, gogoan izan behar dugu sektorea araututa dagoela, badaudela lan-eskubideak —gutxi izanagatik ere—, eta eskubide horiek errespetatu egin behar direla.

 

 

Langileen egoera

Erregimen bereziaren barruan daude, bai gizarte-segurantzan, bai lan-araudian.

2020. urtean etxeko eta zaintzako 34.754 langile zeuden alta emanda EAEn eta Nafarroan. Horrek esan nahi du %2,6ko enplegu-galera egon dela, aurreko urtearekin alderatuta (950 alta gutxiago). Badakigu datu horren atzean ezkutuko ekonomia asko ezkutatzen dela; %40 inguru, Eusko Jaurlaritzaren 2011ko ikerketa baten arabera.
Datu horrek islatu egiten ditu sektorean egiten diren zereginak/funtzioak: Batez ere zaintza lana, eta, ehuneko handi batean, gehienetan bakarrik bizi diren mendeko pertsonen zaintza.

Gaur egun zeregin horiek arautzen dituen legea diskriminatzailea dela diogu, alde batera uzten baititu gainerako sektoreentzat baztertzea ezinezkoa izango liratekeen eskubideak:

  • Asteko lanaldia 40 ordutik gorakoa izatea ahalbidetzen du.

  • Ez dago langabeziarik enplegua galdu ondoren

  • Kaleratzeagatiko kalte-ordainak gainerako langileen 33 egunak baino gutxiago dira, 20 egun besterik ez. Eta langilea hiltzen bada edo egoitzan sartzen badute, eta azken hori oso ohikoa da, ez dute lan egindako denbora kontuan hartzen, eta hilabete bakarreko soldatako kalte-ordaina ezartzen dute, 20 urtez lan egin badu ere.

  • Etxeko langile egoiliar izateko aukera ematen du, inolako harremanik gabe, eta ikus daiteke 1.000 €-ren truke langile bat edukitzeko aukera dagoela, atseden hartzeko eskubidea kontrolatu gabe (12 ordu lanaldien artean, ez da betetzen).

Bestalde, sektoreko langileek etengabe eskatu behar dituzte eskubideak:

  • Eguneroko atsedena (2 ordu) eta asteroko atsedena, 48 ordu jarraitukoa.

  • Egunean 10 ordu baino gehiagoko lanaldirik ez.

  • Osakidetzak eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak ez onartzea laneko istripuak eta lanbide-gaixotasunak.

 

Etxeko langile eta zaintzaileak ESKn

Sektore honetan dagoen prekarietate- eta esplotazio-indize handiaren ondorioz, gure Ekintza Sindikala bideratu egin dugu administrazio publikoei eskatzera kontrol eta inplikazio handiagoa izan dezatela etxeko eta zaintza lanetan ematen diren lan-baldintzak hobetzeko, duintzeko eta babesteko.

ESK-k uste du langileen (gehienak emakumeak) eta enplegatzaileen arteko lan-harremana hasten den unetik, Lanbidek eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bitartekotza-agentzia publikoak diren aldetik, rol aktiboa izan behar dutela; izan ere, hala ez egiteak emakume langile horien prekarietatea eta esplotazioa besterik ez du sustatzen, agentzia piraten esku utziz. Sektorearen egungo egoerak agerian uzten du erakundeek utzikeria jarrera dutela zaintza lanen inguruko beharrezko estaldura bermatuko duten gizarte-zerbitzuak bermatzeko betebeharrean. Sistema kapitalistak bizkarra ematen dio mendeko izakiak garelako egitateari; gure gorputzek mugak dituzte eta sistemak ez du euren zaurgarritasuna kontuan hartzen, eta, beraz, ez ditu onartzen gorputz zaurgarri horiek mantentzeaz arduratzen diren lanak. Ondo dakigunez, lan horiek gehienbat emakumeek egiten dituzte, patriarkatuak lanaren sexu-banaketan ezarritako rolaren ondorioz. Sistema kapitalistak eta ideologia neoliberalak, heteropariarkatuarekin aliantza argia eginda, oinarri dute emakumeek egiten duten etxeko zaintza-lana eta lan erreproduktiboa, ikusezin bihurtzen baitute eta, kasurik onenean, gaizki ordainduta baitago. Erabateko diskriminazio-egoera horrek ahalbidetzen eta sostengatzen ditu etxeko langileen lan-harremanetako desparekotasunak.
Sektore bereziki prekarizatua da, eta mota guztietako abusuak gertatzen dira; bereziki, egoiliar gisa lan egiten duten emakumeen eta emakume migratzaileen artean. Kolektibo horietan, prekarizazioa muturrekoa da, eta haienak baitira gehien urratzen diren eskubideak.

Beraz, beharrezkoa da administrazioen inplikazioa, alde batetik, lan-harremanen behatzaile gisa, eta, bestetik, herritarren beharrei erantzutera bideratutako kalitatezko zerbitzu publiko batzuen bermatzaile gisa.Era berean, pentsaezina da sektore feminizatu honetan edo beste batzuetan aldaketak egitea, egoera ikuspegi feministarekin aztertzen ez bada.

 

Etxeko langile eta zaintzaileak pandemian

COVID-19ak ondorio oso larriak utzi ditu gure lan-merkatuan, baina sektore honetan okerrera egin du emakume langileen egoerak, ez bakarrik konfinamendu-aldian, baizik eta ondoren ere, emakume asko egoera oso zaurgarrian utzi baititu egoera arintzeko neurririk hartu ez delako.

Etxeko lanen eta zaintzaren sektoreak, pandemian zehar, inoiz ez bezalako babesgabetasun-egoera pairatu zuen. Etxeko langile eta zaintzaileek beren lanak egiten jarraitu behar izan zuten, inolako neurririk hartu gabe, ez birusetik ez inguruan zuten prekarietatetik babesteko.

Pandemiaren hilabete okerrenetan, 2020ko martxoan eta apirilean, emakume horietako askok beren enpleguak galdu zituzten, ez zuten inolako babesik izan administrazio publikoen aldetik eta ez zen neurririk edo planik garatu sektore feminizatu honen premiei erantzuteko.

Inolako igarobaimenik gabe mugitzen egon dira. Ez zaie norbera babesteko ekipamendurik eman, eta ez da COVID-19aren aurkako protokoloekin jardun (kontratatzaileek informazio hori guztia ezkutatzen dute).

Salatu nahi dugu, halaber, beste behin ere, etxeko langile eta zaintzaileek inolako prestaziorik gabe jarraitzen dutela enplegua galdu/eten ondoren, eta sektorearen egoera, COVID-19 iritsi aurretik oso prekarioa bazen, orain jasanezina dela.

Gainerako sektoreetarako ezohiko neurrien ezarpenaren testuinguruan, hala nola soldatapeko pertsonei eta/edo autonomoei emandako langabezia-prestazioak, ezinbesteko ERTEak… sektore honi dagokionez hartu zen neurri bakarra aparteko subsidioa izan zen.

Diru laguntza hori eskatu zutenek, bai baldintza "bereziak" betetzen zituztelako, bai dokumentazioa aurkeztea lortu zutelako, hilabete asko itxaron behar izan zituzten kobratzeko.

Kasurik onenean, emakume horietako askok ez zuten lehena sorospena uztailera arte jaso, eta gehienek ez zuten inolako erantzunik jaso SEPEren aldetik.

Subsidioak 2020ko martxotik uztailaren 21era arte iraun zuen, eta ordutik aurrera ez du inolako luzapenik izan. Etxeko langile eta zaintzaileak funtsezko zerbitzua dira, eta, gainera, administrazioak betetzen ez dituen zaintza-beharrak betetzen dituzte. Zer gertatzen da langile hauekin? Ez al dira, gainerako enpleguetan bezala, salbuespenezko egoera bizitzen ari? Haien lana ez al da funtsezkoa?

Exijitzen dugu behingoz parekatu daitezela etxeko eta zaintzako enpleguaren sektoreko lan-eskubideak gainerako sektoreekin.

 

ESK etxeko eta zaintzako langileekin

Ondorioz, ESK-k kolektibo hau sindikatuaren barruan egituratzeko konpromisoa indartuko du. Langile hauek sortutako antolakundeekin daukagun harreman estua are gehiago indartuko dugu.

Eta emakumeok lan-merkatuan jasaten ditugun eskubide-urraketa horiek guztiak salatzen eta aldarrikatzen jarraituko dugu, are gehiago etxeko eta zaintza lanak egiten ditugunean. Bertan uzten baikaituzte administrazioek eskubiderik gabe, eta horiek aitortzea zailtzen digute, ekintza ezaren bidez, eta neurri zehatzik gabeko politika husten bidez.

 

Madres Mercedariaseko zentroa mantentzeko eta lan-baldintzak hobetzeko akordioa

Orozkoko Madres Mercedarias de Ibarra enpresako langileek akordioa lortu dute, itxiera saihesteko eta langile guztien enpleguari eustea bermatzeko. Irakurri

Bizkaiko egoitzen hitzarmenaren aurreakordioa

Badakigu langileen borrokak eragin duela hobekuntza horiek lortzea, baina ESK-tik uste dugu borroka horrek sindikatu gehienen batasunarekin egin behar dela. Irakurri

Etxeko langileen erregimenaren erreforma ez da nahikoa

Berriro ere, Gobernu honek etxeko eta zaintzako langile guztientzako eskubide guztiak aitortzeko galdu duen aukera historikoa sentitzen dugu. Irakurri

Etxeko langileen sektorearen erreforma: ez informaziorik, ez parte-hartzerik

Lan Ministerioak uko egin dio ESKrekin eta etxeko langileen erakundeekin biltzeari sektore horren lege-erreformaren berri emateko, langile horiei beren baldintzak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua