ESK sindikatua Zaldibarreko zabortegian Joaquin Beltranen bilaketa lanak berta behera uztearen kontra dago.

 

Fin de la búsqueda de Joaquín Beltrán en el vertedero de Zaldibar

 

Gaur goizean jaki dugu Eusko Jaurlaritzak bertan behera utziko duela orain dela 15 hilabete Zaldibarreko zabortegian lanean ar zelarik desagertutako Joaquin Beltranen gorpuaren bilaketa.

2020.eko otsailaren 6an Zabortegiko istripuaren berri izan genuenetik amorru eta haserrez beteta Urkullu Lehendakaria buru den Eusko Jaurlaritzaren gehiegikeria eta harrokeria jaso ditugu.

Lehendakariak, giza hondamendia eta ekologiko hau gertatu zenetik beste leku batera begiratzea eta bere ardurak ekiditea baino ez du egin.

Behin eta berriz esango dugu nekatu barik, langileok, gure etxeetara bizirik eta osasuntsu bueltatzeko eskubidea dugu eta gure bizitzak haien interes ziztrinen gainetik daude.

 

Erantzukizunak argitzea

Duela 15 hilabete Zaldibarren gertatutakoa eta gero Joaquin Beltranek desagertua jarraitzen du, zabortegian lurperatuta. Ez zabortegia kudeatzen duen enpresak Veter Recycling, ez Eusko Jaurlaritzak ezta Alberto eta Joaquinen osasuna eta bizitzak babesteko ardura zuten entitateek, bi langileak etxera bueltatzeko izan ez duten heinean gutxienez, behingoz, Joaquinen gorpua berreskuratu beharko lukete.

15 hilabete pasa eta gero inork ez du gertaera dramatiko honen ondorioak beregan hartu. Enpresaren zuzendaritzak justiziaren aurrean egoteko ordua da eta guztiz beharrezkoa da ere Eusko Jaurlaritzak bere ardura politikoari aurre egitea, haien politikek posiblea egin bait dute ezbeharra hainbat urteetan araudiaren ez betetzea onartu dutelako.

 

Kasua itxi

Zoritxarrez, gure ustez, enpresa zein administrazioen jokaera ikusita zabortegiaren itxierak hondamendi honen itxiera ere nahi duela izan, gertatutakoaz ahazteaz bilatu nahi dute baina hori, argi eta garbi esaten diegu, ez da gertatuko.

Ardura politikoagatik, duintasunagatik baina batez ere gupidagatik eta familia zein gizarteari zor dioten errespetuagatik Joaki aurkitu arte bilaketa lanak mantendu behar dituzte.

 

#ZaldibarArgitu

 

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri

Prebentzio Legea: 30 urte geroago patronalak araudia bete gabe jarraitzen du

Enpresen % 80k ez duela prebentzio-araudia betetzen 30 urte indarrean egon ondoren salatzen dugu. Neurri zehatzak proposatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari basogintzako Irakurri

Gaixotasun arrunten arretaren pribatizazioari ez

Osakidetzak eta Osasunbideak mutualitateei gaixotasun arrunten artapena ez pribatizatzeko eskatzen diegu. Jadanik CCOO, UGT, CEPYME eta CEOE-k adostu dute langileen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14