Gure lanaren arriskua ez da Lehen Hezkuntzako irakasle batena baino txikiagoa, beraz, zergatik utzi gaituzte alde batera? Euskaltegietako langileak ez gara ikustezinak eta geure lekua eskatzen dugu.
Zergatik tratatzen gaituzte bigarren mailako irakasleak bagina bezala? Zergatik ez dugu txertorik, irakaskuntzan diharduten beste guztiekin batera?
Benetan azpimarratzekoa da gizarte honetan betetzen dugun funtzio soziala eta halaber, ukaezina da euskalduntze prozesuan egiten ari garen lana euskaltegiak sortu zirenetik, orpoz orpo gure ikasleekin eguneroko lana eginez eta haiekiko harreman zuzena bultzatuz Euskal Herriko txoko guztietan zehar.
Milaka lagun pasatzen dira egunero gure zentroetako ikasgeletatik eta zorrotz betetzen ditugu pandemia honek eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak.
Gure lanaren arriskua ez da Lehen Hezkuntzako irakasle batena baino txikiagoa, beraz, zergatik utzi gaituzte alde batera? Euskaltegietako langileak ez gara ikustezinak eta geure lekua eskatzen dugu.
Txertaketa orain! Diskriminaziorik ez!
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24