Martxoaren 3an 45 urte beteko dira Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda hil zituztenetik.

 

3 de marzo 2021 Martxoak 3 2021 Vitoria Gasteiz zaintza oroimena eta borroka

 

 

45 urte geroago, oroimenak bizirik dirau Gasteizen, belaunaldiz belaunaldi pasatuz gizarte-justiziaren, antifaxismoaren eta klase-borrokaren balioak, frankistek irudi kolektibotik ezabatu nahi izan zituztenak.

45 urte geroago, harrotasunez, ozen eta argi esan dezakegu borroka eta elkartasunaren idealak ezabatu ez izateaz gain, Gasteizen ez dela inoiz martxoaren 3 bat egongo, non gertatutakoa gogoratuko ez dugunik eta une bakoitzeko borrokak erdigunean jarriko ditugunik.  Zalantzarik gabe egin dezakegun omenaldirik onena da.

 

Zaindu egin gintuztelako, zainduko ditugu

Testuinguru honetan, aurten ELA, LAB, ESK  eta STEILAS sindikatuek deitutako mobilizazioek honako leloa izango dute: "Zaintza, oroimena eta borroka. Zaindu egin gintuztelako, zainduko ditugu".

Martxoaren 3ko biktimen elkartearen omenaldia 18: 00etan egingo da, martxoaren 3ko Plazan, eta manifestazioa 18:30ean aterako da handik, Foru Plazan amaituz.

Aukeratutako leloak gogora ekarri nahi ditu zaintza-lanak, funtsezkoak baitira bizitzari eusteko, COVID-19aren pandemiak erakutsi duen bezala, kapitalismo heteropatriarkalak prekarietatera eta esparru pribatura baztertu dituen bitartean.

 

Zerbitzu publikoak erdigunean

Erdigunean jarri nahi dugu zerbitzu publiko hobeak garatzeko premia, bai osasunekoak, zaintzakoak, bai hezkuntzakoak, eta horien guztien lan-baldintzen hobetzea aldarrikatu nahi dugu. Hobekuntza horiek aldarrikatzen dituzte ere zerbitzuetako langileek, batez ere emakumeak eta, askotan, emakume migratuak. Pandemiaren hasieratik ari dira borrokan, agerian gelditu baita azken hamarkadetan pairatu ditugun gobernu neoliberalen abandonua eta erantzukizun-falta.

Horregatik, aurten, uzten gaituzten 1976ko martxoaren 3ko protagonista guztiak gogoratzeaz gain, zaintza-sistema publiko baten aldeko borroka aldarrikatu nahi dugu.

Ez dugu amaitu nahi San Frantzisko Eliza Memorial bihurtzeko prozesuari buruzko gure ezinegona helarazi gabe. Aldebakarreko prozesua da, non ez duen euskal gehiengo sindikalak parte hartu. Propaganda politikoko ekintza bat dela uste dugu, prozesu horretan parte hartu duten administrazioak beraiek baitira langileen eskubideak egunerokotasunean gaitzesten dituztenak.

Gasteizko kaleak berriro beteko ditugu martxoaren 3an, guk ez baitugu ahazten.

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez!

Ama presoentzat eta haien haurtxoentzat tratu egokia. Tratu krudelik ez! 2026 azaroak 03 Araba ESI-k ama presoei eta haien haurtxoei… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52