Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuezeko espetxean, eta orain, 3 urte betetzean, amarengandik eta aitarengandik banatzera behartu dute. Haurren eta haien gurasoen eskubideak bermatuko duen espetxe-erregimena aplikatzea eskatzen dugu.
Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuezeko espetxean. Aita eta ama bertan ditu preso. 2021eko martxoan, Iratik 3 urte beko ditu. Espainiar legediak agintzen du Iratik 3 urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar duela.
Irati eta bere gurasoen eskubideak bermatzeko, eta sakabanaketak ezartzen dituen arriskuak saihesteko, honako oinarrizko neurriak eskatzen ditugu:
- Prestatzea Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna, zein haurren eskubideak errespetatuak izan daitezen; hau da:
- Modulu mistoa zabaldu dezaten Zaballako espetxean.
- Euskal Herriko espetxeen menpeko pisuak irekitzea, erregimen irekikoak.
- Modulu mistoa zabaldu dezaten Zaballako espetxean.
- Irati eta gurasoak Zaballako espetxera ekartzea.
Azken finean eskatzen duguna da espetxe bizitzak haurren zein gurasoen eskubideak errespetatuko dituen araudia aplikatzea.
Otsailak 6 mobilizazioa
'Jira eta bira' 17:30etan Bilboko Arriagatik.
Sakabanaketaren amaiera ospatzen dugu
Pozik gaude presoen sakabanaketaren amaierarekin, 3 hamarkadatako bidaia amaigabeen, istripuen, 1.000 zauritu baino gehiagoren eta 16 hildakoen ondoren. Adiskidetzeko bidean…
Irakurri
Tortura eta tratu txarren aitortza Nafarroan
ESK sindikatuak Nafarroan torturak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonei egindako aitortza ospatzen du.
Irakurri
Etxera bidea gertu ↗ ↙
ESK, beste behin ere, Bilboko kaleetan izango da urtarrilaren 7an, larunbatean, euskal presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatuz.
Irakurri
Salbuespen espetxe-politikaren amaiera exijituko dugu berriro
ESK sindikatuak Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean larunbat honetan beteko dituen mobilizazioekin bat egiten…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5