Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ehunka langileri alta ematen ari die, azterketa medikorik egin gabe.

 

Altas sin evaluar en la revisión médica tras baja de 12 meses en la Seguridad Social INSS

 

Iraupen luzeko bajen prozesuetan, egoera horretan dagoen pertsona 12 hilabetera iristen denean, beharrezkoa da GSINren kargurako ebaluazio mediko bat gainditzea, bajaegoera horren luzapena zehazteko edo langilea altan jartzera behartzeko.

 

Azterketarik gabe

GSINek talde horri aurrez aurreko mediku-azterketarik ez egitea erabaki du, eta, horren ondorioz, ehunka langileri automatikoki alta ematen ari zaie, behar bezala baloratu gabe eta beren eskubideak gauzatu gabe.

GSINren aldetik, jokabide arduragabea dugu; izan ere, langileen osasun-egoera edozein dela ere, oraindik tratamendu medikoa behar duten edo sintoma desberdinengatik edo biengatik lana egin ezinik jarraitzen duten langile askori ematen zaie alta.

 

Osakidetzak ez ditu bere datuak partekatzen

Egoera hori larriagotu egiten da Osakidetzaren aldetik ez direlako langileen datu eta txosten guztiak GSINren datu-basera iraultzen ari, ezta formatu fisikoko paperik, txostenik eta emaitzarik ematen ere, ondoren GSINk jasotako alta-erabakiaren aurkako errekurtsoa jarri ahal izateko, eragindako langileei defentsa-gabezia ikaragarria eraginez.

Ezinbestekoa da Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari eta Osakidetzari behar adina langile eta baliabide ematea, kolapso administratiboari aurre egin ahal izateko. Irtenbidea ez da izango zerbitzuak emateko ezintasunean jarraitzen duten eta, gainera, laguntza medikorik gabe uzten zaizkien langileei alta ematea.

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak… Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko… Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez… Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15