7 neurri proposatzen ditugu 2021eko euskal aurrekontuak aberastasuna banatzera, zerga-sistema progresibora, zerbitzu publiko bermatuetara eta desberdintasunaren, pobreziaren eta bazterketaren aurkako borrokara bideratzeko.
7 neurri
- Zerbitzu publikoak garatu.
- Zaintza lanen (zahar egoitza, eguneko zentro, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egoitza-elkarte, adintxikikoen bizileku eta etxez etxeko zerbitzuak), osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoek (hezkuntza publikoa, osasungintza…) azpikontrataturiko zerbitzuen (garbiketako, hezkuntzako monitoreak, jantokietako langile-hezitzaileak...) eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, langile guztien subrogazioa eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz. Esparru hauetako lan baldintzak langile publikoen lan baldintzekin parekatzea. Horretarako beharrezko partidak bideratzea.
- BPGaren %6 hezkuntzara bideratzea. Hezkuntza publiko, euskaldun, plural, laiko, doakoa eta aniztasuna integratuko dituena ardatz izango duen euskal hezkuntza sistema propio eta inklusibo bat berma dadin.
- BPGaren %7 osasungintzara bideratzea.
- Zaintza lanen (zahar egoitza, eguneko zentro, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egoitza-elkarte, adintxikikoen bizileku eta etxez etxeko zerbitzuak), osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoek (hezkuntza publikoa, osasungintza…) azpikontrataturiko zerbitzuen (garbiketako, hezkuntzako monitoreak, jantokietako langile-hezitzaileak...) eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, langile guztien subrogazioa eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz. Esparru hauetako lan baldintzak langile publikoen lan baldintzekin parekatzea. Horretarako beharrezko partidak bideratzea.
- Zaintza eredua aldatu eta jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko administrazioek 10.000 lanpostu sortzea eta horretarako beharrezko partidak bideratzea.
- Pobrezia eta bazterketa sozialaren kontrako HELean planteaturiko neurriak.
- DSBEa eta EBa gutxieneko soldataren %100a.
- Etxebizitza eskubidea.
- DSBEa eta EBa gutxieneko soldataren %100a.
- 1080 eurotako gutxieneko diru-sarrera erretiroa hartua duten pertsonentzat.
- Pentsioak 1080 arte osatzeko neurriak hartu/partidak bideratu.
- Pentsioak 1080 arte osatzeko neurriak hartu/partidak bideratu.
- 1200 euroko gutxieneko soldata / 35 orduko gehienezko lanaldia sektore publikoko azpikontrata guztietan bermatzea.
- Proposamen honek suposatzen duen gastu igoera guztia eta testuinguru honetan sortuko den zor publiko guztia errenta altu, kapital-errenta eta enpresen irabazien gaineko zergen kontura izatea:
- Aberastasunaren jabetza zergapetzea: Gaur egun, aberastasunaren gaineko fiskalitatea hutsala baino ez da, eta, beraz, premiazkoa da aberastasun metatuaren gaineko zerga eraginkorra izatea. Helburua: baliabide publikoak berreskuratzea, aberastasun handiei presioa eginez.
- Berehala, errekargu espezifiko bat ezartzea, progresiboa izango dena eta %1 eta %10 artekoa.
- Zerga aldatzea: ondarearen gaineko zergaren tarifa bikoiztea; hobariak kentzea eta salbuetsitako gutxienekoa 350.000 eurotan kokatzea. Zerga honen eta PFEZren zerga osoaren muga ezabatzea.
- Berehala, errekargu espezifiko bat ezartzea, progresiboa izango dena eta %1 eta %10 artekoa.
- Sozietateen gaineko zerga: lortutako etekinen arabera ere ordaindu behar dute enpresek.
- Zergaren kenkari eta pizgarri fiskal guztiak ezabatzea.
- Zerga tasa %35era igotzea.
- Errekargu berezi bat ezartzea Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean, 2019ko irabazien %20koa.
- Zerga erabiltzeari uztea lurraldeen arteko lehia fiskala elikatzeko, eta zerga-paradisuen eta etekinen desbideratzearen aurkako borroka gogortzea.
- Zergaren kenkari eta pizgarri fiskal guztiak ezabatzea.
- PFEZ progresiboagoa:
- Kapitalaren tarifa espezifikoa kentzea, errenta-iturri guztiek tratamendu bera jaso dezaten eta karga progresiboko eskala berari lotuta egon daitezen.
- Zergaren progresibitatea handitzea, gehieneko tasa marjinala % 60ra igoz eta tarifa-tarteen kopurua handituz.
- Kapitalaren tarifa espezifikoa kentzea, errenta-iturri guztiek tratamendu bera jaso dezaten eta karga progresiboko eskala berari lotuta egon daitezen.
- Oinarrizko produktuei BEZa murriztea eta luxuzko produktuetan BEZa handitzea.
- Zerga-arloan erabakitzeko eta ezartzeko gaitasun osoa aldarrikatzen dugu.
- Aberastasunaren jabetza zergapetzea: Gaur egun, aberastasunaren gaineko fiskalitatea hutsala baino ez da, eta, beraz, premiazkoa da aberastasun metatuaren gaineko zerga eraginkorra izatea. Helburua: baliabide publikoak berreskuratzea, aberastasun handiei presioa eginez.
- Administrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa bermatu.
Mobilizazioak
Abenduaren 13an manifestazioak 12:00etan.
- Donostia: Alderdi Eder.
- Gasteiz: Andra Mari Zuria.
- Bilbo: Eusko Jaurlaritza.
Eusko Jaurlaritzaren 2021eko aurrekontuen aurkako protesta
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak arbuiatu egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua eta otsailaren 11rako mobilizazioa deitu du Gasteizen.
Irakurri
A-13 kalera! Ondasuna banatu, zerbitzu publikoak garatu
Aberastasuna banatu, zerbitzu publikoak garatu eta eskubideak bermatu. Aurrekontu sozialak, parte-hartzaileak eta subiranoak. Abenduaren 13an manifestazioak Donostian, Gasteizen eta Bilbon.…
Irakurri
Pobrezia eta bazterketa, Giza Eskubideen inguruko arazoa
Berriro diogu Euskadin pobrezia-, bazterkeria- eta desberdintasun-egoerak prebenitzean eta behar zehatzei erantzutean oinarritutako gizarte-babeseko sistema bat lantzeari eta sustatzeari.
Irakurri
EAEko 2021.eko aurrekontuetarako ezinbestekoak diren 7 neurri
7 neurri proposatzen ditugu 2021eko euskal aurrekontuak aberastasuna banatzera, zerga-sistema progresibora, zerbitzu publiko bermatuetara eta desberdintasunaren, pobreziaren eta bazterketaren aurkako…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4