ESK, ELA, LAB, STEILAS, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, CNT eta EHNE Bizkaia sindikatuok elkartasuna adierazi eta mobilizaziora deitzen dugu azaroaren 21erako, 12:00etan, EAEko herri eta hirietan.

 

Solidaridad euskadi sahara Guerguerat euskal herria elkartasuna

 

Azaroaren 13an (ostirala), Marokoko Indar Armatuek nahita urratu zuten 1991tik indarrean zegoen eta gatazkan dauden bi aldeek adostutako Su-Eten Akordioa. Marokoko Erresumak indar militarrak bidali zituen Guerguerateko legez kanpoko pasabidearen ekialdera, hiru arrailen bidez, duela lau astetik bertan manifestazioak egiten ari ziren zibil sahararrengana.

Mobilizazio horiek 2001ean Marokok Guerguerat-en legez kanpoko arrakala ireki zuela salatzen zuten, Nazioarteko Zuzenbidea urratuz. Nazio Batuen oniritzia duen Bake Akordioan (1988) eta Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko akordio militarretan jasotzen den bezala, Marokoko harresi militarrean ezin da pasabiderik ireki.

Marokoko indarren erasoaldiaren aurrean, Fronte Polisarioak bidezko defentsa egin zuen saharar biztanleria zibila babesteko. Eraso honek Marokoko harresian zehar liskar batzuk hasi zituen, 29 urteren ondoren berpiztu den gerra bat deklaratuz.

Sindikatuok hurrengoa adierazi nahi dugu:

  • Herri sahararrarekiko eta haren legezko ordezkari den Fronte POLISARIOarekiko zalantzarik gabeko elkartasuna BERRESTEN dugu.

  • Marokoko Erresumari egozten diogu 1991ko Su-Etena apurtu izana, eta eremuan sortu den eta Magrebeko eskualde osora zabal daitekeen ezegonkortasunarekiko ERANTZUKIZUNA ere.

  • MINURSO eta Nazio Batuak inguru horretan segurtasuna mantentzeko eta azaroaren 13ra arte modu baketsuan manifestatzen ziren saharar herritarrak babesteko gai ez direla ADIERAZI nahi dugu, bai eta azken 45 urteetan ezer egin ez dutela.

  • Espainiako Gobernuari eskatzen diogu bere gain har dezala deskolonizatzeke dagoen Afrikako azken lurralde ez-autonomoarekiko erantzukizuna, eta gida dezala, MINURSOrekin batera, saharar herriaren autodeterminazio-eskubidea AITORTZEN duen erreferenduma berehala egiteko ekimena.

Era berean, herri sahararra bere kausa legitimoari irtenbidea bilatzeko bakea eta elkarrizketa nahi dituen herria dela azpimarratzen dugu. Herri nekatu, zapuztu eta gogaitu bati ezartzen zaion guda berri bat da hau, 45 urte hauetan bete gabeko hamaika promesa jasan behar izan dituena. Egun hauetan gertatutakoa, errespetatu gabeko konpromisoen eta Marokoko Erresumak Akordioei eta Nazioarteko Zuzenbideari, behin eta berriz, eragindako urraketen aurrean, nazioarteko komunitateak duen axolagabekeriaren erakusgarri besterik ez da.

 

Elkartasuna Euskal Herritik

Euskal Herria herri solidarioa izan da beti saharar herriarekin eta bere borrokarekin. Sindikatuak hala adierazi dugu ere askotan, eta beste behin ere, ez dugu herri sahararra bakarrik utziko eta bat egiten dugu sahararekin elkartasun euskal mugimenduak deitutako mobilizazioekin, hilaren 21an, 12:00tan, Euskal Autonomi Erkidegoko herri eta hiriburuetan.

 

ELA, LAB, STEILAS, ESK, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, CNT, EHNE Bizkaia

 

Palestinaren aldeko ekarpen solidarioa egin ezazu

Palestinaren aldeko ekarpen ekonomiko solidarioa egitera animatzen zaitugu, proiektu humanitarioak bultzatzeko eta Netanyahu Nazioarteko Zigor Auzitegira eramateko. Palestina libre! Irakurri

Geldi dezagun genozidioa Palestinan!

Estatu mailan antolatu diren urtarrilaren 20ko mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioaren aurka eta armen merkataritzaren amaiera Irakurri

Palestinaren aldeko eta haren genozidioaren aurkako manifestazioa Iruñean

Abenduaren 30ean Iruñean egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu. Hauek dira gure eskakizunetako batzuk: su-etena, blokeoa kentzea, zerbitzuak eta eskubideak Irakurri

Herri palestinarraren sarraskia gelditu behar da orain!

ESK-k bere afiliazioa eta herritarrak animatu nahi ditu Euskal Herriko elkartasun internazionalistaren mugimenduak deitutako mobilizazio guztietan parte hartzera. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5