Covid-19aren ondorioz jarduera ekonomikoa nabarmen murriztu da, baina 2019ko lan-istripu hilgarrien kopurua gainditu dugu. Pandemiak inoiz baino argiago erakutsi du osasuna sistema ekonomikoaren 'albo kaltea' dela.

 

Muertes en accidente laboral en euskal herria 2020

 

Azaroan gaude, urtea oraindik bukatu barik dago eta dagoeneko 53 pertsona behintzat zendu dira lan istripu baten ondorioz Hego Euskal Herrian. Horien artean Joaquin dugu Joaquin, oraindik ere bere gorpua Zaldibarko zabortegian jarraitzen du lurperatua. 53 lagun horietaz gaintatik aparte, hainbat eta hainbat langile gaixotu edo zendu dira Covid-19a dela eta. Lan ezbeharren datuak urtetik urtera okerragoak direla salatu nahi dugu eta enpresen eta gobernuen aldetik ez dugu funtsezko aldaketarik ikusten.

Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak onartezinak dira. Gaur egun nahikoa baliabide daude, bai pertsonalak zein baliabide teknikoak, baliabide tekniko eta/edo giza baliabide nahikoak daude horiek saihesteko, baina kostu ekonomikoa dute, eta enpresek eta patronalak ez dute prebentzioan inbertitu nahi. Produktibitatea lehenesten dute beti,epe motzeko onura ekonomikoa langileen segurtasunaren eta osasunaren aurretik, baita pandemiaren garai hauetan ere bai. Hilabeteetan zehar langileok Covid-19aren aurkako beharrezkoak diren babes-neurririk gabe lan egin dugute, eta egunero prekarietatea pairatzen duten langileentzat emaitza hondamendia da.

 

2020an okerrago

UrteaAurten amaitzear dago oraindikgo, baina dagoeneko gainditu ditugu 2019ko lan-istripuen datuak.
Kontuan izan behar da martxoan etxeko konfinamendua ezarri zigutela eta enpresa askok beren jarduera eten behar izan zutela funtsezkotzat jotzen ez utelakozelako; baina lan-jarduera eten honek eta ondorengo krisi ekonomikoak lan istripuen datuak aurreko urtean baino okerragoak izatea eragin du.Era berean, biztanleak beren etxeetan konfinatzeak lanera joateko betebeharrarekin eta enpresetan kutsatzeko arriskuarekin kontraesana dakarrela salatzen dugu, gainera sektore asko funtsezkoak ez izan arren patronalaren interesengatik irekita jarraitu zuten. Horrek guztiak gobernuen eta patronalen adostasunak agerian uzten ditu.

Beraz, datuek erakusten dute EAE eta Nafarroako gobernuek lan-prekarietatearen eta Covid-19aren aurka izan duten estrategiek ez dutela ezertarako balio izan. Nahiz eta etxean konfinatuak egon edo jvuniohtr8gobernuek ezarritako murrizketak eta neurriak bete, istripuak eta kutsatzeak areagotu egin diraten dituzte eta jendearen osasuna eta bizitza jokoan izan diraaurretik eramaten ari direla, bai kalean, bai lantokietan. Norabidea aldatu behar da eta osasuna eta bizitza erdigunean jarri.

 

Prekarietatea

Ezin da birus horren aurka borrokatu babes-neurri edo bitarteko egokirik gabe; ezin zaie eskatu langileeipertsonei babes-ekipamendu egokirik gabe lan egitea, beren osasuna eta bizitza arriskuan jarriz, baina hori da hilabete askotan gertatu dena. Osasun-krisi horrek ezin hobeto irudikatu du osasun-, gizarte-, osasun-, elikadura- eta garbiketa-sektoreetan lan egiten duten pertsonek jasaten duten prekarietatea. Sektore horiek guztiak feminizatuta eta pribatizatuta daude, eta babesgabetasun handia dute behin-behinekotasunean, kontratazio partzialean eta txandakatze-indize altuetan,. bai eta gGarraioan eta banaketan lan egiten duten pertsonek ere, besteak beste, prekarietate eta aintzatespen-falta hori jasaten baitutedute.

EAEko eta Nafarroako gobernuei langileen osasuna lehenesteko eta segurtasuna eta bizitza bermatzeko exijitzen diegu. Oinarrizko sektoreak publifikatzea eta estatregiaz aldatzea exijitzen diegu bai lan osasunean eta baita birus honen kontra egiterako orduan. Neurri eta bitarteko egokiak bermatu behar dira lan zentrouetan eta ezin da betetze-maila soilik enpresen eskuetan utzi. Administrazio publikoek, enpresen gaineko zaintza eta kontrola areagotu behar dute. Osasunik gabe ekonomiarik ez dago, bizitza duinik ez dago, etorkizunik ez dago.

 

Absentismoaren gezurra

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, berriro salatuko dugu patronalak desitxuratu duen "absentismo" hitzaren erabilera, borrokarekin konkistatutako lan-eskubideak Irakurri

Mutuak: zure osasuna, beraien negoizioa

Garbi adierazten dugu mutuen osasun-zerbitzuen pribatizazio handiagorako edozein prozesu edo saiakeraren aurkako gure jarrera eta lan-osasuna osasun-sistema publikoan erabat integratzeko Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15