ESK sindikatuak hiritarrak animatu nahi ditu larunbatean, urriak 31, Hego Euskal Herrian gure pentsionistek eta erresidentziaetako erabiltzaileek deitutako mobilizazioetan parte hartzera.

 

SOS residencias servicio publico de cuidados

 

Bizi ari garen osasun krisiak sistemaren hutsuneak agerian utzi ditu baita pribatizazioak eragindako ondorio latzak baina batez ere agerian utzi du erabat beharrezkoa dela behingoz pertsonen bizitzak erdigunean jartzea.

Administrazioak erresidentzietan duen kontrol falta, langileek pairatzen duten prekarietate, aurrekontuetan egindako murrizketek edo langileen falta erresidentzietako erabiltzaileen egoera jasangaitza bihurtzen du.

 

Zaintza-sistema publikoa behar dugu

Nafar ta euskal administrazioek Erresidentziak behar bezala kudeatzeko gaitasun falta, krisi honen aurrean erakutsitako aurreikuspen falta praktikan pertsonen babes falta fisiko eta emozionala suposatze du. Zaintza sistema publiko duina behar dugu babesten eta zaintzen gaituena.

Guzti honengatik ESK sindikatuak larunbat honetarako deituriko mobilizazio gustietara dei egiten du EAEn zein Nafarroan zaintza publiko eta duinak lehenesteko. Zaintzak erdigunera!

 

Mobilizazioak

Urriak 31, larunbata, 12:00etan..

  • Iruñea, Misericordia

  • Donostia, Gipuzkoa plaza

  • Gasteiz, Bilbao plaza

  • Bilbo, Eliptika plaza

 

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdiarekin bat

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdia babesten dugu, langile klaseak behar dituen pentsioen erreforma exijitzen dugu eta martxoaren 18an Irakurri

Euskal Herriko pentsiodunak: 5 urteko borroka eta lorpenak

Datorren urtarrilaren 16an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren 5. urteurrena ospatzera animatzen zaitugu. Borrokak darrai! Irakurri

Pentsio publikoen aldeko bizikleta martxa

ESK-k Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ekainaren 13tik 25era bitartean Euskal Herriko txoko guztiak zeharkatuko dituen 1. bizikleta martxa babesten du. Irakurri

4 urte geroago pentsioak kaleetan defendatzen jarraitzen dugu

Gehiengo sindikalak urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, mobilizazioak hasi zirenetik lau urte betetzen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5