Pobrezia erredikatzeko eguna oso datu negatiboekin ospatzen dugu. Babes sozialeko sistema indartsu baten eta gutxieneko errenten aldeko apustua egiten dugu.

 

dia de la erradicaciones de la pobreza 2020 renta basica

 

Urriak 17, pobrezia desagerrarazteko eguna

Pobrezia desagerrarazteko Munduko Egunak 1987ko urriaren 17an dauka jatorria. Egun horretan, ehun mila pertsona baino gehiago elkartu ziren Trocadero plazan, Parisen, bertan sinatu baitzen 1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Topaketa horren bidez, pobrezia, indarkeria eta gosea jasaten duten pertsonak gogoan hartu nahi izan zituzten.

Bertan bildutakoek adierazi zuten pobrezia giza eskubideen urraketa bat dela eta pertsona horiekiko errespetua bermatzeko ahaleginak bildu beharra aldarrikatu zuten. Pobrezia sortzen duten egituren ordezko aukerak eta konponbideak aurkitzea eta pertsona pobretuen parte-hartzea sustatzea lehentasunezko neurriak izan behar dira politika eta estrategien barruan, bereziki beren bizitza eta komunitateei dagozkien erabakietan, etorkizun iraunkorra izateko. Horrela izanik, bermatu dezakegu gure planetak eta gure egungo eta etorkizuneko gizarteek pertsona guztien beharrizan eta nahiei erantzungo dietela, ez soilik pribilegiatuenei.

 

Pobrezia-tasak kezkagarriak dira

Munduko pobrezia-tasak oso kezkagarriak dira oraindik ere: eremu pobretuetako hamar pertsonatik bat eguneko 1,90 dolar baino gutxiagorekin bizi da. Europako pobrezia-zifrek gora egiten jarraitzen dute. Horrekin batera, milioika pertsona daude kezkatuta beren senideen osasunagatik, beren lanen etorkizunagatik, edo, besterik gabe, ez dakitelako nola helduko diren hilabete amaierara.

Eta gauza bera gertatzen da Euskadin, izan ere, COVID-19aren krisiaren aurretik bagenituen pobrezia eta bazterkeria-tasa kezkagarriak; Euskadiko Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen azken Inkestaren arabera (EPDS 2018):

  • Emakumeak ziren pobrezia errealaren kasuen % 55.

  • Emakumea buru duten guraso bakarreko familiek pobreziaren % 30a jaso zuten.

  • 172.307 pertsona (herritarren % 8) bizi ziren pobrezia egoera larrian (541,27 eurotik behera hilean).

  • 484.571 pertsona (herritarren % 22,4) bizi zen ongizaterik gabe egoteko arriskuan (hilean 811,90 euro baino gutxiagorekin).

  • 2.000 pertsonak ez zeukaten etxerik.

 

COVID-19k dena okertu du

Gainera, COVID-19aren krisia gogor eragiten ari da haur, nerabe eta familien bizitzetan, batez ere babesgabetasun handienean bizi ziren horiengan. Beraz, haurren eskubideetan oinarritutako estrategiak erabili behar dira erantzun bat emateko. Pandemia egoerak pobrezia eta desberdintasun sozialak areagotzeko arriskua dauka. Litekeena da 2008ko krisiak baino ondorio latzagoak izatea.

Azken urteetan, eta bereziki konfinamenduan eta konfinamendu ostean, Euskadiko babes sozialeko sistemak duen garrantziaz ohartu gara. Duela gutxi bizitako ziurgabetasun uneetan, gizarte zerbitzuak FUNTSEZKO bihurtzen dira. Baina 2018an EPDS inkestak ikusarazi zuena ere argiago geratu da; izan ere, pobrezia egoeran dagoen biztanleriaren zati handi batek ez dauka sistemarako sarbiderik, arrazoi desberdinengatik (ez ditu baldintzak betetzen, ez dauka informaziorik, edo bestelako arrazoiak); 60.618 ziren guztira 2018an (arriskuan dauden etxeen % 30,7 guztira).

 

Pobreziarekin bukatzea posible da EAEn

Gizarte mugimendu, erakunde, sare eta bestelako erakunde sinatzaileok uste dugu EUSKADIN POBREZIA DESAGERRARAZTEA AUKERA POLITIKOA dela. Hori dela eta, euskal erakunde eta alderdi politikoei eskatu nahi diegu ados jartzeko eta herritar guztion izenean jarduteko, baita babesgabeenen izenean ere. Hori horrela izanik, ekintza politikoak eta erreformak abian jartzeko eskatu nahi diegu, denontzako funtsezko zerbitzuak bermatzeko, babes-sistema sendotzeko eta gure lurraldean pobrezia eta gizarte-bazterkeria desagerrarazteko.

Pobreziaren aurka borroka egiteko politika adostua, babes soziala eta gutxieneko errentekbermatutako sistema sendo batekin, gure gizartea bidezkoagoa izango da.

 


Argilan-ESK, Argitan (Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo), Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia, Berri-Otxoak (Barakaldo), Danok Lan (Galdakao), Mujeres del Mundo, Oficina de Derechos Sociales de Portugalete, PAH Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia, Punto de Información sobre RGI (Santurtzi) y Trabajadoras No Domesticadas, CCOO, UGT, LSB-USO, STEILAS, ESK y CGT-LKN, EAPN EUSKADI (Red europea de lucha contra la pobreza y la exclusión social), Federación de Asociaciones Vecinales de Bilbao.

 

 

Babes-sistema sendo batek gizarte bidezkoagoa egiten du

Pobrezia erredikatzeko eguna oso datu negatiboekin ospatzen dugu. Babes sozialeko sistema indartsu baten eta gutxieneko errenten aldeko apustua egiten dugu. Irakurri

Bizitzeko Gutxieneko Errenta, galdutako aukera

Bizitzeko Gutxieneko Errenta ez da iritsiko muturreko pobrezia-egoeran dauden pertsona guztiei laguntzera eta gainera pobrezia eta kriminalitatea lotuko ditu. Irakurri

Gasteizko aurrentuak 2020: hormigoi asko baina gizarte politika gutxi

Herritarrak animatzen ditugu zuen behar sozialak Gasteizko Udalari helaraztera, udal erregistroan alegazio bat aurkeztuz urtarrilaren 21a baino lehen. Irakurri

Eusko Jaurlaritza eta Podemos-en aurrekontuek biluzik uzten digute

EAEko 2020. urterako aurrekontuek murrizketa sozialak eragiten dituzte eta, aldi berean, ehunka milioi euro xahutzen dira obra faraonikoetan eta gastu Irakurri
  • 1
  • 2

 

53 hildako + desagertu 1 2020an

lan istripuetan

Afiliazioa sindikatua