Ekhiñe Eizagirre, Imanol Jaio eta Kepa Arkauz atxilotzea errefusatzen du ESK-k, bakea eta bizikidetza lortzeko bidean oztopo direlako.

 

detenciones de Ekhine Eizagirre, Imanol Jaio y Kepa Arkauz
Argazkia: Naiz

 

Atzo nabari agertu zen, berriz ere, hainbat ekimen judizialaren atzean dagoen bultzada politikoa, euskal gizartearentzat ulertezina den kriminalizazio orokorreko estrategia baten barruan dagoena.

Euskal Herrian bizitzen ari garen garai berri honetan, non ETA desagertua dagoen, ulertezinagoa egiten zaigu auziperatzeak edota espetxeratzeak. Bake eta elkarbizitzarako urrats berriak eman beharrean, aspaldiko dinamikari eutsi nahi zaio. Inoiz baino gehiago argi izan behar dugu pertsona guztientzat eskubide guztiak bermatu behar direla.

ESK-k halako bidegabekeriaren aurrean, elkartasunik beroena eskaini nahi diegu kinka larri honetan daudenei, baita senitarteko eta lagunei ere.

 

Tortura eta tratu txarren aitortza Nafarroan

ESK sindikatuak Nafarroan torturak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonei egindako aitortza ospatzen du. Irakurri

Etxera bidea gertu ↗ ↙

ESK, beste behin ere, Bilboko kaleetan izango da urtarrilaren 7an, larunbatean, euskal presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatuz. Irakurri

Salbuespen espetxe-politikaren amaiera exijituko dugu berriro

ESK sindikatuak Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean larunbat honetan beteko dituen mobilizazioekin bat egiten Irakurri

'Ibilian-ibilian' ekimenarekin bat egiten dugu

ESK sindikatuak bat egiten du Sare-k antolaturiko 'Izan Bidea' dinamikaren barruan irailaren 29an hasi eta urriaren 2an bukatuko den 'Ibilian-ibilian, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5