Euskal gehiengo sindikalak atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hilako garraiolariaren heriotza salatzen du.

 

 

Lehenik eta behin gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hil zen garraiolariaren senide eta lagunei.

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU Lezon elkartu ginen atzo joan den astean Pasaiako portuan lan istripuan zendu zen garraiolariaren heriotza salatzeko. Istripu ez traumatikoa. Askotan, “heriotz natural” moduan ezkutatzen saiatzen diren lan istripua. Bestetan, garaiolarien lan istripuak errepideko istripuen zenbatekoen atzean eskutatzen saiatzen dira. Zergatik apaindu zenbakiak? Erantzuna erraza da: zenbatekoak beldurgarriak dira. 2018an 68 pertsona zendu ziren lan istripuan. 24 errepidean. 15, garraiolariak. 2019an 15 dira jada lan istripuan hil diren pertsonak.

Atzo arratsaldean beste garraiolari bat hil zen Gasteizko Sidenorren. Istripu ez traumatikoa. Bi aste, bi garraiolari.

 

Kasualitatea?

Ez dugu kasualitateetan sinesten, bai aldiz kausalitateetan.

Presa, estresa, bidaien salneurri baxuak, ezinezko ordutegiak, lan egun luzean, egin behar ez luketeen eta askotan beharturik dauden kamioi zamaketa eta hustuketa lanak eta garraio merke eta isilaren bila administrazioaren utzikeria sektorearekiko dira, besteak beste, egoera honen erantzuleak. Lan baldintzak ez dira onak, prekarietatea garraiolarien egunerokoa da. Garraioak berehalako erregulazioa behar du, kooperatiba faltsurik gabeko sektorea, ia esklabutzan bizi diren gidaririk gabeko sektorea; garraioa duintasunez eta era seguruan egitea beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu, nahiz eta administrazioek beste aldera begiratzen jarraitzen duten.

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRUtik garraio sektorean ez ezik, lan munduan ezarri den prekarietatea salatzen jarraituko dugu.

 

Stop azpikontratazioa! Lan bera, soldata bera eta baldintza berdinak

PSOE eta Ahal dugu/Podemosi bere hitza betetzeko eta Langileen Estatutua lehenbailehen erreformatzeko eskatzen diegu, azpikontratazioa ahalik eta gehien mugatuz. Abenduaren Irakurri

Ez dugu kasualitateetan sinesten, bai aldiz kausalitateetan

Euskal gehiengo sindikalak atzo Gasteizko Sidenorren lan istripuan hilako garraiolariaren heriotza salatzen du. Irakurri
  • 1