Aurten ere Justizia Klimatikoaren alde mobilizatzeko deia egin dugu irailaren 25ean. Enplegua funtsezkoa da bizitza jasangarrien aldeko aldaketa horretan.

 

 

2019.eko irailaren 27an ESK sindikatuak klimaren aldeko greba mundialera deitu zuen. Geroztik, COVID-19ko pandemiak sorturiko krisialdi sanitarioak arreta mediatikoa eta gizartearen kezka zein ahalegin guztiak bete ditu. Baina osasun krisiak ez du platenak arriskuan jartzen duen  krisialdi ekosoziala eta klimatikoa ahaztarazten.

Oraingo honetan ez da grebarik egongo, 2019an bezala, baina Fridays for Future erakundeak- Klimaren aldeko gazteriak, klimaren aldeko batasuna eta klimaren aldeko iraultza,  mobilizazio ezberdinetara deitu dute klimaren aldeko ekintza globalaren jardunaldiaren barruan.

  • Iruñea: 19:00 h. eserialdia Gaztelu plaza

  • Donostia: 18:00 h. eserialdia Alderdi Eder

  • Gasteiz: 19.00h eserialdia Plaza Berrian

  • Bilbo: 18:30 h. elkarretaratzea udaletxean

 

COVID-19: balantzea gazi-gozoa

Termino ekologikoetan, COVID-19aren balantzea gazi-gozoa da. Hasiera batean hirietan gai kutsakorren gutxiestea eman baldin bazen gerora ohiko mailetara bueltatu ziren, eta hori bai, zorionez, bizikletaren erabilera handitu egin da nahiz eta plastikozko bilgarriaren industriak gora egin duen. Ezin dugu ahaztu ere hildakoen kopurua eta diru sarreren falta hainbat etxeetan. Deseskalatze zein normaltasun berrian, garraio-kolektiboetan izandako murrizketak direla eta, kudeaketa txar baten ondorioz, jende askok, agintariek gomendatu zuten bezala, garraio pribatua erabiltzea erabaki zuen.

Pasadan urtean bezala, egunaren protagonistak ikasleak eta eragile ekologistak izango dira. ESK hauek egindako hausnarketarekin bat dator eta langileriari mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu aurten, krisialdi klimatikoak enpleguarengan duen eraginaren inguruko hausnarketan oinarritzen delarik.

Instituzio publikoek momentu honetan ditugun beharrez arduratu behar dira, erregai-fosilenganako euskal eta nafar ekonomiarekiko dependentzia arazo bat da. Zoritxarrez, konfinamendua hasi zenean, Eusko Jaurlaritza izandako jarrera arduragabea langileen osasuna arriskuan jarriz eta hainbat industria kutsakorren zabaltze nahiarekin, dudarik gabe, ez da seinale ona.

 

Mugikortasuna, jasangaitasuna eta enplegua

1983.ean Manuel Sacristanek zera esaten zuen: “Beharrezkoa da bizi dugun egoeraren bi alderdi ikustea: batetik, giza espeziearen etorkizuna – edozein pentsamendu iraultzailearen gai garrantzitsuena - plazaratutako arazo horiek konpontzeko moduaren araberakoa izango da; bestetik, praktika-ekologista batek berehala  oraingo produkzio ereduen kontra joko du”. Horrenbeste denbora pasa arren gaurkotasun osoa dituzte hitz hauek. Honetaz gain zera gehitzen zuen : “Mundu industrializatuan, mugimendu ekologistaren lehendabiziko betebeharra arazo ekologikoak direla eta, langile klasearen hainbat interesak epe motzean gatazkan daudenak epe luze eta erdirako interesekin gatazkan izango direla ikustaraztea da.
Sistemak ematen duen erantzuna (erabat tranpatia dena) zera da; gehiengo sozialaren behar praktikoak enpleguaren bitartez asetzen dira beraz bizitza bere osotasunean eta dimentsio zabalean defendatzeko lan merkatuaren menpe egon behar da".

ESKrentzat oso garrantzitsuak diren bi gako daude:

  • Mugikortasuna. Kapitalismoak mugikortasun pribatua bultzatzen du ezinbestekoa delako bere onurako. Aurrerabide bezala aurkeztu arren errealitatea gordina izan da eta horren kutsakorra den produktu baten aldeko apustuak gure kontra jo du. COVID-19  mugikortasuna birpentsatzeko aukera eman digu naiz eta administrazioek  Abalos eta EAJ buru izanda, kotxe pribatuaren aldeko apustua egin garraio publikoak baztertuz. Hala ere bizikleta aukera garbia izaten ari da.

  • Enplegua. Kotxe pribatuaren inguruko sistema produktiboan oinarritzea gure kutsakorragoa den kapitalismoari gure lan indarra saltzera behartzen gaitu. Orain zalantza hau izan daiteke: gure lan postuak arriskuan jartzea automobilaren industria zalantzan jartzen baldin badugu. Horregatik ez dugu uste enpleguan oinarritutako trantsizioa konponbidea izango denik.

 

Ez da erronka erreza, lehenago gertatu egin da ere amiantoren industriarekin adibidez. Amianto industrien istearen kontra arnasterakoan hiltzen ziren langileak ere mobilizatu ziren. Hala ere produktu honen ordezkapenak hainbat eta hainbat bizitza salbatu ditu. Kutsakorra diren industrien kasuan hauek dituzten instalazioak aprobetxatu beharko ziren  eragin hain ezkorra ez dituzten garraioak ekoizteko, adibidez garraio kolektiboak.

Kutsakorrak diren industriak eko-industria berregite integrala behar dute ziklo guztia kontutan hartzen dutenak: erregaiak- horniduren katea- muntai plantak.

 

Oinarrizko errenta

ESK-tik fokua Oinarrizko Errentan ere jarri nahi dugu, eskubide sozialak eta diru-sarrerak enplegutik deslotzen usten digun tresna bezala hori dela eta erabakikorra litzateke trantsiziorako. Gainera txirotuago dauden klaseak enplegu faltaren mehatxua ez izaten lagundu ahalko zuen tresna izan zitezen ere edo trantsizio honek ekarritako nahi ez ditugun arazoei aurre egiteko. Arazo guztiak konpondu ez arren eta antikapitalista ez den neurria izanda lagundu ahalko luke aberastasunaren birbanaketan.

Lotura hau apurtzen ez badugu – eskubide sozialak eta enpleguarena- ESKren ustez ezin dugu nahi dugun bidetik aurrera egin horregatik zalantzan jartzen dugu soldatapeko gizartea eta enplegua errenta eta eskubide sozialen giltza bezala.

Enplegua birpentsatzea beste hainbat arlo ere baditu, hau banatzea adibidez eta gauza bera zaintza lanekin. Ezin da trantsizio justurik egon merkantilizatuak ez dauden lanen birbanaketa ez badugu kontutan hartzen. Hauek gehienetan emakumeak egiten dituztelarik eta bizitzaren sostengurako ezinbestekoak direnak.

 

Enpleguaren eszenatokiak transizio ekosozialean

Guzti honi buruz eztabaidatzeko datorren urriaren 15ean Ecologistas en Acción-eko kidea den Adrian Almazán-ekin seminario bat antolatu du ESK sindikatuak. Hitzordua arratsaldeko 18:00tan izango da Ataria, Ingurunearen interpretazio zentroan , Gasteizen eta zuzenean online ikusgai izango da gure webgunean.

 

Transizio ekologiko justu baten alde, kapitalak ordain dezala.

Justizia klimatikoa krisialditik ateratzeko.

 

#25SClimaYTrabajo    #TuQueHaces25S

 

Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde

Interes ekonomiko nabarmenak dituzten enpresa handiek, erakundeen laguntzarekin, baliabide naturalak eta landa-ingurunea suntsitzeko proiektuen aldeko apustua egiten jarraitzen dute, krisi Irakurri

Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!

Larunbat honetan, maiatzaren 20a, ESK-k “Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!” ekimenak deitutako manifestazioan parte hartuko du, 18.00etan Gasteizko San Anton Irakurri

Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen du. Zuen negozioa, gure kolapsoa!

Maiatzaren 23, 24 eta 25ean kaleak hartzera gonbidatzen zaituztegu, Munduko Bankuak klima-aldaketa finantzatzen duela eta bere negozioa gure kolapsoa dela Irakurri

COP26, denbora agortzen ari zaigu, justizia klimatikoa orain!

COP26ko kideei eta estatuko, erkidegoetako eta tokiko gobernuei eskatzen diegu larrialdi klimatikoko adierazpenen erosotasuna alde batera uzteko, eta ekintzara jotzeko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua