Baztanen, 20 urte daramatzate borrokan Lekarozeko luxuzko proiektu inposatuaren aurka. Desobedientzia zibilak obrak geldiarazi zituen, baina orain 7 pertsona gogor zigortu nahi dituzte. Otsailaren 1ean Iruñean egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egiten dugu.
 

«7 auziperatuei  20 urteko kartzela eta 56.000 euroko  zigorra eskatzen diete »

 
Baztango bailaran kokatzen den 340 biztanleko Lekarozko herriak 20 urteko ibilbidea egin du espekulazioaren mamurruaren kontra. 228 familia bakarreko etxebizitza, 4 izarretako luxuzko hotela eta golf zelaia egin nahi dute herritarren borondatearen kontra. Horretarako Nafarroako Gobernuak Baztango udalari eta Baztango Batzar Nagusiari eskumenak kendu dizkio. Honez gain nekazarien lurrak eta herri lurrak desjabetuak izan dira. Horrela herritarren erabakitze eskubidea ebatsi dute jauntxo batzuen mesedetan.

 

 

Desobedientzia zibila zigortu

2021ean baimen guztiak izan gabe eta inpunitate osoz makinak sartu zituzten obrak abiatzeko. Herritarrek kanpaldi bat egin zuten obra hauen kontra agertzeko Aroztegiko eremuan bertan. Makinen aitzinean beren gorputzak paratuz, sekula hasi behar ez zuten obrak segitzea eragotzi zuten.

Obrak behin behinean gelditzea lortu bazen ere, egun baimena dute proiektua egiteko, Nafarroako Gobernuak izendaturiko UGEPa martxan delako oraindik. Obrak momentu batez gelditzea garaipen bat izan zen baina errepresioa ate joka dugu. Izan ere, kanpaldi horretan parte hartu zutenen arteko 7 lagunek aste osoko epaiketa izanen dute maiatzaren 19tik 23ra. Denera 20 urteko kartzela eta 56.000 euroko zigorra eskatzen zaie. Akusazioen artean bortxa eta derrigortze delitu larriak eta talde kriminal antolatua izatea daude.

 

 

Otsailak 1 manifestazio nazionala Iruñean

Azken akusazio hau onartzen badute EH-ko herri mugimenduarendako zinez marka txarra izanen da. Aurrekari aski larria sortuko baitu eta edozein mugimenduri eragiten ahalko baitio.

Idatzi honen bidez hemen sinatzen dugunek Aroztegiko 7 auziperatuen kontrako kriminalizazioa salatu nahi dugu eta dei egiten dugu otsailaren 1ean Iruñean eginen den manifestazio nazionalera.

Lurraren defentsa ez kriminalizatu! Aroztegia gelditu!

 

Hazkundetik haratago: hazkunde mugagabearen paradigma gainditzeko alternatibak

Irailaren 26an, Madrilgo Diputatuen Kongresuan parte hartu genuen Beyond Growth konferentzian. Bertan, hazkunde mugagabea gainditzeko alternatiba ekonomikoak eztabaidatu genituen, eta Irakurri

Su txikien itsasoa trantsizio ekosozial justuaren alde indarrak biltzeko

2023an hasitako Su Txikien Itsasoa dinamikarekin jarraituz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik bigarren topaketa eguna antolatuko dugu urriaren 4an, Gasteizen, Irakurri

AHT-k esklabu egiten gaitu!

AHT gelditzea eskatzen dugu berriro, ekologikoki eta ekonomikoki jasanezina delako, lan-eskubideak ez errespetatzeagatik, ustelkeria-iturri izateagatik eta mugikortasunaren arazoa ez konpontzeagatik. Irakurri

Aroztegiko 7 auziperatuak libre! Aroztegia gelditu!

Baztanen, 20 urte daramatzate borrokan Lekarozeko luxuzko proiektu inposatuaren aurka. Desobedientzia zibilak obrak geldiarazi zituen, baina orain 7 pertsona gogor Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5