Irailaren 15ean greba deialdia Hezkuntza arloko azpikontratetan. Garbiketaren, eskola-jantokien eta eskola-garraioaren kolektiboak feminizatuak, ikusezinak eta prekarizatuak gara.

 

 

 

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek greba deitu dute irailaren 15erako EAEko hezkuntza arloko azpikontratetan (garbiketa, eskola-jantokiak eta eskola-garraioa), bat egin dute irakaskuntza osorako deialdiarekin.

Sindikatu horiek segurtasun-neurriak planifikatzea eta garatzea eskatzen dute lana bermeekin egin ahal izateko, eta, aldi berean, Hezkuntza Sailari eskatzen diote eraginpeko kolektibo guztiekin negoziatzeko eser dadila, segurtasun baldintzetan irakastea bermatzeko irtenbiderik onena bilatze aldera, lanpostu guztiak eta horiek betetzen dituztenen osasuna babeste aldera.

 

Kontingentzia-plana

Deialdia egin duten sindikatuek salatu dutenez, azken hilabeteetan bilerak eskatu dizkiete Hezkuntza Sailari eta azpikontratatutako enpresei, ikasleen eta langileen segurtasuna bermatuko duten kontingentzia-planak negoziatzeko.

Abuztuaren amaieran, Hezkuntzako sailburuak iragarri zuen aurrekontu-partida gehigarri bat bideratu zela garbiketa-zerbitzurako, egungo egoerari erantzuteko. Hala ere, kontratatu diren errefortzu apurrak neurri epelak dira ehunka ikasle hartzen dituzten ikastetxeak desinfektatzeko. Gainera, gaixotasunagatiko bajak bete gabe daude oraindik.

Eskola-jantokiei eta eskola-garraioari dagokienez, gaur egun, aldizkako kontratu finkoak dituzten langile guztiekin, ez dute negoziatzen eta ez dute azaltzen nola antolatuko diren zerbitzuak. Argi dago baliabide gehiago behar direla, langile gehiago kontratatu behar direla eta ratioak jaitsi behar direla zerbitzu segurua eta kalitatezkoa eskaintzeko.

 

Informaziorik gabe

Gauzak horrela, sindikatuek salatu dute gaur egun ez enpresek ez Hezkuntza Sailak ez dutela horri buruzko informaziorik ematen, eta, beraz, milaka langilek ez dakitela zein baldintzatan eta zein neurrirekin hasiko diren lanean, hasten badute behintzat.

Hezkuntza-arloko azpikontratetako greba-deialdi honek (garbiketa, eskola-jantokiak eta eskola-garraioa) lan horiek irakaskuntza presentzialean duten garrantzia ikusarazi nahi du.

 

Deialdiak

  • Ostegunean, irailaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan Arriaga Antzokian, Bilbo.
  • Ostiralean, irailaren 11ean, 11:00etan, Arriaga Antzokian, Bilbo.

 

ELA-LAB-CCOO-UGT-ESK

 

Hauteskunde orokorrak: kezka Correos-en dagoen langile faltagatik

Azaroaren 29rako hauteskundeetarako deialdiak kezka sortzen digu Correosek gaur egun bizi duen langile faltaren egoera dela eta. Irakurri

Eusko Jaurlaritza anbulantzietako azpikontraten zorrak berriro ordaintzera kondenatuta

Eusko Jaurlaritza anbulantzietako azpikontraten zorrak berriro ordaintzera kondenatuta 2026 urriak 09 ESK-k salatu eta gero, Gasteizko 3. Lan Arloko Epaitegiak… Irakurri

Lan-baldintza berdinak eskatzen ditugu Correoseko langile guztiontzat

Correoseko plantilla osoa EPOEen barruan sartzea exijitzen dugu, eta ezinbesteko zerbitzu publiko honi egunero eusten diogunok, gainerako enplegu publikoko langileen… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako! 2026 urriak 08 Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59