Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu HAZI Fundazioa kudeatzeko duen modua berriz azter dezala, neurri eraginkorrak har ditzala plantillak dituen arrisku psikosozialak ezabatzeko eta askatasun sindikala erabat berma dezala.
« Aldaketa horiek dagoeneko eraginkorrak ez direla erakutsi duten errezeta zaharrak errepikatzen dituzte »
Azken asteotan, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren mendeko HAZI Fundazioaren organigrama birmoldatu du Eusko Jaurlaritzak.
Fundazio honek dakartzan arazo estrukturalak konpondu beharrean, aldaketa horiek iraunarazi egiten dituzte, dagoeneko eraginkorrak ez direla erakutsi duten errezeta zaharrak errepikatuz.
Arrisku psikosozialak
HAZI-ko langileek aspalditik pairatzen dituzte arrisku psikosozial handiak arrazoi hauek direla eta: erakundearen gehiegizko politizazioagatik, erakundearen egitura blaitzen duen klientelismoagatik, erabakiak hartzerakoan gardentasunik eta parte-hartzerik ezagatik, lan-gainkargengatik, muturreko hierarkizazioagatik, lanpostuen joan-etorri etengabeak eta enpatia falta kezkagarriagatik. Horrek guztiak estresak, apatiak eta egoera bidegabeak salatzeko beldurrak markatutako lan-giroa sortu du. Gaur egun, HAZI-k gehiago funtzionatzen du inertziagatik, langileen motibazioagatik eta konpromisoagatik baino.
Eredu hierarkikoa eta HAZI bezalako enpresa publikoen kudeaketan oinordetzan hartutako praktikak zalantzan jarri gabe onartzeak kostu handia du langileen lan-osasunari eta ongizate psikologikoari dagokienez.
Organigrama berria = kromo-aldaketa
Organigrama berri bat, plan estrategiko bat eta lanpostuen zerrenda berri bat (LPZ) aurkeztu diren arren, egia esan, langileak gero eta arrotzago eta deskonektatuago sentitzen dira aldaketa horietatik.
ERALDATZEN-ESKtik berriro diogu: edozein planek edo organigramak zentroan kokatu behar ditu langileak. Hala ere, organigrama berri hau beste "kromo-aldaketa" sinple bat iruditzen zaigu, non lanpostuak kidetasun edo interesen arabera esleitu diren, ongizate kolektiboa, erakundearen benetako funtzionaltasuna eta plantilla osoaren parte-hartzea kontuan hartu gabe.
Hori da, beste behin ere, defendatzen dugun ikuspegi moderno, eraginkor eta osasungarriari gailentzen zaizkion botere politikoaren eta haren interesen eraginek oraindik ere duten pisuaren adibide bat.
Langileok ordaintzen dute
2017an, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordetik ohartarazi genuen "enpresa ez zegoela ondo". Orduan lortu genuen arrisku psikosozialei buruz hitz egiten hastea. Baina ordutik hartutako neurriek ez diote gatazkaren sustraiari eraso egin, eta azken proposamenek aho zapore txarra utzi digute berriro.
Organigrama berria atzerakada bat da, HAZIn jende askori kalte handia eragin zioten iraganeko dinamiketara itzultzea. Arazoa ez da soilik izenena edo karguena, baita balioena, etikarena eta historikoki fundazio honen kudeaketan nagusi izan den enpresa-kulturarena ere.
Gehiegizko hierarkizazioak, klientelismoak, opakutasunak eta isiltasun konplizeak oso zaila egiten dute benetako konponbide baterantz aurrera egitea. Eta ondorioak ordaintzen dituztenak, beste behin, langileak dira.
Askatasun sindikal eza
Testuinguru toxiko honetan, gainera, HAZI-n askatasun sindikal eza dagoela salatu nahi dugu. ESK-ko ordezkari sindikalak ezin du enpresako lan-eztabaidaguneetan parte hartu. Are okerrago: zuzendari eta zuzendaritza-talde batzuek publikoki adierazi dute, langile guztien aurrean, "ez dutela sindikatu honen informaziorik jaso nahi". Horrelako adierazpenak onartezinak dira, eta edozein zuzendaritzak errespetatu beharko lituzkeen funtsezko printzipio etikoak urratzen dituzte.
Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu HAZI Fundazioa kudeatzeko duen modua berriz azter dezala, neurri eraginkorrak har ditzala plantillak dituen arrisku psikosozialak ezabatzeko eta askatasun sindikala erabat berma dezala.
HAZI Fundazioan egindako aldaketek egoera okertu baino ez dute egingo
Enpresa publikoetako kudeaketa-eredua eta lan-harremanak aldatzearen alde
EAJren bezero-sareak administrazio eta enpresa publikoetan
- 1