Egunotan Hego Euskal Herrian zein estatu mailan hartutako hainbat neurriren laburbilpena prestatu dugu. Adi enpresetan jarraitu beharreko neurriei
COVID-19ren agerraldi eta kasu gero eta gehiago agertu direnez, infekzioa prebenitzeko eta hari eusteko neurri berriei buruzko hainbat eta hainbat iragarkietara joaten ari gara egunotan.
Joan den ostiralean, abuztuaren 14an, Osasun ministroak agindu bat eman zuen, oraindik BOEn argitaratu ez dena, autonomia-erkidegoek eman beharreko neurri berriak ezartzen dituena. Neurri horiek osatu edo aldatu egiten dituzte ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretua oinarri hartuta indarrean daudenak.
Aste honetan bertan, Nafarroako 8/2020 Foru Dekretuaren eta EAEko Osasun sailburuaren abuztuaren 19ko Aginduaren bidez, Hego Euskal Herrian eskualdatu dira Osasuneko ministroaren aginduan jasotako gutxieneko xedapenak, oraindik argitaratu gabe daudenak.
Prestatu dugun laburpenean lantokietan eragina izango duten indarrean dauden neurri guztiak jaso nahi izan ditugu.
Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak
Txertoak guztiontzat orain!
ERTEen luzapena eta Mecuida Plana
Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24