Hiri eta gizarte gisa indartsuago atera nahi badugu, ezin da inor atzean utzi, etxerik gabeko pertsonak ezin dira kalera itzuli.

 


Argazkia: Gasteizhoy


Pasa den martxoaren 16an, Gasteizko alkate den Gorka Urtaranek, hainbat neurri plazaratu zituen kalean bizi diren pertsonak Pio Baroja Ikastetxera bideratuak izan zitezen. Neurri hauek COVID-19aren aurreko segurtasun neurriak ei ziren.

Baina, sei egun eskas eta gero, martxoaren 22an, Gasteizko Udalak harrera zerbitzu berri bat jarri behar izan zuen martxan Lakuako frontoian, bertan 50 plaza gaitu ziren etxerik gabeko pertsonentzat, orain arte Pio Barojako ikastetxe zaharreko gimnasioan zeuden bizilagunak Lakuara lekualdatu zituztelarik. Hori bai, 30 ohe huts horiek mantendu egin zituzten, beharra sortzekotan zerbitzua prest egoteko asmoarekin. Sei egunetan baino ez, 30 ohe horiek eskas suertatu ziren.
Gizarte Zerbitzu eta Gizarte Politiken inguruko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak (SIIS)  egindako ikerketa baten arabera, 2018. urtean, Araban, 325 pertsona egoitza-bazterketa egoera larrian zeuden. 133 emakumeak ziren. Hau da, segurtasun, intimitate eta osasun baldintza minimoak betetzen duen ingurune baterako eskubidea ez daukaten 325 pertsona (zenbaketatik at geratzen dira bidean dauden migratzaileak eta errefuxiatuak). Egunotan mantra bilakatu den #Nietxeangeratukonaiz delakoa maltzurkeriaz jantzitako txantxa bat baino ez da pertsona hauentzat.

 

50 pertsona

Izan ere, egoerak kolpe batez mahai gaineratu du gutxienez 50 pertsonek ezin izan zutela ez etxean geratu, ez eta bestelako edozein ostatu motari heltzeko aukerarik. Martxoaren 16a arte Gasteizko Udalerako erabat ikusezin ziren 50 bizilagun.

Osasun krisialdi bat heldu behar izan da gurera hainbat herritarrek pairatzen duten egoera ikusarazteko: baliabide ekonomikoen falta, oinarrizko gizarte zerbitzuetara heltzeko ezintasuna, etxebizitzaren problematika larria… Baina, osasun krisialdi honek, martxoaren 16a baino lehen existitzen zen egoera argiztatu baino ez du egin, emergentzia egoera hor baitzegoen, Udalak urteetan zehar enpresa eraikitzaileen, inmobiliarien, bankuen edo funts putreen interesen alde hartutako kudeaketa hautuen ondorioz itzalpetan gero eta larriago bilakatzen.

Apirilaren 23an, Jon Armentia, Gizarte politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotzi ordezkaria etorkizunaren inguruan hala mintzatu zen: “Gure erresidentziak, gure gizarte zerbitzuak, ospitaleak eta anbulatorioak beren ohiko jarduerara itzultzen direnean, lehenengo osasun larrialdia gainditzen dugunean, orain zabaldu den zauria ixteko momentua izango da. Gure hiriko ehun ekonomiko, kultural eta soziala adabatu eta suspertzeko  momentua izango da, pandemiak sektore guztietan utziko baitu bere aztarna. Egin dezagun elkarrekin, hiri zein gizarte gisa hobeto joango zaigu eta”.

 

Lehengo politikari ez bueltatu

Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Ekimenetik ez dugu pandemiaren aurretiko ohiko jarduerara itzuli nahi, ez dugu 50 bizilagun baliabiderik ez izateagatik kalean lo egin behar zuten normaltasunera itzuli nahi. Ohiko erritmo hori, normaltasun hori gizagabea baita, eta argi eta garbi, ez zuen Gasteizko herritar guztien beharrak asetzen.

Zauria ez da orain zabaldu, aitzitik, urteak eta urteak daramatza zabalik baina, Udalak horren existentzia ukatu besterik ez du egin. Zauria ez da itxiko. Ez da itxiko osasun krisialdiak iraun bitartean sortutako larrialdi baliabideak itxita, baizik eta bizitegi-baliabideak modu urgentean handituz eta pertsona ororen duintasuna bermatuz. Hala eskatu genuen pasa den azaroaren 15eko osoko bilkuran, eta EAJk, PSEk eta PPk uko egin zioten, beste behin ere zauriaren existentzia alboratuz.

 

COVID-19 eta gero

Hiri eta gizarte gisa indartsuago atera nahi badugu, ezin da inor atzean utzi, etxerik gabeko pertsonak ezin dira kalera itzuli, eta hemendik Jon Armentiari eskatu egiten diogu azal dezala zer gertatuko den Pio Barojako gimnasioan eta Lakuako frontoian lo egiten duten pertsonekin behin konfinamendua amaituta.

Etxerik gabeko pertsonek jasotako arreta COVID-19aren aurkako segurtasun neurrien ondorio zela esan zuen alkateak martxoaren 16an.

Gure ustez, bizilagun hauek guztiak kalera itzuliko balira, eskubidedun subjektu gisa aintzat hartu beharrean infekzio eta kutsatze subjektu gisa tratatuak izan direla baino ez litzateke aditzera emango.

Espero dezagun haien konfinamendua gainerako populazioa ez kutsatzeko egin ez izana eta euren osasuna bermatu eta merezi duten arreta emate aldera izatea.
Gasteizen, inor ez kalegorrian!!

 

Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Ekimena

 

Txertoak guztiontzat orain!

Europako mobilizazioekin bat egiten dugu, Europako Batzordeari bere jarrera aldatzeko eta mundu guztiarentzako txertoen ekoizpen masibo eta eskuragarria ahalbidetzeko eskatzeko. Irakurri

ERTEen luzapena eta Mecuida Plana

11/2021 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki hau uzten dizuegu, ERTE, Mecuida Plana eta beste babes-neurri batzuk arautzen dituena. Irakurri

Kaosa Osakidetzan txertaketarako hitzordua lortzeko

ESK-k bere garaian salatu zuen Osakidetzaren estrategia. Adineko pertsonei SMS bat bidaltzea webgunearen bidez beren burua zitatu dezaten ez da Irakurri

Laneko osasuna: gainditu gabeko ikasgaia

Pandemia honetan, gobernuek ekonomiaren interesak pertsonen bizitzaren gainetik jarri dituzte. Pandemia honetatik harago, azpikontratazioak zuzeneko ondorioak izaten jarraitzen du laneko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua