ESK, CGT, SOLIDARI eta STEILAK sindikatuok maiatzaren lehenengoa dela eta egin beharreko agerraldi publikorako baimena bertan behera ustea salatzen dugu. AZKEN ORDUA: ERREKURTSOA SARTU ONDOREN, EKITALDIA OSPATUKO DA.
Gaur Bizkaian arreta handiz egindako protesta
Ohikoa den bezala ESK, CGT, SOLIDARI eta STEILAS maiatzak 1 elkarrekin ospatzen dugu. Bateratasun hau urteetan zehar mantendu dugu beste eragile sozial eta sindikalekin bat eginez, gure ezberdintasun guztien gainetik, klase elkartasuna eta sindikatu bezala batzen gaituena jarriz.
Maiatzaren 1 honetan, beste behin ere, lau sindikatuok lanean ari gara bateratasun hau agerian usteko eta bizi ari garen egoerak bere mugak dituela jakinda. Agerian da maiatzaren lehenengo honetan ezinezkoa izango dela ohiko mobilizazioak egitea eta hauek hasieratik baztertu genituen. Hala ere gure ustez osasun-alerta honek ezin du suposatu oinarrizko eskubideak galarazi ezta langileei ahoa estaltzea.
Ulertuz bizi dugun egoera zaila dela, ESK, CGT, SOLIDARI eta STEILAS sindikatuok Nafarroako Gobernu Ordezkaritzari apirilaren 10ean baimena eskatu genion maiatzaren batean agerraldi publiko bat egiteko Baratxurien plazara (hau maiatzaren 1ean gure bilkura-leku delarik). Agerraldi honetan arduragatik 6 pertsona gehiengoz egongo ziren, gizarte distantzia mantenduz eta gure eskura dauden neurri guztiak erabiliz. Denboraldi honetan, eskaera egin zenetik, Gobernu Ordezkaritzarekin harremanetan izan gara eta apirilaren 27an eskaera ukatu egin digute.
ESK, CGT, SOLIDARI eta STEILAS sindikatuok erabaki honek oinarrizko eskubideen urratzea dela uste dugu. Are gehiago kontutan izanik sindikalista lehenengo Dekretuak argitaratu zirenetik oinarrizko zerbitzu bat bezala izan denean. Onartezin iruditzen zaigu erabaki hau batez ere kontutan izanik langileak behartzen dituztela haien lantokietara joatea oinarrizkoak ez diren lanak egitera, kapitalaren mesedetan haien osasuna eta ingurukoena arriskuan jarriz. Honi gehitu behar zaio apirilaren 26an haurrak ordu batez kalera atera daitezkela heldu batez lagundutak eta maiatzaren 2tik aurrera kirola egitera atera ahalko garela guztiok. Bistakoa da beraz agintarien kezka ez dela birusaren hedapena baizik eta sistema hiltzaile honen kontrako mezuaren hedapena.
Era bateko neurri gabeko eta onartezina den ebazpen honen aurrean ESK, CGT, SOLIDARI eta STEILAS sindikatuok beharrezkoak diren neurri judizial guztiak hartuko ditugu bidegabekeri honi aurre egiteko.
Maiatzak 1: Zuen errezetekin jai dugu
Maiatzak 1: Zorroa lehertu!
Maiatzak 1: kapitalak gehiago nahi du
Maiatzaren 1a, jomugan
- 1
- 2
- 3