Langileok argi izan behar dugu etorkizun hobe baten alde borrokatzeak merezi duela, beti egin dugun bezala, diruzalekeriak bide laburra duela eta ordua dela predatzaile honi aurre egiteko.

 

 

« Langileok argi izan behar dugu  etorkizun hobe baten alde borrokatzeak  merezi duela »

 

Azkenaldian, sistema kapitalista honek eta berau sostengatzen duten gobernuek ziurgabetasuna eta segurtasun falta baino ez diguten helarazten. Helburu bakarra dute, herritarrengan etsipena eta gogogabetasuna zabaltzea. Sinetsarazi nahi digute ez dagoela zer egiterik, beste batzuen esku gaudela eta, haien erantzukizunak onartu beharrean, beti jartzen dute aitzakiaren bat. COVIDa, Ukrainako gerra, krisi energetikokoa, inflazioa… Aitzakia horiek guztiak erabiltzen dituzte ezerezetik sortuko balira bezala, inolako erantzukizunik izango ez balute bezala eta saihetsezinak izango balira bezala.

Errealitatea ezkutatzen saiatzen diren arren, guk badakigu badaudela arduradunak eta badakigu nortzuk diren. Aberastasuna metatzen dutenak eta hori gertatzea ahalbidetzen dutenak dira, eta egoeraren erantzule osoak dira. Planetako baliabide naturalak lapurtzen dituztenak dira, amaigabeak balira bezala ustiatzen dituzte eta baliabide ekonomiko gutxien dutenen artean gerrak, behartutako migrazioak, gosea eta miseria eragiten dituzte.

Sistema heteropatriarkal hegemonikoa probestu eta sustatzen duten berberak dira. Lanaren banaketa sexualaren bidez, emakumeak zaintza lanez modu prekarioan eta “maitasunagatik” arduratzen jarraitzea sustatzen dute, kapitalismoak ondo baino hobeto baitaki zaintzarik gabe bizitza sostengatzea ezinezkoa dela.

Gu esplotatzeko zalantza izpirik ez duen jende bera da, ingurumenarekin egiten duten bezala, euren emaitzetan zenbaki bat gehiago gara, eta ez zaie axola guk lanean bizitza jokatzea ezta gal-tzea ere. Are gutxiago kezkatzen ditu guk nahasmendu psikologikoak eta fisikoak jasateak gero eta gehiago esplotatzen gaituztelako beren onurak handitu asmoz.

Pertsona guztientzako bizitza duina bermatzen duten zerbitzu publikoekin anker jokatuz, sistematikoki eraso egiten diete aberastasunaren banaketa eta langile klase osoarentzako mundu hobea lortzeko egunez egun borrokatzen direnei. Beren interes ekonomikoak gizartearen premien gainetik jartzen dituzte. Jende hori gastu publikoaren alde dago soilik modu pribatuan etekina atera ahal badu. Beren gerrak eta gu hiltzeko saltzen duten armamentua ordain dezagun eskatzen digute, dena pribatizatu eta beren poltsikoak handitzeko presioa egiten dute, eta gauzak ez doazenean nahi luketen bezain ondo, ez dute inolako zalantzarik funts publikoetatik tira egiteko, hauek beren erabakiengatik erantzun dezaten, izan finantzarioak edo beste edozein motatakoak.

Haien zekenkeria aseezinak gure etsipena behar du, eta bizitzea egokitu zaigun garai honetan, ESKn eta STEILASen argi daukagu ezin garela geldirik egon. Langileok argi izan behar dugu etorkizun hobe baten alde borrokatzeak merezi duela, beti egin dugun bezala, diruzalekeriak bide laburra duela eta ordua dela predatzaile honi aurre egiteko.

 

 

« Enpresa handien irabaziak % 92,2 igo dira, eta  soldatak % 2,8 baino ez  »

 

Prekaritateak itotzen gaitu, haien aberastasunaren kontura

Krisi bat bestearen atzetik kateatzen dugu, baina beti ordaintzen ditugu langileok. Eta langileok badakigu benetako arazoa sistema kapitalista bera dela, kosta ahala kosta bizirautea eta mozkin ekonomikoak lortzea bilatzen duena.

Esan digute inflazioaren gorakada bortitzaren arrazoietako bat energiaren prezioa dela. Hala ere, kontrol neurriak gorabehera, elikagaien prezioek gora eta gora jarraitzen dute, gutxi batzuen neurrigabeko zikoizkeriaren eraginez.

Gehienok hilabete amaierara iristeko gero eta zailtasun handiagoak ditugun bitartean, enpresa handien irabaziak % 92,2 igo dira, eta soldatak % 2,8 baino ez.

Enplegu bat izateak ez du bizitza duina bermatzen, eta gero eta langile pobre gehiago dago. Jasaten dugun prekaritatea onartezina da: lan-baldintza lotsagarriak, soldata miserableak, partzialtasuna, behin-behinekotasuna, azpikontratazioa… 2022ko lan-erreforma tranpatiak ez du errealitatea arindu eta bereziki bihozgabea da emakumeekin.

Langabeziak behera egin du, baina, partzialtasuna handitu egin da; kontratu mugagabeak areagotu dira, baita probaldia ez gainditzeagatiko kaleratzeak ere; aldizkako langile finkoak hazi dira, baina, ez dakigu benetan zenbat pertsona dauden okupatuta… Enplegua hazi egin da, baina, baita pobrezia ere.

COVID-19aren ostean kontratazioek gora egin duten arren, irabaziak langile-gastuak baino hiru aldiz gehiago hazi dira. 2020ko udaberri hartan esaten genuen bizitakoagatik ikasi behar genuela; baina, batzuek, ez dute apenas edo ezertxo ere ikasi.

Lurra eta bertan bizi garenok suntsitzen gaituen kapitalismo basati eta hiltzailearen aurrean, gure bizitzak, guztionak, erdigunean jartzeko eta benetan axola zaigunari balioa emateko garaia da. Oinarrizko eskubideen murrizketekin amaitzeko unea da, publikoa dena guztiaren gainean defendatzeko unea, zaintzarako eskubide unibertsala aldarrikatzekoa eta negozio bat edo pribilegio bat izateari uztekoa. Ezin dugu onartu gutxi batzuk aberasten jarraitzea zaintza-beharrekin merkantilizatzearen, pribatizatzearen eta espekulatzearen kontura eta emakumeen lanaren kontura etekin izugarriak lortuta. Lan-esplotazio honek bereziki eragiten die emakume migratzaileei eta arrazializatuei. Politika arrazistek egoera hauek babesten dituzte dira, interes ekonomikoek eta politikoek mantendutako atzerritartasun-legean oinarrituta. Erakundeek beste alde batera begiratzeari utzi behar diote eta erregularizazio-mekanismoak sortu.

 

Maiatzak 1eko aldizkaria deskargatu

 

Maiatzak 1: Zorroa lehertu!

Langileok argi izan behar dugu etorkizun hobe baten alde borrokatzeak merezi duela, beti egin dugun bezala, diruzalekeriak bide laburra duela Irakurri

Maiatzak 1: kapitalak gehiago nahi du

Gobernuak, kapitalaren ordezkari, larrialdi galgari eragin beharrean, krisia sakontzen duten neurriak hartzen ari dira, bizitzaren prekaritatea eta herritar gehienen pobrezia Irakurri

Maiatzaren 1a, jomugan

Kutsatzeen %70 lantokietan gertatzen diren arren, manifestatzeko eskubidea mugatzen dute soilik. Manifestatzeko eta gure eskubideak erantzukizunetik defendatzeko deia egiten dugu. Irakurri

Estutzeko ordua da. Eskubideak jokoan ditugu

Espainiako gobernua osatzen duten alderdiek beren hauteskunde-programetan lan-erreforma indargabetzea eta pentsioen sistema publikoaren defentsa zeramatzaten arren, langileok oraindik ez ditugu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua