Gobernuek proposatzen diguten menua (gerrak, garraioko megaestrukturak edo energia berriztagarriko megaproiektuak, mendiak eta nekazaritza- eta abeltzaintza-lurrak industrializatuz) garestia, txarra eta gaixotu egiten gaitu.

 

« Gure sukaldariek izardun itxura dute, baina distira gutxi egiten dute, eta gainera,  kontua guztion artean ordaintzen dugu  »

 

Haien errezetek ez digute balio. Nahiz eta oso berritzaileak eta modernoak diruditen, nahiz eta gozatzen dizkiguten, zerbitzatzen digutena ez zaigu gustatzen eta guk ez dugu gehiago irentsi nahi.

Sistema kapitalistak muga-puntu batera eraman gaitu: planetako baliabideen eta lehengaien agortzea, larrialdi klimatikoa, desberdintasuna, emakumeek pairatzen duten diskriminazioa, milioika pertsonen pobrezia-egoera, gatazka armatuak... Eta egoera horren aurrean, aspaldi jasanezina dena, menuko proposamen bakarra prekarietate handiagoa, gizarte- eta lan-eskubide gutxiago, gure bizitzen merkantilizazioa, gizarte-bazterketa handiagoa, kolonialismoa edo mundu mailako gerra-erregimena finkatzea da.

Gobernuek proposatzen diguten menua garestia eta txarra da. Orain dela hilabete batzuk iraungitako oilaskoa kurry-z marinatzen badute ere, eta lehen begiratuan exotikoa eta autore-errezeta dirudien arren, jateak gaixotu egiten gaitu. Gauza bera gertatzen da Nafarroatik, Gasteiztik, Europatik edo Madrildik eskaintzen digutenarekin: mendiak eta nekazaritza eta abeltzaintza lurrak industrializatuz garraiorako megaegituretan edo energia berriztagarriko megaproiektuetan inbertitzea garestia da eta gaixotu egiten gaitu.

Gure sukaldariek izardun itxura dute, baina distira gutxi egiten dute, eta, gainera, kontua guztion artean ordaintzen dugu. Europako "Next Generation" funtsek, lan- eta gizarte-hobekuntzak bermatu edo zerbitzu publikoak indartu beharrean, transnazionalen mesedetan erabili dituzte.

Kapitalak eta bere jarraitzaileek klase herrikoientzako kartako menuaz gozatzen duten bitartean, eguneko plater miserablea erreserbatuta dute: industria militarrera diru publikoa bideratzea, gutxi batzuek poltsikoak bete ditzaten milioika pertsonen sufrimenduaren kontura.

Gerrak dira, zalantzarik gabe, sistema honen plater nagusia, eta ez da konformatzen ahalik eta gehien estutzearekin, eskubideak murriztearekin eta miseriazko egoeren mende jartzearekin, baizik eta, gainera, hil egiten gaitu.

 

« Armetan 30.000 milioi euro gastatu ondoren, orain diote ez dagoela dirurik  jendearen beharrak asetzeko  »

 

Postrerako: guda

2014.ean, NATOren goi-bileran (Newporten) “guda ekonomiarako” akordioa egin zen. Honen arabera estatu kideek haien herrietako BPGaren %2 gastu militarrean erabiltzearen konpromezua hartu zuten.

Gure sukaldariburuak gastu hau ez nabarmentzen saiatzen dira. Espainar Gobernuak 15.200 miloi euroko gastua izan duela arlo honetan dio eta NATO-k berriz espainaren gastua 18.045 miloi eurotan zenbatzen duelarik. Centre Delàs d´Estudis per la Pau bezalako erakundeak aldiz espainaren gastua 30.000 miloi eurokoa dela esaten du hau da, BPGaren %2a baino askoz gehiago.

Gurea erdipurdikoa, fundamenturik gabekoa eta menu kaskarra da haien esanetan besterako dirurik ez dagoelako aldiz, gudarako dururik badute.

ESK eta STEILAS oso argi dugu, gudekin bukatzen ez baldin badugu, gudak akatuko gaitu. Orain arte gudak urrun gertatzen dira baina jakin badakigu gudak hemen bertan hasten direla; SAPA, SENER, ITP AERO edo AERNOVA bezalako enpresetan eta hondamendia eta heriotza dakarte Palestina, Kurdistan, Sahara, Sudan, Congo, Etiopia, Ucrania, Yemen eta beste hainbat herrialdeetan. Euskal ekoizpen militarraren %80a Israel, Arabia Saudi, Marruecos, Mexiko, Brasil, Estatu Batuak edo Espainar Estatuko indar armatuetarako izaten da.

« Gutxi batzuk modu nazkagarri batean aberasten diren bitartean,  herritarrek ondorioak  pairatzen dituzte »

 

Armen industria negozio handia da eta kapitalak ez dio honi uko egin nahi. Poteredunek gudak kozinatzen dituzte etekinak ateraz eta horretarako laguntzaile apartak dituzte. 2020 eta 2022an mundu osoko finantziar entitateek, sektore armatuan, biloi dolarreko inbertsioa egin zuten eta horien artean BBVA eta Santander bankuek 5.000 miloi dolar eman zituzten.

Gudal kozinatu eta zerbitzen dizkigute baina ongi dakigu azkenburu hilgarria dela hau. Gutxi batzuk modu nazkagarri batean aberasten diren bitartean, herritarrek honen ondorioak pairatzen dituzte, bereziki haurrek eta emakumeek. Azken hauek indarkeri bikoitza jasotzen dituztelarik haien gorpuak guda zelaitzat hartzen bait delako.

Gudek pertsonak erahiltzen dituzte baina gure planeta ere hondatzen dute. Industria militarrak mundu isurien %5 eragiten du mundu mailan industriak eragiten dituenak berdinduz.

Guden ondorioak kontaezinak dira, hondamendia eta hornidura gabetzearen ondoren gatazka izan den lekuetan berreraikitzea hasten da. Berreraikitze hau materiala, soziala, psikologikoa, ekonomikoa... izan behar da eta zorioneko kasuetan hamarkadak pasatzen dira prozesua hau bukatu arte ezabatu ezinak diren zauriak utziz.

 

Eragozpen fiskala egin ezazu

 

 

«  Bizitzak erdigunean  egotea, gure burua eta gainerakoenak zaintzea, planeta eta bere baliabideak zaintzea, egunerokotasuna zaintzea da  »

 

Su Txikian

Sistema honi irakinaldi bat falta zaion bitartean, klase herrikoiak lehertzeko zorian gaude, sartu gaituzten presio-eltzeak egoera hori jasanezin bihurtzen du. Bizitza duinak eta baketsuak bizitzeko eskubidea dugu, baina, batez ere, beren interes nazkagarrietan oinarrituta erabiliak izan gabe bizitzea merezi duten bizitzak izateko eskubidea.

Joan den azaroaren 30ean, mugimendu feministak deituta, Greba Orokor Feministarekin bat egin genuen, gure zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko. Sistema kapitalista, patriarkal, arrazista eta kolonial hori bere beste errezeta bat da, eta gainerakoek bezala ez digu balio. Pertsonen bizitzek lehen mailako lekua izan behar dute politika publikoetan, eta, horretarako, zaintza publikoko eta kalitateko sistema bat behar dugu. Emakumeen esplotazioan eta prekaritatean eta familian oinarritutako zaintzaren egungo eredutik urrun dagoen sistema. Zalantzarik gabe, horretan aurrera egiteko, beharrezkoa da egoera irregularrean dauden etxeko langile guztien egoitza- eta lan-erregularizazioa, eta, behingoz, Erregimen Orokorreko etxeko eta zaintzako langileak barne hartzea, soldatak LGSaren gainetik handituz.

Murrizketak eta pribatizazioak egiteko errezeten aurrean, bizitza erdigunean jartzeko, ezinbestekoa da zerbitzu publikoak ekonomikoki eta giza baliabideez indartzea, kalitatezko zerbitzu publikoak izan ditzagun, pribatizaziotik eta azpikontrataziotik urrun. Osasun publikoa, euskarazko eskolatzea bermatuko duen hezkuntza publiko integral, laiko, ekosozial eta feministaren eredua, laguntza-zerbitzu duin eta kalitatezkoekin batera, menu orekatu, osasuntsu eta guztiok aseko gaituen menu baterako osagai nagusiak izan behar dira.

Administrazioek janari asko prestatzen dute, baina gehienok gosea pasatzen dugu. Gosea pasatzen dugu gure soldatak ez direlako iristen duintasunez bizitzeko, prekarietatea gure eguneroko ogia da, eta horri aurre egiteko beharrezkoa da Oinarrizko Errenta Unibertsala eta Baldintzarik gabekoa ezartzea, gutxienez 1.400 €-ko LGS bat ezartzea eta urtean 1.260 €-ko gutxieneko pentsioa urtero berrikusgarria. Etxegabetzeak gelditzea eta alokairuko etxebizitza publikoak lehenestea eta higiezinen merkatuan esku-hartzea dira, zalantzarik gabe, beharrezko baldintzak.

Oso argi daukagu zeintzuk diren beharrezko osagaiak eta zein den errezeta, baina ez gara haiek bezalakoak, guri ez digu balio sukaldaritzako edozein tresnak. Aldaketa horiek guztiak proposamen sozial eta ekologiko jasangarrien bidez egin behar ditugu. Horretarako, beharrezkoa da gero eta zerga-sistema progresiboa izatea, aberastasunaren eta ingurumenean duen eragina larrituko dituena, PFEZaren tarterik altuenak handituko dituena, Sozietateen gaineko Zergaren hobariak eta kenkariak ezabatuko dituena eta ondarearen eta oinordetzen gaineko zergak handituko dituena, gutxienez kapitalaren eta lanaren errenten pisua berdinduz.

Bizitzak erdigunean jartzeko, ezinbestekoa da gure burua zaintzea eta gainerakoak zaintzea, planeta eta bere baliabideak zaintzea, egunerokotasuna zaintzea, baina baita urrun geratzen zaizkigunak ere. Horregatik, ezin dugu ahaztu Israel Palestinako herriaren aurka egiten ari den genozidioa.

Nahiz eta kapitalak sukalde-nahasmen errezetategian sartu, ez digute ziria sartzen, badakigu nola nahi dugun eta beren errezetak aldatzeko garaia da. Maiatzaren 1ean, ESK eta STEILAS kalera aterako gara langile-klasearen aldeko neurri sendoak aldarrikatzera, boteretsuei batere trabarik egiten ez dieten eta gero eta muturrerago dagoen eta desberdinagoa den mundu bat eraikitzen jarraitzen dutenen sukalde ikuskizunetik urrun.

 

 

Maitzaren 1ean denok kalera!

  • Orereta-Donostia martxa: Martxa 09:45ean hasiko da, Oreretako Zumarkaletik abiatuta. Eguerdian manifestazioa Donostian.

  • Bilbo: 11:30ean Gran Vía 56.

  • Iruñea: 12:00etan Baratxurien plaza.

  • Gasteiz: 12:30ean Europa Jauregian.

 

Aldizkaria deskargatu

 

Maiatzak 1: Zuen errezetekin jai dugu

Gobernuek proposatzen diguten menua (gerrak, garraioko megaestrukturak edo energia berriztagarriko megaproiektuak, mendiak eta nekazaritza- eta abeltzaintza-lurrak industrializatuz) garestia, txarra eta Irakurri

Maiatzak 1: Zorroa lehertu!

Langileok argi izan behar dugu etorkizun hobe baten alde borrokatzeak merezi duela, beti egin dugun bezala, diruzalekeriak bide laburra duela Irakurri

Maiatzak 1: kapitalak gehiago nahi du

Gobernuak, kapitalaren ordezkari, larrialdi galgari eragin beharrean, krisia sakontzen duten neurriak hartzen ari dira, bizitzaren prekaritatea eta herritar gehienen pobrezia Irakurri

Maiatzaren 1a, jomugan

Kutsatzeen %70 lantokietan gertatzen diren arren, manifestatzeko eskubidea mugatzen dute soilik. Manifestatzeko eta gure eskubideak erantzukizunetik defendatzeko deia egiten dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3