Gehiengo sindikalak irudi komuna partekatuko du Maiatzaren Lehenean eta herritarrei irudi hori balkoi nahiz leihoetan jartzeko deia egiten die.
Aurreko urteetan bezala sindikatu bakoitzak Maiatzaren Lehenaren aurretik nahiz egunean bertan bere ekimen propioak antolatuko baditu ere, aurten irudi komun bat partekatuko dute Euskal Gehiengo Sindikaleko sindikatu guztiek (ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE), egungo salbuespen egoeran mezu komuna emateko.
Koronabirusaren krisiak, eta aurretik bizi dugun krisi sistemikoak sindikalgintzaren erantzuna behar du.
Egoera honetan, gehiengo sindikalak deialdi bat egiten dio langile klaseari: Gure leihoetan eta balkoietan Maiatzaren Leheneko ikurra jartzeko deia; langileon indarra eta aldarrikapena ikustaraztea.
Maiatzaren Lehenaren eguna aldarrikatu eta ospatu nahi dugu, modu koloretsu batean. Kapitalak marraztu nahi digun etorkizun beltzaren aurrean, guk bizitza erdigunean jarriko duen etorkizuna marraztu nahi dugu, etorkizun koloretsu eta dinamikoa.
Irudi hau sindikatu bakoitzak argitaratzen dituen kartel digital, bideo eta abarretan presente egongo da. Horrekin batera, Euskal Gehiengo Sindikalak dei egiten dien herritarrei aipatutako irudia nork bere balkoian edo leihoan jartzeko, izan inprimatuta, izan eskuz egina.
ELA – LAB – ESK – STEILAS – HIRU – ETXALDE
Maiatzak 1: Zuen errezetekin jai dugu
Maiatzak 1: Zorroa lehertu!
Maiatzak 1: kapitalak gehiago nahi du
Maiatzaren 1a, jomugan
- 1
- 2
- 3